'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Irungo langabetuek egoera berean dauden Andoaingo eta Azkoitiko langabetuen elkarteekin bilduko dira ekainaren 9an, esperientziak konpartitu eta nola antolatu diren ezagutzeko. Izan ere, langabetu tasarik handiena izan arren, lanik gabekoak biltzen dit...

Hondarribiko Arraun Elkarteko entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek asteburu honetan Plentzian jokatuko duten Euskadiko Trainerilla Txapelketara ez joatea erabaki dute. Aurten TKE liga inoiz baino lehenago hasten da, ekainaren 18 eta 19an Burdeosen, ...

Ikasturteak aurrera darrai, eta eskola kirolako ekintzak ere bukatzen ari dira. Saskibaloia, eskubaloia, futbola… praktikatu dituzte ikasturtean zehar hondarribiar ikasleek, eta larunbatean Eskola Kirolaren Jaialdia ospatuko dute. Jai eguna goize...

Bigarren urtez, haur eta nerabeekin lan egiten duten Elkarteen Eguna izango da larunbatean. Aurten Donibanen egingo dituzte 5 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduerak. Haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatu nahi dute egun horrekin, jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuz. Horrez gain, Udalaren eta elkarteen arteko harreman eta komunikazioa hobetu nahi dute, besteak beste. Dagoeneko hamasei elkarte bildu dira. Bukaerako ekitaldia plazan 19:30ean adin guztietakoak elkartuko dira elkarrekin Santiago plazan meriendatzeko. 20:00etatik aurrera, euskal dantzak eta dantza modernoaz gozatzeko aukera izango da. Egitaraua Lehenengo gunea. Bonantza. 5-8 urte 16:30-18:00. Pirataz mozorrotzeko tailerrak eta piraten itsasontzia ezagutzera. 18:00-19:30. Ginkana. Bigarren gunea. Santiago plaza. 9-12 urte 16:30-18:00. Bizikleta zirkuitua egiteko aukea izango da, futbolarien txanda eta baloia eskuz esku. 18:00-19:30. Egin zure sticka eta jolastu hockey partida bat eta paraxut jolasa. Hirugarren gunea. Portuko bokalea. 13-18 urte 16:30-18:00. Arraun jolasak. 18:00-19:30. Piragua bira eta txalaparta, graffitiak eta musika elektronikoa.

Aste honetan jakinarazi dute Irungo Udal Haur Eskolarako behin betiko onartuen zerrenda. Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan kontsulta daitezke, baita interneten udal webgunean. Onartutakoek ekainaren 7a arteko epea dute matrikula behar ...

Iragan ostiralean Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek Hendaiako Abbadia Gaztelua bisitatu zuen. Jean-Baptiste Salaberrik, Hendaiako alkateak, eta Udaleko zinegotziek, harrera egin zieten Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuari, Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuari, eta Lourdes Auzmendi Hizkuntzako Politikarako sailburuordeari. Antoine d’ Abbadiek zientzia eta kulturaren alde egin zuen lana ezagutzeko aukera izan zuten Jaurlaritzako kideek. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta Hendaiako Udalaren arteko elkarlanaren gainean mintzatu ziren. Euskara baloratzeko abian jarri nahi dituzten ekintzak aipatu zituzten, eta hori gauzatzeko hitzorduak ere aurreikusi dituzte.

Dantza Karrikan ekimenaren barruan, ikuskizuna antolatu dute larunbatean Merkatu Zaharrean, 17:00etan. Afalostean Imuntzok eta Belokik disko berriaren aurkezpena egingo dute, 21:00etan hasita. Abesti berriez gain, bi musikariek beren pieza ezagunenak j...

Ibargain Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertuak emango dituzte ostegunean eta ostiralean. Etzi, 15:15ean eta 19:30ean izango dira, eta etzidamu 15:30ean eta 19:30ean, udaletxeko areto nagusian.

Hilaren 7ko asteburuan jokatu zuten herriko taldeek denboraldiko azkeneko partida. Oiartzunek 1-0 irabazi zion Bilkoin Legorreta Ereduri, eta Power Rangersek 4-0 2king Uak-i. Sailkapenean, seigarren eta hamargarren postuan bukatu dute, hurrenez hurren.

Ehunka lagun bildu dira herenegun eta atzo Koldo Mitxelena plazan antolatu duten Garagardo Festara. Ukondoa, saltxitxak eta festaren protagonista diren hamahiru garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izan dute Esmalteriara hurbildu direnek. Gaur e...

Beraun auzoak Ama Guadalupekoaren omenez ospatzen dituen jaiak aurrera jarraitzen dute. Ostegunetik ari dira jaiak ospatzen. Gaur goizean, Pablo Sorozabal plazan haurrek jolasteko aukera izan dute. Ez dira bakarrak izan. Jubilatuen etxearen terrazan toka, igel eta bote jokoetan aritu dira jubilatuak zirenak eta ez zirenak. Bitartean, gaiteroek auzoko kaleetan zehar giroa jarri dute. Bihar arratsaldera arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honakoak dira. Gaur 17:00etan. Haur danborrada. 18:30ean. Dantzaldia Egape eta Danzarinekin. 23:00etan. Helduen danborrada Sastakai txarangarekin. 23:30ean. Musika Pablo Sorozabalen eta zezen suzkoa. Bihar 11:00etatik 12:00etara. Budokan eta fitness kirol zentroan, haurrentzako eta gazteentzako karate egitaraua. 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Acuarofilia erakusketa. 12:30ean. Akordeoi kontzertua Pablo Sorozabal plazan. 12:00etan. Ama Guadalupekoaren omenezko meza nagusia. 17:00etan. Herri kirolak Panblo Sorozabal plazan. 18:30ean. Buruhandiak Pablo Sorozabal plazan. 19:00etan. Mexikar festa. Bukatzean, su artifizialak botako dituzte, eta mascleta egingo dute.

Penya Blaugrana Donostik bosgarren urteurrena du aurten, eta hori dela eta, erakusketa antolatu du etzirako. Goizean Beraunen ikusi ahal izango da, Jai Alai tabernan. Arratsaldean, berriz, Txikote tabernan. Espainiako Ligari, Espainiako Superkopari eta...

Hilaren 17an Urumea ibaiaren arroari bira emateko antolatutako ekimenaren laugarren etapa egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Irteera Leitzako zentralean hasiko dute (Nafarroan, Goizuetako errepidean). Aurretik, Errenteria-Oreretako Zumardian 07:30...

Datorren astean, motorren IAT azterketa pasatzeko aukera izango da Errenteria-Oreretan: hilaren 13an, 14an eta 15ean (asteartean, asteazkenean eta ostegunean). Udaltzaingoak Masti Loidin duen egoitzan jarriko du postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 1...

Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, Beti Onak eta Touringek, asteburu honetan hasiko dute 2011-2012 denboraldia. Beti Onak etxean jokatuko du bihar, Dunboa Eguzkiren kontra, Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Donostiara joan beharko du...

Beti Bizkor erretiratu eta pentsiodunen elkarteek deialdia zabaldu die bazkide guztiei hilaren 16rako antolatu duen bileran parte har dezaten. Olibeteko gizarte zentroan izango da, eta bi deialdi egin dituzte: lehenengoa 17:30ean, eta bigarrena, 18:00e...

Hilaren 19an hasiko dira ikastaro guztiak, eta gehienak hiru hilabeteko iraupena izango dute. Aerobox, Reiki, Yoga, Pilates, euskal dantza, sabel dantza, judoa, eta aerocic-a, haurrentzako nahiz helduentzat. Hona Donibaneko kiroldegia kudeatzen duen Do...