San Joan sua, brilet lehia eta afari-merienda, gaur arratsean, Landetxen

Kataxulo gaztetxeko kideek festa berezia antolatu dute, gaurko, San Joan bezperaren harira. Gaurko egunez, ohikoa da sua egitea, baina beste pare bat ekintza ere antolatu dituzte, Kataxuloko gazteek. Hala, 18:30etik aurrera, brilet txapelketa izango da...

Kataxulo gaztetxeko kideek festa berezia antolatu dute, gaurko, San Joan bezperaren harira. Gaurko egunez, ohikoa da sua egitea, baina beste pare bat ekintza ere antolatu dituzte, Kataxuloko gazteek.

Hala, 18:30etik aurrera, brilet txapelketa izango da lehenengo, afari-merienda ondoren, eta San Joan sua azkenik, festa borobiltzeko.

Ekitaldi guztiak Landetxen izango dira, gaztetxearen inguruan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.