Done Jakueren Astea egingo dute heldu den astean, etzitik hasita
Santiago Bideko Lagunen Elkarteak Done Jakueren Txingudiko Astearen IX. ekitaldia antolatuko du etzi eta heldu den astean. Ekitaldi gehienak Irunen izango dira, baina aurten, astea ixteko Irunen egin ohi duten ibilbidea luzatuko dute, eta Hendaiatik abiatuko da. Etzi hasiko da astea, Ipar Vent folk taldearen emanaldi batekin, Amaia KZn, 20:00etatik aurrera. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte ohiko tokietan. Heldu den astean bi hitzaldi emango dituzte: Aitor Puchek asteazkenean, Behe Bidasoan bideak utzitako toponimiaren ingurukoa; eta Carlos Galindok ostiralean, Santiago bideari lotutako esoterismoaren gainekoa. Ibilbide gidatua Hilaren 23an ibilbide gidatua egingo dute, eskualdean erromesek jarraitzen duten bidetik. Hendaiako San Bixente elizatik abiatuko dira, Martindozenearaino. Bidean Luis Toribioren azalpenak entzungo dituzte. Egitaraua Etzi, larunbata. Ipar Vent taldearen kontzertua Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Hilak 19. Toponimia Caminera en el Bajo Bidasoa hitzaldia, Aitor Pucheren eskutik, 19:00etan, Amaian. Hilak 20. The way film luzearen proiekzioa, 19:00etan, Amaian. Hilak 21. Bidearen sinbolismo esoterikoa hitzaldia, Carlos Galindoren eskutik, Amaian, 19:00etan. Hilak 23. Ibilaldia, Luis Toribiok gidatua. Hendaiako San Bixente elizatik abiatuko da, 09:45ean, eta 13:00etan amaituo da, Martindozenean.
Santiago Bideko Lagunen Elkarteak Done Jakueren Txingudiko Astearen IX. ekitaldia antolatuko du etzi eta heldu den astean. Ekitaldi gehienak Irunen izango dira, baina aurten, astea ixteko Irunen egin ohi duten ibilbidea luzatuko dute, eta Hendaiatik abiatuko da.
Etzi hasiko da astea, Ipar Vent folk taldearen emanaldi batekin, Amaia KZn, 20:00etatik aurrera. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte ohiko tokietan.
Heldu den astean bi hitzaldi emango dituzte: Aitor Puchek asteazkenean, Behe Bidasoan bideak utzitako toponimiaren ingurukoa; eta Carlos Galindok ostiralean, Santiago bideari lotutako esoterismoaren gainekoa.
Ibilbide gidatua
Hilaren 23an ibilbide gidatua egingo dute, eskualdean erromesek jarraitzen duten bidetik. Hendaiako San Bixente elizatik abiatuko dira, Martindozenearaino. Bidean Luis Toribioren azalpenak entzungo dituzte.
Egitaraua
- Etzi, larunbata. Ipar Vent taldearen kontzertua Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan.
- Hilak 19. Toponimia Caminera en el Bajo Bidasoa hitzaldia, Aitor Pucheren eskutik, 19:00etan, Amaian.
- Hilak 20. The way film luzearen proiekzioa, 19:00etan, Amaian.
- Hilak 21. Bidearen sinbolismo esoterikoa hitzaldia, Carlos Galindoren eskutik, Amaian, 19:00etan.
- Hilak 23. Ibilaldia, Luis Toribiok gidatua. Hendaiako San Bixente elizatik abiatuko da, 09:45ean, eta 13:00etan amaituo da, Martindozenean.


