Antzerkia umore azkarraz zipriztinduta, bi asteburuz
Sei egun barre egiteko. Pasaiako XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldiak bidearen bueltan dira eta atzo aurkeztu zituzten, San Pedroko Udal Aretoan, antzerki tailerreko zuzendari Miguel Galdindo, kultura teknikari Arrate Arozena, kultura zinegotzi Juanra Cano eta Teresa Calo aktorea bertan zirela. Pasaitarra izanik Trintxerpen eman zituen lehen urratsak antzerkigintzan Calok, bertako tailerrean, eta atzo pozik agertu zen berak ekoiztutako Carrera de Obstáculos antzezlana bertan estreinatuko dutelako, hilaren 16an. Bi egun lehenago abiatuko dira antzerki jardunaldiak, hilaren 14ean. Asteburu horretan eta hurrengoan izango dira antzerki emanaldiak, eta sei egunetan umore azkarrenaz jositako bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango da. Emakumea eta gazteak Umorea eta kalitatez gain, antolatzaileek hizkuntza eta genero irizpideak zaindu dituzte, eta aurtengo jardunaldiak femenino eta feministatik asko izango dutela ohartarazi zuten. Berritasun gisa aurten gazteentzako ikuskizun bat badela aipatu zuten, sexua gai hartuta. Egitaraua Hilak 14 Vaiven. Lotsa gabe antzezlana, gazteentzat eta helduentzat, 10:45ean eta 20:30ean, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 15 Riki Lopez eta Topo. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte, hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Hilak 16 Teresa Calo. Carrera de obstáculos antzezlana aurkeztuko du, 20:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 21 Markeliñe. Uharte ezezaguna. Eskolentzako emanaldia 10:30ean, eta 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 22 [...]
Sei egun barre egiteko. Pasaiako XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldiak bidearen bueltan dira eta atzo aurkeztu zituzten, San Pedroko Udal Aretoan, antzerki tailerreko zuzendari Miguel Galdindo, kultura teknikari Arrate Arozena, kultura zinegotzi Juanra Cano eta Teresa Calo aktorea bertan zirela.
Pasaitarra izanik Trintxerpen eman zituen lehen urratsak antzerkigintzan Calok, bertako tailerrean, eta atzo pozik agertu zen berak ekoiztutako Carrera de Obstáculos antzezlana bertan estreinatuko dutelako, hilaren 16an.
Bi egun lehenago abiatuko dira antzerki jardunaldiak, hilaren 14ean. Asteburu horretan eta hurrengoan izango dira antzerki emanaldiak, eta sei egunetan umore azkarrenaz jositako bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango da.
Emakumea eta gazteak
Umorea eta kalitatez gain, antolatzaileek hizkuntza eta genero irizpideak zaindu dituzte, eta aurtengo jardunaldiak femenino eta feministatik asko izango dutela ohartarazi zuten.
Berritasun gisa aurten gazteentzako ikuskizun bat badela aipatu zuten, sexua gai hartuta.
Egitaraua
Hilak 14
Vaiven. Lotsa gabe antzezlana, gazteentzat eta helduentzat, 10:45ean eta 20:30ean, San Pedroko Udal Aretoan.
Hilak 15
Riki Lopez eta Topo. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte, hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean.
Hilak 16
Teresa Calo. Carrera de obstáculos antzezlana aurkeztuko du, 20:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.
Hilak 21
Markeliñe. Uharte ezezaguna. Eskolentzako emanaldia 10:30ean, eta 15:00etan,
San Pedroko Udal Aretoan.
Hilak 22
Ramon Agirre, May Gorostiaga eta Hortzaka. Xentimorik gabe, Klowntakatilu eta Eguzkilore antzezlanak taularatuko dituzte hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Kultur Etxean.
Hilak 23
Las Grotesques. Sin balas, 22:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.