'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Behemendi Elkartea eta Hondarribiko Udala nekazal bideetako ertzak garbitzen dabiltza azken asteotan. Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Montaña eta Jaitzubia auzoetako bideak atondu dituzte, eta guztira 60 kilometro inguru garbitu dituzte. Gregorio Berro...

Kataxulo gaztetxeko kideek festa berezia antolatu dute, gaurko, San Joan bezperaren harira. Gaurko egunez, ohikoa da sua egitea, baina beste pare bat ekintza ere antolatu dituzte, Kataxuloko gazteek. Hala, 18:30etik aurrera, brilet txapelketa izango da...

Igandean, hilabeteroko ohiturari jarraituz, eskualdeko muxiko zaleak Gaztelu Zahar pilotalekuan bilduko dira, 11:30etan, ordubetez dantzatzeko. Hendaiako Mutxiko Elkarteak antolatzen du.

Hiri barneko ama-eskolak urte amaierako festa egingo du bihar, ostiralarekin, 17:00etatik aurrera.

Ikasturtea ospatzeko iksukizuna prestatu dute Hondartza auzoko ama-eskolako haurrek ostiral honetarako. 18:30ean hasiko da.

Ordubete. Horixe Portu Agintaritzako presidente berriaren lehen prentsaurrekoaren iraupena. Luze eta zabal aritu da gaur goizean Lucio Hernando kazetariek luzatutako galderei erantzunez. Bera presidente denetik lehen Administrazio Kontseilua idan da gaur goizekoa, eta bileraren aurretik irten da prentsa aurrera, batzarrean jorratu behar zituzten gaien berri ematera. Hiru gai nagusi aipatu ditu, nahikoa teknikoak gehienak eta horietako batek bereganatu du prentsa aretora bildutako gehienen arreta, kanpo kairako Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena, hain zuzen. Zirt edo zart egiteko garaia Hernandok esan duenez, ingurumen txosten berria lantzen ari dira, Espainiako Ingurumen Ministerioaren tutoretzapean. Urriaren 31erako prest izango dela hitz eman du, eta txostena Madrilen aurkeztuta horren berri emateko prentsaurrekoa deituko dutela aurreratu du. Zirt edo zart egiteko unea dela uste du Hernandok, eta Ingurumen Txosten berria aurkeztuta Espainiako Ministerioaren erabakia onartu besterik ez dela izango esan zuen: “Hemen ez dago porrotik. Ingurumen txostena aurkeztuko da eta Ministerioak onartzen badu lehen urratsa egingo dugu, urrats oso garrantzitsua”. Ingurumen Ministerioak proiektuaren mugarri kritikoak zeintzuk diren zehaztu duela eta horiei irtenbidea bilatzeko lanean ari direla esan du, “gelditu gabe, are enfasi handiagoarekin”. Txosten berrian ingurumen iraunkortasunaz gain, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala kontuan hartuko dituela esan du Hernadok eta zentzu horretan plan ekonomiko finantzarioa ere berrikusten ari direla [...]

Musika, dantza eta sua nagusi auzoetan, San Joan bezperan

Bertso saioa antolatu du Gazte 1+ez plataformak

Pasaiako Trintxer Hockey Taldeak etzi du partida, 16:00etan, Gijonen, Covadongaren kontra. Puntutan berdinduta daude bi taldeak eta sailkapenean ere elkarren jarraian, bosgarren eta seigarren postutan, hurrenez hurren.

Etzi jokatzen dute Trintxerpek eta Pasaiak. Don Boscon Trintxerpek du partida, 16:30etik aurrera, Elgoibarren kontra. Pasaiak, berriz, Irungo Gal Estadiumean jokatuko du, Real Unionen kontra, 15:30ean.

Urnietaren kontra jokatuko du igandean Donibane Majestik-ek, 12:00etan, kiroldegian. Denboraldiko debuta dute etxean arrosek, eta lehengo asteko porrota ahazten saiatuko dira. Lurralde Mailako bigarren taldeak Zumaian du partida, etzi, Pulporen kontra,...

Bularreko minbiziaren kontrako eguna hilaren 19a bada ere, datorren astelehenean egingo dute herrian azoka eguna dela baliatuta. Hala, gaixotasunaren gaineko informazioa banatzeko mahaiak jarriko dituzte 09:00etatik 13:ooetara herriko hainbat gunet...

Irun Iruten Euskara Elkartearen ekimenez, Alberto Iñurrategi goi mailako mendizaleak Porrotaren alde ikus-entzunezkoa aurkeztuko du hilaren 20an. Ospitale Zaharreko areto nagusian izango da emanaldia, 19:30ean. Lanaren gaineko azalpen hauek eman ditu ...

Osinbiribil inguruko baratzeak kenduta, zonalde hori herritarrentzako aisiarako gune bezala berreskuratzeko lanean ari dira. Babestutako gunea da lehen baratzeak zeuden hori. Irungo Udalak jakinarazi du bertan dauden padurak eta uholde eremua mantenduk...

Aldundiak eta udalak antolatu dituzten organo kontzertu zikloko bigarrena emango du bihar, ostiralean, Mario Ciferri organista italiarrak, 20:00etan, Junkaleko Amaren elizan. Besteak beste, Giusseppe Verdiren, Franz Liszten eta Leon Boellmanen lanak in...

Santiago Bideko Lagunen Elkarteak Done Jakueren Txingudiko Astearen IX. ekitaldia antolatuko du etzi eta heldu den astean. Ekitaldi gehienak Irunen izango dira, baina aurten, astea ixteko Irunen egin ohi duten ibilbidea luzatuko dute, eta Hendaiatik abiatuko da. Etzi hasiko da astea, Ipar Vent folk taldearen emanaldi batekin, Amaia KZn, 20:00etatik aurrera. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte ohiko tokietan. Heldu den astean bi hitzaldi emango dituzte: Aitor Puchek asteazkenean, Behe Bidasoan bideak utzitako toponimiaren ingurukoa; eta Carlos Galindok ostiralean, Santiago bideari lotutako esoterismoaren gainekoa. Ibilbide gidatua Hilaren 23an ibilbide gidatua egingo dute, eskualdean erromesek jarraitzen duten bidetik. Hendaiako San Bixente elizatik abiatuko dira, Martindozenearaino. Bidean Luis Toribioren azalpenak entzungo dituzte. Egitaraua Etzi, larunbata. Ipar Vent taldearen kontzertua Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Hilak 19. Toponimia Caminera en el Bajo Bidasoa hitzaldia, Aitor Pucheren eskutik, 19:00etan, Amaian. Hilak 20. The way film luzearen proiekzioa, 19:00etan, Amaian. Hilak 21. Bidearen sinbolismo esoterikoa hitzaldia, Carlos Galindoren eskutik, Amaian, 19:00etan. Hilak 23. Ibilaldia, Luis Toribiok gidatua. Hendaiako San Bixente elizatik abiatuko da, 09:45ean, eta 13:00etan amaituo da, Martindozenean.

Kotte Ezenarro Hendaiako auzapez ohiak eta Paueko Kontseilu Nagusiko kidea astelehenean Donostian antolatuko den nazioarteko bake konferentzian parte hartuko du. Gaur Le Journal du Pays Basque egunkariak karrikaratuko duen elkarrizketaren pasarte batzuk aurreratu ditu kazeta.info webguneak. Nahiz eta oraindik Frantziako Gobernuak ez duen pauso bakar bat eman Euskal Herriko bake prozesuaren alde, Ezenarrok elkarrizketan dei egiten dio urratsak egitera: “Keinurik tipiena egingo balu horrek oihartzun handia hartuko luke, eta, nire ustez, esanguratsua litzateke oso espainiar gobernuari eta euskal gobernuari begira ere”, nabarmendu du. PS Alderdi Sozialistak ere oraindik ez du urratsik egin: “Frantziako Alderdi Sozialistaren ikuspuntutik ez da zilegi beste estatu baten ikuspuntuan sartzea, baina ene kasuan, mugaz gaindiko herritarra naizenez, bihotzeko legitimitatea aldarrikatzen dut bakearen aldeko nire ekarpena egiteko”. Elkarrizketa horretan Ezenarrok aipatu du euskal gatazkaren oinarriak batik bat Hego Euskal Herrian daudela, baina ondorioak Ipar Euskal Herrian ere nabaritu direla azpimarratu du: “Mugaz gaindiko gizona naiz, urte beltzak ezagutu ditut Iparraldean, eta, gainera, nire ustez, oso argi dago gehienbat Hegoaldean kokatzen den gatazka horrek zeharkako eraginak dituela gurean ere, ikuspuntu humano, ekonomiko eta sozial batetik”. Haren ustez, uneotan «ekimen ausartak» hartu behar dira, eta hautetsiek ekarpen garrantzitsua egin dezaketela deritzo: “Hautetsiek haien baliabide guztiak jarri behar lituzkete mahai [...]