Antxetaren eskutik dator Uhinbak, euskal irratien sakelako aplikazioa

Ostiral goizean aurkeztu zuten, Iruñean, Uhinbak proiektua, euskal irratien sakelako aplikazioa. Antxeta irratiak garatu du, Berria Bekan jasotako diru laguntzarekin. Antxetaz gain, Berria Fundaziotik diru laguntza jaso duten Irati eta Txindurri irrat...

Ostiral goizean aurkeztu zuten, Iruñean, Uhinbak proiektua, euskal irratien sakelako aplikazioa. Antxeta irratiak garatu du, Berria Bekan jasotako diru laguntzarekin. Antxetaz gain, Berria Fundaziotik diru laguntza jaso duten Irati eta Txindurri irratietako ordezkariak izan ziren aurkezpenean, baita Joanmari Larrarte Berria Taldeko kontseilari ordezkaria ere.

Euskaraz emititzen duten irratiak sakelako telefonoan entzuteko aplikazioa da Uhinbak, eta lehen urrats honetan hamar irrati entzun daitezke: Txolarre, Hala Bedi, Ttan Ttakun, Bilbo Hiria, Xorroxin, Euskalerria, Xiberoko Botza, Euskal Irratiak, Bizkaia eta Antxeta.

Uhinbak aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko sakelako telefonoa (multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoena —Android/Iphone—, eta Internet konexioa behar dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.