Musika, dantza eta sua nagusi auzoetan, San Joan bezperan

Musika, dantza eta sua nagusi auzoetan, San Joan bezperan

Dantza, musika eta batez ere sua izango dira biharko protagonista nagusiak auzoetan, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena den San Joan bezpera ospatzeko.
Ereintza elkarteko dantzariak tradizioa den soka dantza egingo dute  Herriko Enparantzan 22:00etan.
Auzoei dagokienean, berriz, Gaztañok eta Iztietak hainbat ekimen antolatu dituzte eguna ospatzeko. Akelarrea egingo dute Gaztañoko  auzotarrek urtero moduan eta arratsaldeko seietatik aurrera haurrak izango dira protagonista Gorritiren animaliak eramango baitituzte auzora txikienen gozamenerako. Arratsaldean zehar perkusioa izango da. Ondoren, sardina eta txorizo jatea antolatu dituzte, eta edaria ere ez da faltako txosna izango baita bertan. Txalaparta doinuek iragarriko dute sua pizteko unea, eta jarraian, zezen suzkoak hartuko du  txanda.
Sardina jatea Iztietan
Iztietako auzotarrek ere ospatuko dute San Joan bezpera, eta horretarako, Gurekin Auzo Elkarteak sardina jatea antolatu du 19:30etik aurrera Diputazio plazan urtero moduan.
Gurekin elkarteak, auzotarrez gainera, herritar guztiak gonbidatu ditu auzora  hurbildu eta antolatutakoetan parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.