Albisteak

Elkarretaratzea egingo dute TAOko langileek bihar

TAO eta garabi zerbitzuetako langileek elkarretaratzea egingo dute larunbata eguerdian udaletxeko arkupeen parean, kargu hartzera doazen zinegotziei arloko gatazka konpondu gabe dagoela gogora ekartzeko. ELAk jakinarazi duenez, bilkura ixila izango da,...

admin

I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Bihar eta etzi alebinen I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute Beraungo futbol zelaian. Beti Ona taldea ibili da antolakuntza lanetan. Bertan inguruko futbol eskolek parte hartuko dute: Urnietakoak, Debako Amaikak Batek, Lesakako Beti Gaztek, Int...

admin

Beramendiren kontrako kereila aurkeztu du Udalak

Udalak Martin Beramendiren kontrako kereila aurkeztu du Donostiako Instrukzio Epaitegian. 2003-2007 legegintzaldian, Beramendi alkate zela egindako balizko lege-hausteak aztertzeko eskatu die epaitegiei: “Dokumentazio ofizialen zaintzan desleialtasun eta prebarikazio delituen zantzuak badaudelako hartu da gaia epaitegien esku uzteko erabakia”. Ikerketa Batzordeak egindako ikerketaren ondoren, udalbatzarrak urtarrilaren 23an erabaki zuen Beramendi auzipetzea. Udalak Beramendik egindako lege-hausteek ondorio judizialak izatea espero du: “Oiartzuarrei iruzur egin zielako eta herritar guztien kalterako jokabideak izan zituelako”. Delitu hauen zigorra kargu publikoak betetzeko gaitasungabetzea eta baita kartzela zigorra ere izan daitezke. Dokumentuak gorde 2007ko ekainean utzi zuen Alkatetza Beramendik. Iazko uztailaren 20an 20 dokumentu kaxa atzeman zituzten udaleko langileek Eusko Alkartasunaren egoitzan. Kaxak ireki ondoren gisa guztitako dokumentazio ofiziala zegoela ohartu zen Udala: “Teknikoen informe originalak; herritarren eta entitate pribatuen eskaerak; espediente administratiboak; hitzarmenak; proiektu eta ikerketak, eta CD originalak. Ia sail guztietakoak. Horrek oztopoak eragin ditu funtzionamenduan eta arriskuan jarri ditu zenbait diru-laguntza eta proiektu”. Prebarikazioa Udaletik nabarmendu dutenez, prebarikazio zantzuak ere aurkitu zituzten: “Batez ere, Txarako parkeko lanetan izan zuen jarrera oso kezkagarria da. Hasieran, 1.211.566 eurotan esleitu zituen udalbatzarrak Txarako parkea egiteko lanak. Baina gero, proiektua aldatu zuten lan gehigarriak egin ziren. Inolako tramite administratiborik jarraitu gabe milioi bat euroko lan osagarriak egiteko agindu [...]

admin

Errenteria Musikalen emanaldiak astelehenetik aurrera

Kurtsoa amaitzen ari dela eta, Errenteria Musikaleko ikasleek musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte astelehenean hasi eta hilaren 24ra arte. Lehenengo astean dantza emanaldiak izango dira, eta horiek 19:30ean hasiko dira. Bigarren astean, berriz, musika kontzertuen txanda izango da, eta 17:30ean eta 19:30ean entzun ahal izango dira. Dantza zein musika emanaldiak Errenteria Hiria Kulturgunean edo hango entsegu gelan izango dira. Egitaraua Hilak 13, astelehena Euskal dantza eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 14, asteartea Euskal dantza eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 15, astezkena Dantza garaikideko ikasleak eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 16, osteguna Klake eta musika ikasleak, 19.30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 17, ostirala Euskal dantza eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 20, astelehena 17:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. 19:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hilak 21, asteartea 17:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. 19:30ean: Ikasle helduak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hilak 22, asteazkena 17:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturgunean. 19:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 23, osteguna 17:30ean: Musika eskolako [...]

admin

Laurak Baten pintxo dastaketa, gaur eta bihar

Laurak Bat Egunaren barruko pintxo dastaketa gaur eta bihar da, eta ez bihar eta etzi. Horrez gain, esan Busturia tabernak parte hartuko duela pintxo dastaketan, eta, aldiz, Coruña eta Miranda tabernek ez dutela pintxorik eskainiko.

admin

Astelehenean hasiko da haurrentzako igeriketa ikastaroa

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian hilaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da —edo ikastaroan zehar lau urte beteko dituztenentzat—. Astelehenetik ostegunera, ordu erdiko saio...

admin

Mikel Laboaren omenezko kontzertua izango da larunbatean Donibanen

Iñaki Salvadorrek joko du pianoa eta Ainara Ortegak kantatuko du. Itsas Mendi elkartearen Musika Taldeak Mikel Laboari eskaini dio aurten musika hamabostaldia. Hori dela eta, larunbatean, hilak 11, Iñaki Salvadorrek joko du Donibaneko elizan, Ainara ...

admin

Kontzertu barrokoa larunbatean Kabigorrin

Kabigorri Ateneoan, kontzertu barrokoa emango dute larunbatean Ian Swedlundek (txeloa) eta Tim Jonesek (biolina). Emanaldia 19:30ean hasiko da.

admin

Aitortza ekitaldia egin dio Udalak jatorri askotariko emakume taldeari

«Ongi etorri denon etxera, udaletxera. Gaurko ekitalditxo honekin egin duzuen  esfortzua aitortu eta eskertu nahi dizuegu. Oso ausartak izan zarete pausu hau ematen». Hitz hauekin ekin zion Maider Ziganda alkateak herenegungo aitortze  ekitaldiari. Pasaiako emakume etorkinak biltzen dituen taldeari harrera egin zieten udaletxean herenegun, Gizartekintza Sailak kudeatzen duen Iritsiera, harrera, kokapena eta bizikidetza programaren barruan egin duten lana eskertzeko. Esker oneko hitzen ondoren, udaletxea erakutsi zieten, eta luntxa eskaini. Baina tartean, une hunkigarri asko bizi ahal izan ziren emakumeak protagonista izan zituen ekitaldian. Azken hiru urtean, Udalaren laguntzaz eta Vega Ayllon psiko-hezitzailearen gidaritzapean biltzen aritu dira emakumeak. Eta nabaria da lotura estuak sortu dituztela. Esker oneko hitzak izan zituzten Udalarentzat, eta baita emakumeen bidelagun izan den Vega Ayllon hezitzailearentzat. «Ahul sentitzen naizenetan taldea gogoratu eta aurrera egiteko gogoa berreskuratzen dut. Eskertu nahi diegu Mariam bezalako pertsonei, eta Pasaiako Udalari, hainbeste aberastu eta eman digun taldea sortzeko aukera eman digulako», irakurri zuen taldekoen izenean Constanza Guevarak. Taldeko partaide guztiak migrazio prozesua igarotakoak dira eta horrek batzen ditu. Taldean generoaren gaian laguntzeaz gain, migrazio prozesuaren ondorengo kulturen talkari aurre egiten lagundu diete. Aurrerantzean, Berdintasun Arloan Hiru urteko bidea eginda, taldea indartuta dago. Taldeko partaideak migrazio prozesuak haiengan izan duen eraginaz jabetu dira. [...]

admin

Sumision City Blues talde gasteiztarrak joko du bihar Kabigorrin

Sumision City Blues Gasteiz eta Berako musikariak biltzen dituen superbandak kontzertua emango du bihar, ostiralean, Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 22:30ean. Besteak beste, Obligaciones eta Sexty Sexers bezalako taldeetako musikariak dira, rock, blue...

admin

Tomas Garbizu Musika Eskolaren gaineko murrizketak onartu ditu Udalbatzak

Musika Eskolaren gaineko murrizketa onartu zuen udalbatzak atzoko saioan

admin

Aretxabaleta eta Eibar kontrario bihar

Aretxabaletaren kontra jokatuko du Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek bihar, 16:30ean Aretxabaletako Ibarra zelaian. Liga Nazionaleko neskek ere bihar jokatuko dute, 16:15ean Karla Lekuonan, Eibarren aurka.

admin

San Martzial Judo Txapelketaren 43. ekitaldia jasoko du Artalekuk bihar

Kirolaren arloan gogor eragin du krisi ekonomikoak. Ikusle kopuruak jaitsi egin dira eta erakunde publikoek diru laguntzak murriztu dituzte. Horrek kirol txikiei egin die kalte gehien, judoari esaterako. Horregatik meritu handikoa da bihar San Martzial Judo Txapelketa 43.ez antolatu izana; meritu handikoa 170 kirolari biltzea —120 gizon eta 50 emakume—, eta meritu handikoa ere antolakuntzarako hiru klub elkartzea: La Salle, Bidasoa eta Maki Wara. Bihar egingo dute San Martzial Judo Txapelketa Artalekun, eta atzo aurkeztu zuten, kiroldegian bertan; han ziren Irungo Udaleko Kirol Patronatuko presidente Belen Sierra, eta hiru talde antolatzaileetako ordezkariak. Espainiako Estatuko judo txapelketa zaharrena da Irungoa, Senior Mailan egiten diren bietako bat, eta ehun judokatik gora elkartzen dituen bakarra. La Salle, Bidasoa eta Maki Wara judo taldeek antolatzen dute San Martzial Txapelketa. Urtero egiten dute horrela, baina ez da ohikoa, ez kirolean behintzat; bateginik baino, ohikoagoa da kirol klubak elkarren kontra aritzea, eta horregatik iraun du torneoak. “Kirola nola sustatu behar den azaltzeko adibide argia da”, esan zuen atzo aurkezpenean Belen Sierrak. Prestakuntzarako egokia Bihar Artalekun antolatuko dutena maila goreneko txapelketa da, Olinpiar Jokoetarako prestakuntzan zenbait kirolarik hautatutakoa, La Salle klubeko arduradun Esteban Arrillagak azaldu zuenez: “Asteburu honetan Munduko Kopako probak daude, baina judoka askok nahiago izan [...]

admin

Beti Ona-Munibe eta Tolosa-Touring asteburuko lehiak

Ondo hasi dute denboraldia Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta asteburu honetan hori berrestea izango dute helburu. Beti Ona hirugarren dago sailkapenean, eta bederatzi puntutatik bi besterik ez ditu galdu. Etxean izango du partida bihar, M...

admin

Eyssako hauteskunde sindikalak baliorik gabe utzi dituzte

TAOko eta garabietako langileek abuztuaren bukaeran egin zituzten hauteskunde sindikalak baliorik gabe utzi ditu arbitrajeko epailearen erabaki batek. Hauteskunde horien ondorioz, Eyssa enpresa barruko —Irunen bi zerbitzu horiek kudeatzen dituen enpr...

admin

Santakrutzen balantzea egiteko, Jai Batzordearen bilera

Mikel Arruti Kultura Saileko zinegotziak Jai Batzordearen bilerara deitu ditu Lezoko eragileak. Urriaren 6an (osteguna) egingo dute bilkura, 19:30etik aurrera, Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan. Herriko 37 talde, elkarte, eta eragileri egin d...

admin

Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala

Azken bi asteetan herriko zenbait elkarterekin bildu ostean, datorren astean, Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala. Bilera horietan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zineg...

admin

Astelehenean abiatuko da Pasaiako Futbol Eskola

Pasaia Kirol Elkarteak astelehenean abiatuko du Futbol Eskola. Lehiatzen baino, talde jolasean, diziplina, eta oinarrizko teknikak erakusten diete txikiei. Futbol Eskola, neska zein mutilenentzat, astelehenero izango da, 18:00etatik 19:30era.

admin

Partida guztiak galdu dituzte Txosteko pilotariek

Asteburu beltza izan zen aurrekoa Txosteko pilotarientzat: partida guztiak galdu zituzten. Palan hiru partida jokatu zituzten. Zumaia-Txost 1:45-42. Altzatarra-Txost: 45-22. Oiangu 2-Txost 2: 45-41. Errebotean, bat: Txost-Zubieta. 4-13 galdu zuen Txost...

admin
Gehiago