Auzolanean garbiago
60 lagun inguru bildu ziren igandean, Torrean hasi eta puntetarainoko bidea auzolanean garbitzeko. Festa giroan bukatu zuten eguna, Imanol Carballok girotutako bazkal ostean. Baina aldarrikapenak ere hartu zuen tartea: «Urteak daramatzagu sanpedrotarrak bide honetan biltzen den zaborraren arazoa konpondu nahian. Inork irtenbiderik ematen ez duenez, herritarrok lan hau egiteko ardura hartu dugu», salatu dute.