Beramendiren kontrako kereila aurkeztu du Udalak

Udalak Martin Beramendiren kontrako kereila aurkeztu du Donostiako Instrukzio Epaitegian. 2003-2007 legegintzaldian, Beramendi alkate zela egindako balizko lege-hausteak aztertzeko eskatu die epaitegiei: “Dokumentazio ofizialen zaintzan desleialtasun eta prebarikazio delituen zantzuak badaudelako hartu da gaia epaitegien esku uzteko erabakia”. Ikerketa Batzordeak egindako ikerketaren ondoren, udalbatzarrak urtarrilaren 23an erabaki zuen Beramendi auzipetzea. Udalak Beramendik egindako lege-hausteek ondorio judizialak izatea espero du: “Oiartzuarrei iruzur egin zielako eta herritar guztien kalterako jokabideak izan zituelako”. Delitu hauen zigorra kargu publikoak betetzeko gaitasungabetzea eta baita kartzela zigorra ere izan daitezke. Dokumentuak gorde 2007ko ekainean utzi zuen Alkatetza Beramendik. Iazko uztailaren 20an 20 dokumentu kaxa atzeman zituzten udaleko langileek Eusko Alkartasunaren egoitzan. Kaxak ireki ondoren gisa guztitako dokumentazio ofiziala zegoela ohartu zen Udala: “Teknikoen informe originalak; herritarren eta entitate pribatuen eskaerak; espediente administratiboak; hitzarmenak; proiektu eta ikerketak, eta CD originalak. Ia sail guztietakoak. Horrek oztopoak eragin ditu funtzionamenduan eta arriskuan jarri ditu zenbait diru-laguntza eta proiektu”. Prebarikazioa Udaletik nabarmendu dutenez, prebarikazio zantzuak ere aurkitu zituzten: “Batez ere, Txarako parkeko lanetan izan zuen jarrera oso kezkagarria da. Hasieran, 1.211.566 eurotan esleitu zituen udalbatzarrak Txarako parkea egiteko lanak. Baina gero, proiektua aldatu zuten lan gehigarriak egin ziren. Inolako tramite administratiborik jarraitu gabe milioi bat euroko lan osagarriak egiteko agindu [...]

Udalak Martin Beramendiren kontrako kereila aurkeztu du Donostiako Instrukzio Epaitegian. 2003-2007 legegintzaldian, Beramendi alkate zela egindako balizko lege-hausteak aztertzeko eskatu die epaitegiei: “Dokumentazio ofizialen zaintzan desleialtasun eta prebarikazio delituen zantzuak badaudelako hartu da gaia epaitegien esku uzteko erabakia”.

Ikerketa Batzordeak egindako ikerketaren ondoren, udalbatzarrak urtarrilaren 23an erabaki zuen Beramendi auzipetzea.

Udalak Beramendik egindako lege-hausteek ondorio judizialak izatea espero du: “Oiartzuarrei iruzur egin zielako eta herritar guztien kalterako jokabideak izan zituelako”. Delitu hauen zigorra kargu publikoak betetzeko gaitasungabetzea eta baita kartzela zigorra ere izan daitezke.

Dokumentuak gorde
2007ko ekainean utzi zuen Alkatetza Beramendik. Iazko uztailaren 20an 20 dokumentu kaxa atzeman zituzten udaleko langileek Eusko Alkartasunaren egoitzan.

Kaxak ireki ondoren gisa guztitako dokumentazio ofiziala zegoela ohartu zen Udala: “Teknikoen informe originalak; herritarren eta entitate pribatuen eskaerak; espediente administratiboak; hitzarmenak; proiektu eta ikerketak, eta CD originalak. Ia sail guztietakoak. Horrek oztopoak eragin ditu funtzionamenduan eta arriskuan jarri ditu zenbait diru-laguntza eta proiektu”.

Prebarikazioa
Udaletik nabarmendu dutenez, prebarikazio zantzuak ere aurkitu zituzten: “Batez ere, Txarako parkeko lanetan izan zuen jarrera oso kezkagarria da. Hasieran, 1.211.566 eurotan esleitu zituen udalbatzarrak Txarako parkea egiteko lanak. Baina gero, proiektua aldatu zuten lan gehigarriak egin ziren. Inolako tramite administratiborik jarraitu gabe milioi bat euroko lan osagarriak egiteko agindu zituen Beramendik. Martin Beramendik berak erabaki zuen zein lan eta nork egingo zituen. Udalbatzarraren eskumenak urratu zituen”.

2007ko ekainean Gobernu Talde berria lanean hasi zenean, “egoera horri aurre egin beharrean suertatu zen, ordaindu gabeko faktura potoloak jaso baitzituen”. Lanak egin zituen enpresarekin negoziatu ondoren, gastuak 370.000 eurotara murriztea adostu zuten bi aldeek, Gobernu Taldetik jakinarazi dutenez.

Udalaren arabera, Beramendik “administrazio publikoaren funtzionamendua kaltetu zuen eta baita lan horiek egiteko interesa izan zezaketen hirugarren entitateak ere”.

«Ezin du debalde izan»
Horrengatik guztiagatik, Udalak epaitegien esku jarri ditu gertakariak: «Martin Beramendik Oiartzunen eta oiartzuarren kontura lau urtean zehar egin zituen gehiegikeriek ezin dira debaldekoak izan».

Bitartean, Martin Beramendik “oiartzuarren diru publikoarekin egin zituen neurrigabeko gastu pertsonalen gaia —protokolo gastuena eta dietena—” aztertzen jarraitzen du Udalak .

Jakinarai dutenez, gai horretan ere “beharrezko neurriak” hartuko ditu Udalak.
Iragarri dutenez, datozen asteetan horrengatik ere “urrats judizialak egingo ditugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.