Blackleg Minor eta Astiasaran bikotea, Udazkeneko Kontzertuan
Sasoi aldaketako kontzertua antolatu du berriro HMT Herri Musikaren Txokoak. Udazkeneko Kontzertua datoren larunbatean izango da, hilaren 15ean, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan. Bi talde igoko dira taula gainera: Blackleg Minor eta Le...
Sasoi aldaketako kontzertua antolatu du berriro HMT Herri Musikaren Txokoak. Udazkeneko Kontzertua datoren larunbatean izango da, hilaren 15ean, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan.
Bi talde igoko dira taula gainera: Blackleg Minor eta Leire Astiasaranek eta Luis Astiasararenk osatutakoa bikotea.
Blackleg Minor talde irlandarra lau kidek osatzen dute: Merle Dros —bibolina—, Denise Wilkinson —bibolina—, Gabriel Fitzgeral Gabby —uillean pipes (irlandar gaita), flautak eta ahotsa—, eta Eamon McLaughlin —gitarra eta ahotsa—.
Leire Astiasaranek, berriz, abestu eta panderoa jotzen du, eta Luis Astiasaranek trikitia jotzen du.
Kontzertuaren ondoren, afaria
Kontzertua bukatuta, ohi bezala, afaria egingo dute. Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da, kontzerturako erabiliko duten areto berean. Bertan musikariekin egon, jan, kantatu, jo eta dantzatzeko aukera izango da. Izena emateko komeni da lehenbailehen HMTra deitzea —943 49 35 78 zenbakira—, lekua mugatua baita. Afariak 18 euro balio du.