Osinbiribileko ingurunea garbitzen ari dira

Osinbiribil inguruko baratzeak kenduta, zonalde hori herritarrentzako aisiarako gune bezala berreskuratzeko lanean ari dira. Babestutako gunea da lehen baratzeak zeuden hori. Irungo Udalak jakinarazi du bertan dauden padurak eta uholde eremua mantenduk...

Osinbiribil inguruko baratzeak kenduta, zonalde hori herritarrentzako aisiarako gune bezala berreskuratzeko lanean ari dira. Babestutako gunea da lehen baratzeak zeuden hori. Irungo Udalak jakinarazi du bertan dauden padurak eta uholde eremua mantenduko dituztela parkea egiterako orduan, ondoan dagoen errekak urez gainezka egiten duenean beharrezkoa duelako eremu hori. Padura horiek apo lasterkaria (Bufo calamita) ez desagertzeko ere mantenduko dituzte.

Zonalde hori guztia garbituta, bertan zeuden zenbait landare espezie jarriko dituzte Osinbiribilen. Ondoren, parkea iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen oinezkoentzako bidea egingo dute, “baina beti ere bertan dauden padurak, kanalak eta putzuak errespetatuz. Arriskutsuak izan litezke horiek guztiak, baina mantendu behar dira, baldin eta zonaldearen drainatze sistema mantendu nahi bada”, esan dute udaletik.

Hiru hilabete
Baratzeak kenduta, hiru hilabete iraungo dute parkea egiteko lanek. 283.072 euroko aurrekontua dute obra horiek, eta Construcciones Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.