Puntu bakarra eskuratu du Real Unionek Arandako partidan

Real Unionek puntu bakarra eskuratu zuen larunbat arratsaldean Aranda de Dueron (Burgos) Arandinaren aurka jokatu zuen partidan. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta 53. minutuan gola sartu zuen Arandina taldeko Joaquinek. Hala, marka...

Real Unionek puntu bakarra eskuratu zuen larunbat arratsaldean Aranda de Dueron (Burgos) Arandinaren aurka jokatu zuen partidan. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta 53. minutuan gola sartu zuen Arandina taldeko Joaquinek.

Hala, markagailua kontran izanda, Real Union, berdinketaren bila hasi zen, eta partida bukatzeko minutu gutxi geratzen zirela, 93. minutuan, Angulok gola eskuratu zuen.

Real Unionen ondorengoek jokatu zuten; Otermin, Yuri, Santi Santos, Mendinueta, Gabarain, Barranco (Infante), Beobide, Angulo, Eneko Romo, Sellares y Brit (Iker Alegre).

Horrela, laugarren jardunaldia jokatuta, lau punturekin, hamaseigarren postuan dago sailkapen orokorrean Irungo Real Union. Hala ere, lau talde daude puntu berberekin, hau da, lau punturekin; UD Salamanca, Gim. Segoviana, Real Union eta Eibar.

Hiru punturen bila etxean
Bosgarren jardunaldia etxean jokatuko du Real Unionek datorren igandean, 18:00etatik aurrera, CD Guijueloren kontra. Guijuelo Real Unionen azpitik dago sailkapen orokorrean, hiru punturekin. Partida irabaztea dute helburu zuri-beltzek. Etxean jokatzearen abantaila izango dute, eta liga hasiera eskasa doizuzentzen hasteko aukera dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.