Haurrak eta gurasoak, EATren pistan

Ekimen berezia egin zuten atzo Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Bertako kirolari gazteenek, euren gurasoekin neurtu zituzten indarrak. 60 pertsonak parte hartu zuten ekimenean. Atletismo taldetik jakinarazi dute atzoko jardunaldia elkartearen jardunean mugarri izango dela, lehen urtea izanik “oso ondo” atera zelako. Hala, datozen ikasturteen bukaeran errepikatzeko asmoa azaldu dute. Eguna beroketekin hasi zuten atleta gazteek eta horien gurasoek. Ondoren, lehiari ekin zioten: lasterketa motzak, luzera jauziak eta jabalina jaurtiketa egin zituzten. Bukatzeko, 50 metroko txandakako proba egin zuten. Hala, kirola eginda, askariaren garaia iritsi zen.

Ekimen berezia egin zuten atzo Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Bertako kirolari gazteenek, euren gurasoekin neurtu zituzten indarrak. 60 pertsonak parte hartu zuten ekimenean. Atletismo taldetik jakinarazi dute atzoko jardunaldia elkartearen jardunean mugarri izango dela, lehen urtea izanik “oso ondo” atera zelako. Hala, datozen ikasturteen bukaeran errepikatzeko asmoa azaldu dute.
Eguna beroketekin hasi zuten atleta gazteek eta horien gurasoek. Ondoren, lehiari ekin zioten: lasterketa motzak, luzera jauziak eta jabalina jaurtiketa egin zituzten. Bukatzeko, 50 metroko txandakako proba egin zuten. Hala, kirola eginda, askariaren garaia iritsi zen.

EATko haurrak eta gurasoak, Mikel Odriozola pistan

EATko haurrak eta gurasoak, Mikel Odriozola pistan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.