Albisteak

Zaharren bazkaria ekainaren 24an izango da Ficoban

San Pedro eta San Martzial jaien aurretik Udaleko Kultura arloak antolatzen duen zaharrentzako omenaldi bazkaria ekainaren 24ean izango da, 14:00etan, Ficoba erakustazokako 3. Pabilioian. Egun horretarako 65 urte beteak eduki eta Irunen eroldatuta egon...

admin

Esklerosi anizkoitzaren berri emango dute bihar

Esklerosi Anizkoitzaren Eguna izan zen atzo, eta baina biharko utzi du ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixotasun horri buruzko kanpaina. Hala, Errenteria-Oreretan eta Irunen informazio eta galdeketa postuak jarriko ditu bihar, eskl...

admin

Decabike Eguna egingo dute igandean Irunen, bizikletaren alde

Decabike Eguna egingo dute maiatzaren 29am Irunen. Udalaren, Decathlon saltokiaren eta Irungo Txirrundaritza Elkartearen ekimena da. Doan da, eta bizikletaren erabilera sustatzeko asmoa dute.

admin

Lehen urratsa eta gero, bigarrena egin behar

Orain artekoak ez du balio etzi berrestuko ez badute. Igandean Real Unionek Sevilla Atleticoren kontra Gal Stadiumean in extremis lortutako garaipenak (2-1) bigarren zatia behar du Andaluzian. Lortuz gero, urrats gehiago beharko dira Bigarren A Mailara igotzeko, baina porrotak denboraldiaren amaiera ekarriko luke. Irungoa bezala, partida gogorra izango da etzi 18:00etan hasiko dena. Horren jakitun dira jokalariak eta talde teknikoa, baita zale txuri-beltzak ere, Sevillara etzi autobusean abiatuko direnak, eta Irunen telebistaz, irratiz edo Internetez partida jarraituko dutenak. Bigarren A Maila hurbil baitago. Arautze denbora agortzear zela Josu Iglesiasek lortutako golari esker, berdinketak balio dio Unioni kanporaketan aurrera egiteko, eta heldu den denboraldian zilarrezko ligan jokatzeko urratsa emateko. Iglesias berak azaldu ditu aste honetan hedabideen aurrean Sevilla Atleticoren aurka ez galtzeko bete beharrekoak. Sevilla Atletiko Bigarren B Mailako gol gehien sartu dituen taldea dela gogoratu du atzelari bizkaitarrak, eta “futbol oso ona” egiten dutela nabarmendu. Horregatik, golik ez jasotzea oso garrantzitsua dela azaldu  du, “Real Union etxetik kanpoko oso partida gutxitan geratu delako golik sartu gabe”. Hiria taldearekin dago Urtean zehar ez dira falta izan Stadium Galeko futbol taldeko jokalarien aldeko mezuak hiriko kaleetako bazterretan. Ez zegoen hirian eraikinik bandera txuri-beltzik gabe. Baina azken bi asteetan loreak udaberrian bezala ugaldu [...]

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 26

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Arrosaren tartea. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:30ea...

admin

Gizon bat atxilotu dute Errenterian 6 kilo speed zituelakoan

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez sei kilo speed zituelako. Droga salerostea leporatu diote. Zehazki, maiatzaren 18an atxilotu zuten J.M.L.R. EAEko ordezk...

admin

Herritar Sareak aurkezpena egingo du larunbatean

Lezoko Herritar Sareak aurkezpen ekitaldia egingo du larunbat eguerdian, Gurutze Santuaren plazan. Orain dela urtebete hasi zen Lezok Herritar Sarea herriaren gainean gogoeta egiten. Haritz Salaberria jarduneko alkateak sarearen izenean adierazi duenez...

admin

Bost kontzertu antolatu ditu Ibargainek, ikasturte bukaerarako

Urtero legez, Ibargain Musika Eskolak ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu. Zehazki bost emanaldi antolatu ditu, bi biharko, bi etzirako eta azkena etzidamurako (larunbaterako) —ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute kiroldegian—. Bihar, udaletxeko areto nagusian izango dira emanaldiak. 15:30ean, gaztetxoen lehenengo kontzertuaren txanda izango da. 7-12 urteko ikasleek emango dute: tronpeta, klarinetea, zeharkako flauta eta flautina, harpa, gitarra, biolina, biolontxeloa, akordeoia, pianoa eta perkusioa… guztira 28 partaide. Bukaeran denen artean Una Planeta eta Napoleon kantak abestuko dituzte. Emanaldia Elizaldeko eta Haurtzaroko 6-8 urteko haurrentzako prestatu dute. 19:30ean, bakarlari, bikote eta kamara taldeen txanda izango da. Guztira eskolako 40 kidek hartuko dute parte emanaldi irekian. Etziko saioak ere udaletxeko areto nagusian izango dira. 15:30ean, gaztetxoek bigarren kontzertua emango dute. Gaurko emanaldi bera izango da, baina Elizaldeko eta Haurtzaroko 4-5 urteko haurrei zuzenduko diete. 19:30ean, bakarlarien, bikoteen eta kamara taldeen txanda izango da berriro. Eskolako 32 kidek eskainiko dute emanaldia. Azkeneko bi kontzertu horietako partaideak 12 urtetik gorakoak izango dira. Guridi, Chopin, Grieg, Bach, Teleman, Albeniz, Joplin, Beatles eta abarren musika lanak eskainiko dituzte. Kontzertu jaialdia Etzidamu (larunbatean), berriz, ikasturte bukaerako jaialdia egingo du Ibargain Musika Eskolak Elorsoro kiroldegian, 19:00etan. Ibargain Musika Eskolako maila guztietako instrumentu eta koru taldeek emango dituzte kontzertuak, eta Elizalde [...]

admin

Iñaki Gracia Arregi du atxilotu Guardia Zibilak

Guardia Zibilak Iñaki Gracia Arregi atxilotu du gaur eguerdian, Errenterian (Gipuzkoa). Polizia iturriek azaldu dutenez, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan eman du agindua Pablo Ruz Espainiako Auzit...

admin

Puntu bakarra eskuratu du Real Unionek Arandako partidan

Real Unionek puntu bakarra eskuratu zuen larunbat arratsaldean Aranda de Dueron (Burgos) Arandinaren aurka jokatu zuen partidan. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta 53. minutuan gola sartu zuen Arandina taldeko Joaquinek. Hala, marka...

admin

Jota dantza ikasteko aukera Kukairekin

Kukai dantza konpainiak jota dantza ikastaroa antolatu du hilaren 29rako. Horretarako, Aiko dantza taldearen laguntza izango dute. Ohi bezala, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (bigarren solairuan) ariko dira dantza mota hori irakasten, 19:00...

admin

Bana Txintxerpek, 0-2 irabazi Pasaiak

Ondo ondo hasi du denboraldia Pasaiako talde nagusiak. 0-2 irabazi zuen Ondarroaren kontrako partida, denboraldiko lehena etxetik kanpo, eta lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu. Trintxerpek, ordea, puntu bakarrarekin konformatu beharko du, bana berdin...

admin

Etzi hasiko dute ‘Kirolez blai!’ saioaren denboraldia

Etzi hasiko dute Oiartzun Irratian Kirolez blai! saioaren denboraldi berria. Oiartzun Kirol Elkarteari (OKE) buruz ariko dira. Gari Argote izango da gonbidatuetako bat, Ohorezko Mailako taldearen entrenatzailea. Bigarrena Mikel Salegi izango da, Liga N...

admin

Andoni Labaka: “Denda baten gehiegikeria”

Beste egunean gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Giltza guztiak galdu nituen, eta Niessen barruan dagoen denda txiki batera joan nintzen behar nituen kopiak egitera (Mister Minit katekoa). Gizonak 80 euro kobratu zizkidan hamar kopia ezberdin egiteag...

admin

Garaipenekin hasi dute futbol denboraldia herriko bi taldeek

2011-2012 denboraldia bikain hasi dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta bai Beti Onak eta baita Touringek ere hiru puntuak poltsikoratu dituzte. Bi lehiak larunbatean jokatu zituzten. Beti Onak etxean, Beraungo futbol zelaian, izan zuen ...

admin

Oiarpe Gipuzkoako lehia jokatzen hasiko da

Gipuzkoako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Oiarpeko pilotariak. Kirolariak gogoz daude ahal duten gutzia emateko, eta ahalik eta urrutien iristea dute helburu. Ostiralean jokatuko dituzte lehen partidak Madalensoron. 19:15etik aurrera, lau p...

admin

Itxi dute udako igerilekua

Denboraldia bukatzearekin batera, atzo itxi zuten Oiartzungo udako igerilekua. Larunbatean, berriz, puzgarriak eta txokolate jatea izan ziren, itxiera festan (irudian). “Uda honetan egin duen eguraldi aldrebesa kontuan hartuta”, udako igeri...

admin
Gehiago