Santakrutzen balantzea egiteko, Jai Batzordearen bilera
Mikel Arruti Kultura Saileko zinegotziak Jai Batzordearen bilerara deitu ditu Lezoko eragileak. Urriaren 6an (osteguna) egingo dute bilkura, 19:30etik aurrera, Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan. Herriko 37 talde, elkarte, eta eragileri egin d...
Mikel Arruti Kultura Saileko zinegotziak Jai Batzordearen bilerara deitu ditu Lezoko eragileak. Urriaren 6an (osteguna) egingo dute bilkura, 19:30etik aurrera, Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan. Herriko 37 talde, elkarte, eta eragileri egin diete deialdia. Besteak beste, santakrutzetako balantzea egingo dute denen artean.
Gabonak prestatzen hasiko dira ere Jai Batzordeko kideak. Horrez gain, udalak dituen azken berriak azalduko dizkiete batzordekideei, eta galderen eta eskaeren txanda ere izango da.

