I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Bihar eta etzi alebinen I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute Beraungo futbol zelaian. Beti Ona taldea ibili da antolakuntza lanetan. Bertan inguruko futbol eskolek parte hartuko dute: Urnietakoak, Debako Amaikak Batek, Lesakako Beti Gaztek, Int...

Bihar eta etzi alebinen I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute Beraungo futbol zelaian. Beti Ona taldea ibili da antolakuntza lanetan. Bertan inguruko futbol eskolek parte hartuko dute: Urnietakoak, Debako Amaikak Batek, Lesakako Beti Gaztek, Intxaurrondoko Internacionalek, Donostiako Martutenek, Irungo Dunboak eta Behobiak eta Beti Onak berak.

Lehiak 09:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko dira. Larunbatean lauko taldeak osatu eta horien artean jokatuko dituzte partidak. Igandean, berriz, finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.