Ibon Zugasti, Toledoko Itzulian nagusi

Ibon Zugasti txirrindulari afizionatuak (Lezo, 1972) Toledoko Itzulian gailentzea lortu zuen. Abuztuaren 5etik 8ra jokatu zuten itzulia Gaztela-Mantxako probintzian. Anthony Perez Blagnac taldeko frantziarrari sei segundoko aldea atera zion,eta Daniel ...

Ibon Zugasti txirrindulari afizionatuak (Lezo, 1972) Toledoko Itzulian gailentzea lortu zuen. Abuztuaren 5etik 8ra jokatu zuten itzulia Gaztela-Mantxako probintzian. Anthony Perez Blagnac taldeko frantziarrari sei segundoko aldea atera zion,eta Daniel Sanchez Extremadura taldeko txirrindulariari, berriz, hogei.
Guztira 527 kilometro egin zituzten, lau etapatan banatuta, txirrindulariek. Afizionatuez gain, bi talde profesionalek hartu zuten parte.
Bi itzulitan beste hainbeste etapa irabazi ditu aurten Zugastik, eta beste bi lasterketatan ere gailendu da. Mendiko saria eskuratzea ere bi aldiz lortu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.