Landarbaso abesbatzak etzi ekingo dio ikasturte berriari

Udako oporren ondoren, Landarbaso abesbatza ikasturte berria hasiko da prestatzen. Zehazki, etzi hasiko da entseguekin. Lehenengo erronka handia urrian izango du Errenteria-Oreretako koruak. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du. ...

Udako oporren ondoren, Landarbaso abesbatza ikasturte berria hasiko da prestatzen. Zehazki, etzi hasiko da entseguekin. Lehenengo erronka handia urrian izango du Errenteria-Oreretako koruak. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du. Europako sei lehiaketa garrantzitsuen artean dago Tolosakoa, Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Maribor (Eslovenia), Debrecen (Hungaria) eta Varnarekin (Bulgaria) batera. Guztiek batera Europako Abesbatzen Sari Nagusiaren zirkuitua osatzen dute.

Tolosara egoera onean iriste aldera Gipuzkoa, Bizkaia, Ipar Euskal Herria eta Gaztela Leonen (Espainia) emango ditu kontzertuak Landarbasok.

Rafael Zulaika, ohorezko presidente
Abesbatzatik jakinarazi dutenez, Rafael Zulaika izendatu dute Landarbasoko ohorezko presidente. Arte Historialari donostiar hori ibilbide profesional bikainekoa da, koruaren arabera: “Bilboko Arte Eder Museoan hasi zen lanean eta Donostiako Untzi Museoan. 1994an Donostiako San Telmo Museoaren zuzendaritzara iritsi zen, eta 2003ko irailera arte izan zen bertan. 2007an, berriz, Baionako Euskal Museoaren zuzendari izendatu zuten, eta gaur egun han jarraitzen du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.