Beraun eta Fanderiako auzo elkarteekin bilera

Aste honetan Beraun eta Fanderiako bizilagunekin elkartuko dira Errenteriako Udaleko ordezkariak. Zehazki, astelehenean, Beraungo auzotarren txanda izango da, eta 19:30ean bilduko dira, auzo elkartean. Asteazkenean, berriz, Fanderiakoei tokatuko zaie, ...

Aste honetan Beraun eta Fanderiako bizilagunekin elkartuko dira Errenteriako Udaleko ordezkariak. Zehazki, astelehenean, Beraungo auzotarren txanda izango da, eta 19:30ean bilduko dira, auzo elkartean. Asteazkenean, berriz, Fanderiakoei tokatuko zaie, eta ordu berean elkartuko dira auzo elkartean. Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotziak entzungo dituzte auzotarren arazoak eta euren proposamenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.