'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Errenteria, Pasaia eta Irun. Hiru udalak saritu ditu aurten Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen alde egindako lanarengatik. Azken hilabetetan aipatu udalek praktiketako lan hitzarmenak egin dizkiete adimen urritasuna duten hainbat lagunei, eta h...

Urdaburuko mendizaleak Xoxokatik Aranora joango dira asteburu honetan. Bidean, Adarra, Unamuno eta Leuneta mendietatik pasatuko dira, eta guztira, sei orduko zeharkaldia egingo dute. Donostian, Kursaaleko atetik aterako dira etzi, 08:00etan. Izena emat...

Maratoi modalitateko Espainiako piragua txapelketa izan da orain gutxi eta Pasaia Kayak taldeko piraguistek oso emaitza onak lortu zituzten. Begoña Lazkanok irabazi zuen proba Gazteen Mailan, eta honenbestez uztailean Frantzian jokatuko den Europako t...

Pasaiatik hiru miliatara arrantzan zebilen lagun bar artatu behar izan zuten herenegun San pedron. Belaontziak su hartu zuen eta erredura larriak eragin zizkioten sugarrek.

Trintxerpeko erretiratuen egoitzan bilduko dira bihar, 11:30etik aurrera Frantziako pentsioak jasotzen dituzten marinel erretiratuak. Bilera eta gero bazkaria izango dute. Interesdunek 943 39 46 66 telefono zenbakira dei dezakete bileraren gaineko info...

Igandean Hira taldeak kontzertua emango San Marko gotorlekuan. 18:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Delay laugarren diskoa atera du Oiartzunen sortutako taldeak. 2006an atera zuen azken lana Sic, eta aldaketa batzuk egin ostean, heldutasuneranzko ...

Zuberoa eta Oarsoaldearen arteko harremana sendotzea. Xede horrekin sortu zen Zazpiak Bat Harreman Sarea, eta helburu berberari begira hainbat ekimen jarri dituzte abian ekimenaren bultzatzaileek, tartean, larunbatean Antxon ospatuko den Zazpiak Bat Eg...

Atzo inauguratu zuten Idoia Beratarbideren Memoria Zulatua pintura erakusketa Xenpelar Etxean. “Norberaren memoria aurreko belaunaldien memoriarekin osatzen da, horregatik memoria zulatua da beti gurea”, adierazi du egileak berak. Gaineratu...

Ikasturte honetan herriko euskaltegi homologatuan euskara ikasle izan diren oiartzuarrek Udalaren diru-laguntza jaso ahal izango dute. Dagoeneko eskaera egiteko epea irekita dago (uztailaren 1a arte). Oiartzuar guztiek jaso dezakete matrikularen %50a, ...

Sei egun barre egiteko. Pasaiako XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldiak bidearen bueltan dira eta atzo aurkeztu zituzten, San Pedroko Udal Aretoan, antzerki tailerreko zuzendari Miguel Galdindo, kultura teknikari Arrate Arozena, kultura zinegotzi Juanra Cano eta Teresa Calo aktorea bertan zirela. Pasaitarra izanik Trintxerpen eman zituen lehen urratsak antzerkigintzan Calok, bertako tailerrean, eta atzo pozik agertu zen berak ekoiztutako Carrera de Obstáculos antzezlana bertan estreinatuko dutelako, hilaren 16an. Bi egun lehenago abiatuko dira antzerki jardunaldiak, hilaren 14ean. Asteburu horretan eta hurrengoan izango dira antzerki emanaldiak, eta sei egunetan umore azkarrenaz jositako bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango da. Emakumea eta gazteak Umorea eta kalitatez gain, antolatzaileek hizkuntza eta genero irizpideak zaindu dituzte, eta aurtengo jardunaldiak femenino eta feministatik asko izango dutela ohartarazi zuten. Berritasun gisa aurten gazteentzako ikuskizun bat badela aipatu zuten, sexua gai hartuta. Egitaraua Hilak 14 Vaiven. Lotsa gabe antzezlana, gazteentzat eta helduentzat, 10:45ean eta 20:30ean, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 15 Riki Lopez eta Topo. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte, hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Hilak 16 Teresa Calo. Carrera de obstáculos antzezlana aurkeztuko du, 20:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 21 Markeliñe. Uharte ezezaguna. Eskolentzako emanaldia 10:30ean, eta 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 22 [...]

Saskilagunak saskibaloi taldeak aurten ez du talderik izango Gipuzkoako Lehenengo Mailan. Duela bi denboraldi igotzea lortu zuen eta iaz Lehenengo Mailan egoteaz gain, lauko finala jokatu zuen taldeak. Aurten, berriz, aterako den senior taldeak Hirugar...

Sasoi aldaketako kontzertua antolatu du berriro HMT Herri Musikaren Txokoak. Udazkeneko Kontzertua datoren larunbatean izango da, hilaren 15ean, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan. Bi talde igoko dira taula gainera: Blackleg Minor eta Le...

Aste honetan Beraun eta Fanderiako bizilagunekin elkartuko dira Errenteriako Udaleko ordezkariak. Zehazki, astelehenean, Beraungo auzotarren txanda izango da, eta 19:30ean bilduko dira, auzo elkartean. Asteazkenean, berriz, Fanderiakoei tokatuko zaie, ...

Euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten idazleak elkartzen dituen erakundeak, Galeuscak, urteroko ohiko batzarra egin du zuen asteburuan Bartzelonan, eta salatu zuten euren identitateen aitortzan inboluzioa izan dela, atzera egin dela. 1976ko Galeusca Pasaian egin zuten, Antxon, uztailaren 8an. San Fermin Jaietan murgilduta zeuden, eta propio festetarako jartzen zuten zezen plazan jaialdia egin zuten. Pasaia gaur aldizkari historikoaren laugarren zenbakian jaialdiaren gaineko kronika agertzen da, Antxotarrok Historia Mintegiaren antxo.com webgunean jasoa. Pasaia gaur horretan Galeuscaren azalpen motz baina zehatza eman zuen kazetariak: «Galeusca izena Espainiako Estatuan dauden hiru herri zapalduen izenetatik dator: GALiza, EUSkadi, CAtalunya». Kronistaren arabera, Espainiako Estatuko «herri zapalduez mintzatzeko» Galeusca izena erabili zuen Daniel de Castelaok. Euskal Herriko lehena 1976ko Antxoko jaialdia, Euskal Herrian egin zen lehen Galeusca izan zen. Sinbolismoz beteta egon zen, izan ere, orduan ikurrina ez zen legezkoa, eta Antxoko zezen plazan Galiziako eta Kataluniako banderak bakarrik jarri ahal izan zituzten hasieran, ikurrinari hutsunea emanaz. «Jende ororen pentsamenduan zegoen gure ikurrina, eta gure herriak jasaten duen zapalketa gogorraren seinale bikaina izan zen hutsune hura», jakinarazi zuen Pasaia gaur-eko kazetariak. 5.000 pertsonekin beteta zegoen zezen plaza. Euskal Herriko ordezkari moduan Gontzal Mendibilek, Xeberrik eta Peio eta Pantxoak kantaldia egin zuten. Galiziako ordezkaria Miro Casabella izan [...]

Oiartzungo Udalak 2012rako egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du. Parekidetasuna da gaia eta edozein oiartzuarrek parte har dezake, argazki bat baino gehiago bidalita. Kalitateari eta formatuari dagokionez, argazkiek hainbat baldintza bete be...

Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak hainbat ekintza antoladu ditu 2011-2012 ikasturterako. Ikastaroak Aulas Kutxarekin batera prestatu dituzte, eta dagoeneko hasi dira horietako batzuk, eta falta direnak datozen egunetan hasiko dira (ondoko koadroan daude zehaztuta). Izena telefonoz eman beharko da, eta honakoak dira zenbakiak: 636 73 19 39 (Esther Roso: Antzerki eta gorpuz adierazpena eta haurrentzako pintura), 647 22 27 58 (Arantxa Terra: antzerkia), 649 54 71 54 (Julia Maestre: dantza latindarrak), 600 39 31 93 (Ramon Albistur: Clown ikastaroa), 615 73 38 31 (saltsa). Antolatzaileek auzotarrak eta auzokoak ez diren guztiak animatu dituzte ikastaroetan parte hartzera. Haurrentzako pintura lehiaketa Hilaren 16ari begira (igandea da), berriz, Haurrentzako VII. Pintura eta Marrazketa Lehiaketa Errenteriako eta eskualdeko haurrentzat antolatu dute. Oraindik ez dute ofizialki aurkeztu, baina egun horretan 10:00etan elkartuko dira parte hartzaileak, eta 13:00etarako entregatu beharko dituzte lan guztiak. Bi maila izango dira: A mailan 6-9 urte artekoak bilduko dira, eta B mailan, berriz, 10-14 urte artekoak. Gaia aukeratzeko askatasun osoa edukiko dute parte hartzaileek: paisaia, eraikina, errealitatearen kopia edo irudimenetik ateratakoa. Sariak hilaren 23an banatuko dituzte, Fanderiako lokalean, 17:00etan. Ikastaroak Asteartetan: 17:30-19:30. Antzerki eta gorputz adierazpen ikastaroa. Asteazkenetan: 18:30-21:30. Clown ikastaroa. Ostegunetan: 19:00-21:30. Antzerki tailerra. Ostiraletan: 17:30-19:30. Haurrentzako pintura. 18:45-21:15. Saltsa. [...]

Oarsoaldeko AEKko euskaltegiek, pasa den astelehenean hasi zuten ikasturtea eta balorazio ezin hobea egin du Oarsoaldeko AEKren zuzendari Borja Arbelaitzek. “Matrikulazio kanpainangenion herritar eta erakundeei euren beharretara egokitutako eus...

Izaskun Zubizarreta kirolariak hirugarren postua eskuratu zuen Anbotoko Kilometro Bertikalean (Bizkaia). Oihana Kortazarrek eskuratu zuen lehenengo postua —berak iaz lortutako marka hautsita— , eta bigarrena Ana Condek.

Ikasturte berriko lehenengo Udalbatzaren osoko bilkurak, 2011. urteko lanpostuen zerrenda aldatzeko diktamina onartu zuen irailaren 29an egindako saioan. Horren arabera, bertan behera gelditu da hiru urteko negoziazio prozesuaren ostean Tomas Garbizu Musika Eskolako irakasleek eta Lezoko Udalak aurreko legegintzaldian —iazko azaroaren 2an— sinatutako hitzarmena. Neurriak, lanaldi murrizketa suposatuko die musika eskolan jarduten duten hamabost irakasleetatik hamahiruri —beste biak funtzionarioak dira, jornada osoan—, eta administrariari: erabakiak haserrea piztu du musika eskolako irakasle eta baita guraso batzuen artean ere. Murrizketa hartzeko erabakia udalak bizi duen egoera ekonomiko “larriak” eragin duela azaldu du Haritz Salaberriak, Alkatetzaren aholkulari eta komunikazio arduradunak: «Alkateak plenoan aipatu zuen moduan erabaki hauek ez dira inoren gustuko, eta ez dira batere errazak ere. Diru sarrerak jaitsi dira eta horrek oso egoera larrian jarri du udala». Plenoak hartutako erabakiaren arabera, aurtengo ikasturteko irakasleen lanaldia 3,43koa izango da, Alkatetzaren datuen arabera. Salaberriak zehaztu duenez, “portzentaje hori egun indarrean dauden zentroko proiektu pedagogikoa eta gainontzeko legediak errespetatuta atera da”. Ez da neurri bakarra izango Aurreko legegintzaldia diru laguntza bereziei esker “salbatzea” lortu zutela azaldu du Salaberriak, «4,5 miloi euro lortu ahal izan ziren hirigintza planari esker. Aurtengorako aldundiak aurreikuspen positiboa egin zuen, baina azken hilabeteetan aurreikuspen beltza egin dute». Diru sarreren jaitsierak, [...]