Albisteak

Ekitaldia soberakinekin bukatuko duela jakinarazi du Alkatetzak

“Korporazio berriak 1.500.000 euroko soberakina izango du bere esku”. Hala eman du jakitera Maider Ziganda alkateak.  Oposizioak Udalaren egoera ekonomikoaren gainean zabaldutako informazioa gezurtatze aldera eman ditu datu ekonomikoak alk...

admin

Hauteskundeak Hondarribian, hainbat datu interesgarri

Hondarribiko Udalak herritarrei xehetasunez jakinarazi die iganderako zenbat hautesleku dauden hirian, eta hautesleku bakoitzean zenbat herritarrek duten bozkatzeko aukera. Hala, Hondarribiko 16.504 biztanleetatik, 12.773k dute bozkatzeko aukera. Honako tokietan emango dute botoa nahi dutenek: 1. sekzioa: udaletxea da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Alde Zaharrean bizi direnak: 1.168 hondarribiar. 2. sekzioa: Puntaleko Haur Eskola da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Puntalean bizi direnak: 1.139 hondarribiar. 3. sekzioa: Ama Guadalupekoa Ikastetxea da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Portua auzoan bizi direnak: 1.164 hondarribiar. 4. sekzioa, Ama Guadalupekoa Ikastetxea da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Portu auzoaren inguruan bizi direnak, Itsasargi, Butroi, Beleztarren Markes kalea…: 760 hondarribiar denera. 5. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Soroetatik Kopa bitarteko bizilagunak: 1.398 hondarribiar. 6. sekzioa, Amuteko gizarte lokala da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Kosta, Amute eta Gabarrariko bizilagunak: 1.214. 7. sekzioa, Mendeluko gizarte lokala da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Jaitzubiakoak eta Zubietakoak: 1.378. 8. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Faroa eta Iterlimen ingurutik Kopara bizi direnak: 1.261 hondarribiar. 9. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Sokoako zonaldekoak: 942. 10. sekzioa, Mendeluko gizarte lokala da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Mendeluko auzoan bizi direnak: 618. 11. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz Biteritik Sainduara bizi [...]

admin

Jose Antonio Santano: “Trenbide eremua da Irunen etorkizuneko aukera”

Irungo trenbide eremuaren berregituraketa izan du hizpide gaur goizean Jose Antonio Santano Irungo PSE-EEren zerrendaburuak. Eremu horren berrantolaketak, besteak beste, geltoki intermodala eta bestelako zerbitzuetarako espazioa ekarriko du hirira, eta horren harira, trenbide eremua “Irunen etorkizuneko aukera” dela esan du alkategaiak. Txanaleta plazan egin du agerraldia Santanok; gai berberarekin ere agerraldia egin zuen PSE-EEren alkategaiak kanpainaren hasieran, orduan Soroxarta zubian. Irungo trenbide eremuaren berrantolaketa erakundeen arteko “akordio eredugarri” batean oinarritzen dela esan du Santanok, eta erakunde horiek martxoaren 11n (Udala, Jaurlaritza, Espainiako Sustapen Ministerioa, Aldundia, Euskotren, Adif eta Renfe dira erakunde horiek) sinatu zuten ituna gogorarazi du. “53 hektareako gunea berreskuratzearekin, hiriaren barruan beste hiri bat egingo dugu, eta Irunek zuen zatiketarekin bukatuko da, eta auzoen arteko loturak indartuko dira. Jarduera ekonomiko berriak sortuko dira bertan, parkeak, etxebizitzak, unibertsitatea, lokal komertzialak. Iraultza iritsiko da Irunen erdialdera”. Gainera, Irunek trenarekin duen “zorra” kitatuko duela esan du Santanok, “Irun trenari lotuta hazi delako, eta egitasmo hau hiriarentzako mugarria izango da. Irunek azken 150 urtean izango duen hirigintza aldaketa handiena izango da”.

admin

Herriarteko txapelketan aurrera egiteko aukerak ditu Oiarpek

Pasa den asteburuan, Oiartzungo pilotariek Astigarragako taldearen kontrako hiru mailatako partidak irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Kadeteetan, Mikel Zapirainek eta Andoni Ugaldek 22-5 irabazi zieten Olarrari eta Zubill...

admin

Auntxa Trikitixa Eskolaren emanaldia, gaur

Auntxa Trikitixa Eskolaren eta Irungo Trikitixa Eskolaren kontzertua izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

admin

Bildu: “H1en txartelak Bildurenak balira bezala banatu dituzte”

Oiartzungo Bilduko kideek salatu dutenez, hainbat herritarrek jakinarazi diete Hamaikabaten (H1) boto paperak Bildukoak balira bezala banatzen aritu direla Arragua auzoan: “Aiton- amonen aurrean Bildukoak direla esan, eta boto paperak irekitakoan...

admin

36 gerrako biktimei aitortza egingo die Udalak

Ekaitza Asialdi Taldeko arduradunak udalbatzarrean izan ziren EBk aurkeztutako mozio batek bultzatuta, Pasaiako Udalak 36ko gerrako biktimei aitortza egitea erabaki du. Data eta tokia zehazteke, ekitaldi publiko baten bidez adieraziko zaie esker ona. EBren proposamena, hasiera batean, gerran kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza egitea zen. PP ez ezik, gainontzeko alderdiek,  zinegotziei edo eta garaiko langile publikoei mugatu baino, herritar orori zabaldu nahi zioten aitortza ekitaldia. EAEk  gaia mahai gainean uzteko eskaria egin zuen, zer eta nola egin sakonago eztabaidatzea merezi zuelakoan. PSE-EEk, berriz, emendakin bat aurkeztu zion mozioari, lehen azaldutako zentzuan, hau da, zinegotziei mugatu baino, aitortza herritar orori zabaltzearen aldekoa. EBri zegokion mozioa mahai gainean utzi edo atzo bertan bozkatzea, eta azken aukeraren alde egin zuen. Beraz, mozioa onartu zuten, emendakina ontzat emanda, aldeko bederatzi botoekin (PSE-EE, EB, H1!, eta EAJ eta 8 abstentzioekin (EAE eta PP). Udalaren diru kontuekin gora eta  behera Erabakitzeko zeuden gainontzeko gaiak, ia denak, onartu zituzten. Hirigintza atalean, etxebizitza tasatuen gaineko ordenantza onartu zuten atzo, EAE, PSE-EE, PP eta EB alderdien aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Arau subsidiarioetan egiteke dauden aldaketen gaineko puntua, ordea, mahai gainean utzi zuten, hainbat txosten tekniko falta zirelako.  Horiek dituztenean gobernu batzordean emango diote aldaketari onespena. [...]

admin

Igandea, pala lehian izena emateko azken eguna

Xanistebanak 2011 Pala Txapelketa antolatu dute. Etzidamu —igandea— da izena emateko azken eguna. Apuntatu nahi duten neska eta mutil bikoteek, Miren, Makutxo, Amazkar eta Laia tabernetan eman dezakete izena, 10 euroren truke. Partiden egutegia hil...

admin

San Pedroren etorkizuna

Bilduk ekitaldi politikoa egin zuen atzo San Pedroko pilotalekuan. Bertan, barrutiaren etorkizunaz hitz egin zuten hautagaiek. Horrez gain, barrutirako dituzten proposamenak aipatu zituzten: Velascoko udal aparkalekuak alokairuan jarriko dituzte, Arra...

admin

Taxi-bus zerbitzua hobetzeko hitzarmena onartu du udalbatzarrak

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetan eskaintzen den taxi-bus zerbitzua egokitzeko Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak egin duten hitzarmena onartu zuen atzo ahobatez udalbatzarrak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu duenez, “taxi-bus zerbitzua zaharkitua gelditu da eta bultzada berria behar du”. Honela, herri barruko garraio publikoak zentzu osoa izango du, taxi-bus zerbitzua eta Xorrola osagarriak izango baitira. Taxi-busak, aurrerantzean, Xorrolaren egutegi  bera izango du (astelehenetik ostiralera) eta prezio bera (0,50 €). Gainera, egunean bidaia gehiago egingo ditu: zortzi. Gurutzera doan bidaia Legarretik egingo du taxi-busak, eremuko mugikortasun arazoak konpondu artean bizilagunei doako zerbitzua eskainiz. Era berean, herriko taxistek zerbitzua eskaintzeko zazpi lagunentzako tokia duen ibilgailu egokitua erabiliko dute. Egindako hobekuntzekin taxi-bus zerbitzuaren erabilera gehituko dela espero du Udalak. Olaldeko babes ofizialeko etxebizitza batzuk gaixo psikikoentzako Ugaldetxoko Atamitx eremuko arau subsidiarioen aldaketa behin betiko onartu zen atzo, Gobernu Taldearen aldeko zazpi botoekin eta OBren kontrako hirurekin. Edozer eraikitzen hasi aurretik, Ura Agentziaren irizpideak errespetatu beharko direla zehaztu zuen onarpenak, uholdeak saihesteko. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak gogora ekarri zituen eremu honen garapenarekin Ugaldetxok lortuko dituen onurak: “Auzoaren bi zatiak lotzea lortuko dugu, 1.800 metro koadroko lokala auzotarrentzat, bidegorriaren trazatu berria egiteko aukera, gaur egun dagoen bidegurutzea saihestea… Aportazio ona da”. Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren [...]

admin

Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik, ongizatean

Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeek diru laguntzak eska ditzakete hilaren 30era bitartean. Eskaera eredua Gizarte Ekintza saileko bulegoan jaso daiteke edo www.pasaia.net webgunean. Iaz diru laguntza jaso zuten elkart...

admin

Lasa ontziola aparkalekua bilakatuta

Oso nabarmena daTrintxerpe eta San Pedro aldean azkenaldian gertatzen ari den eraldaketa urbanistikoa. Pixkanaka badoaz aurrera garai bateko industria pabilioiak botatzeko lanak portuko Herreraren ipar eremuan. Lasa ontziola izandakoaren eraiste lanak bukatu  beri dituzte, eta ondoren orubea asfaltatu eta aparkalekua atondu dute bertan. Margotzen ere bukatu dute eta aurki erabiltzaileentzako zabalduko dutela espero da. Irrikaz daude inguruko bizilagunak, aparkalekua noiz zabalduko, izan ere, azkenaldian abiatu dituzten lanek are larriagoa bihurtu dute lehendik ere larria zen aparkaleku eskasiaren arazoa

admin

Musika eskolan izena emateko epea, zabalik

Tomas Garbizu Musika Eskolan izena emateko epea zabalik dago jadanik. Astelehenera arte eman daiteke izena musika eskolaren egoitzan bertan, gaurtik hasita. Musika ikastaroak astelehenenean, hilaren 5ean, hasiko direla jakinarazi du Musika Eskolak. Bes...

admin

Astelehenean hasiko ditu eskolak Tximeletak

Gimnastika erritmikoko Tximeleta taldeak jakinarazi duenez, astelehenean hasiko dituzte eskolak Elorsoro kiroldegian. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 17:00etan.

admin

Osakako marka hobetzen saiatuko da Odriozola etzi Korean

Mikel Odriozola Munduko Txapelketan izango da Korean

admin

Jostailuak trukatzeko azoka egiten ari dira Zabaltza plazan

Aurinko Hezkuntza Eskolak jostailuak trukatzeko azoka antolatu du Zabaltza plazan gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez. Haurrek bertan, erabiltzen ez dituzten joko eta jostailu zaharrak utzi, eta trukean beste batzuk hartzeko aukera dute. 10:00etan muntatu dute erakustokia eta ordubete baino lehenago mahaia jostailuz gainezka zegoen. Aurinkoko Itsasok aitortu digunez, “gehienek gauza asko ekarri eta bat edo bi eramaten dituzte”. Holakoak antolatu dituztenean jostailu asko pilatu dituztela esan digu, eta horiek gero eskoletan banatzen dituzte. Bihar ere Zabaltza plazan egongo dira, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpirak arte. Informazio gehiago behar duenak Aurinkoren webgunea bisitatu dezake.

admin

Ibon Zugasti, Toledoko Itzulian nagusi

Ibon Zugasti txirrindulari afizionatuak (Lezo, 1972) Toledoko Itzulian gailentzea lortu zuen. Abuztuaren 5etik 8ra jokatu zuten itzulia Gaztela-Mantxako probintzian. Anthony Perez Blagnac taldeko frantziarrari sei segundoko aldea atera zion,eta Daniel ...

admin

Ordiziako feriara irteera antolatu du Gazte Izanak elkarteak, hilaren 7rako

Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak irteera antolatu du hilaren 7rako: erretiratuak Ordiziako beriara joango dira. Dagoeneko seigarren urtez antolatu dute irteera hori. Hilaren 7an, goizean, 08:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik erre...

admin

Landarbaso abesbatzak etzi ekingo dio ikasturte berriari

Udako oporren ondoren, Landarbaso abesbatza ikasturte berria hasiko da prestatzen. Zehazki, etzi hasiko da entseguekin. Lehenengo erronka handia urrian izango du Errenteria-Oreretako koruak. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du. ...

admin
Gehiago