Herriarteko finalera pasatu da Txost
Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketako finalera sailkatu dira Txosteko pilotariak. Etxean 1-1 egin zuten kanporaketaren lehenengo fasean, 12 tantoko aldearekin. Itzulikoa ostiralean jokatu zuten, eta honela gelditu ziren partidak: paleta larruz, 25-3...
Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketako finalera sailkatu dira Txosteko pilotariak. Etxean 1-1 egin zuten kanporaketaren lehenengo fasean, 12 tantoko aldearekin. Itzulikoa ostiralean jokatu zuten, eta honela gelditu ziren partidak: paleta larruz, 25-35 irabazi zuten Oinatz Aizpuru eta Edorta Garcia oiartzuarrek; pala motzean, 21-40 irabazi zuten Antxin Ezkerrok eta Orkatz Argotek. Herriarteko finala Andoainen aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean Deban.