Herritar Sareak aurkezpena egingo du larunbatean

Lezoko Herritar Sareak aurkezpen ekitaldia egingo du larunbat eguerdian, Gurutze Santuaren plazan. Orain dela urtebete hasi zen Lezok Herritar Sarea herriaren gainean gogoeta egiten. Haritz Salaberria jarduneko alkateak sarearen izenean adierazi duenez...

Lezoko Herritar Sareak aurkezpen ekitaldia egingo du larunbat eguerdian, Gurutze Santuaren plazan.
Orain dela urtebete hasi zen Lezok Herritar Sarea herriaren gainean gogoeta egiten. Haritz Salaberria jarduneko alkateak sarearen izenean adierazi duenez, herritarrek kaleko bizitzan parte hartzea “zein garrantzitsua den” konturatu ziren. Parte hartzearen alde lanean jarraitzen dutela gaineratu du Salaberriak.
Horregatik, herriko jaietan ere bultzatu nahi dute, eta parte hartzea aurrera nola eraman nahi duten azalduko dute etzi. Herriko elkarteekin batera ari dira elkarlanean, jendea animatu asmoz.
“Egutegi erraldoia” beteko dute elkarteetako kideak eta Zabarre izango diren ekitaldi horretan. Lezoar guztiak gonbidatu dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.