Igandea, pala lehian izena emateko azken eguna

Xanistebanak 2011 Pala Txapelketa antolatu dute. Etzidamu —igandea— da izena emateko azken eguna. Apuntatu nahi duten neska eta mutil bikoteek, Miren, Makutxo, Amazkar eta Laia tabernetan eman dezakete izena, 10 euroren truke. Partiden egutegia hil...

Xanistebanak 2011 Pala Txapelketa antolatu dute. Etzidamu —igandea— da izena emateko azken eguna. Apuntatu nahi duten neska eta mutil bikoteek, Miren, Makutxo, Amazkar eta Laia tabernetan eman dezakete izena, 10 euroren truke.

Partiden egutegia hilaren 27an banatuko dute, Kontzejupean, 19:30ean. Izena ematerakoan helbide elektronikoa eman dutenek, bertan jasoko dute.

Partidak jokatzen, berriz, ekainaren hasiko dira parte hartzaileak. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan jokatuko dituzte, 18:00etatik 21:00etara. Ezin dutenek, aurkariekin adostu beharko dituzte partiden egunak eta orduak. Finalerdiak, berriz, Xanisteban Jaiak baino astebete lehenago jokatuko dituzte, finala, xanistebanetan: abuztuaren 5ean, 18:30etik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.