Albisteak

Antzerkiari eztena sartuko diote

Errenteria antzerkiaren plaza bilakatuko da asteburuan, Eztena jaialdiarekin. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako topaketetan, antzerkia oinarri duen egitaraua prestatu dute hiru egunetarako. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, hitzaldiak eta antzerki saioak izango dira, besteak beste, herriko zenbait txokotan. Aurreko bi urteetako filosofiari eutsiko dio antzerki jaialdiak hirugarren aldi honetan ere: antzerkia eta arlo horretako proposamen berriak eskaintzea, eta, bide batez, mota guztietako adierazpenei —horien artean alternatiboei— tartea ematea. Horrenbestez, aurtengo egitarauak ere ildo horri jarraituko dio, lehenengo egunetik hasita. Gaur, Piezak sailaren txanda izango da. “Piezak sortzen ari diren lanen azalpena da; oraindik guztiz bukatuta ez dauden lanak dira, zirriborroak askotan, ideia solteak eta testuen zatiak. Bost taldetxo etorriko dira euren lanen lehen urrats horiek azaltzera”, jakinarazi du Ainara Gurrutxaga antolatzaileak. Modu horretara, ikusleek euren iritzia ematea da asmoa, eta sortzaileari pistak ematea lanarekin jarraitzeko. Piezak-ekin batera, etziko gosari-hitzaldia nabarmentzekoa da. Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak, Pablo Barrio olerki idazleak, Manex Fuch aktore eta sortzaileak eta Borja Ruiz antzerki zuzendari eta aktoreak parte hartuko dute: “Euren sormen prozesuari buruz hitz egingo dute; batik bat, testuarekin zein harreman daukaten sormen prozesu horretan”. Jaialdia amaitzeko, otordua antolatu dute Ander Lipusekin eta Sustrai Colinarekin. Giro onean uztartuko dituzte bazkaria, antzerkia eta bertsolaritza, jardunaldien azken [...]

admin

Antxoaren biomasa asko handitu da azken urtean

Iazko udaberrian antxoaren biomasak ozta-ozta gainditu zuen zuhurtziazko muga (33.0000 tona), eta aurten, berriz, zuhurtziazko mugaren halako lau da Biomasa. Hala eman dute aditzera Bioman kanpaina kudeatzen duten Azti-Tecnaliako iturriek. Antxoaren bi...

admin

Astebetean bitan lapurtu dute Marta tabernan

Nafarroako etorbideko Marta tabernan bi bider lapurtu dute astebetean. Lehengo asteko ostegunean sartu ziren lehenik lapurtzera eta astelehenean bigarrenez. Ertzaintzak aurrekari asko dituzten bi lapur gazte atxilotu zituen bertan.

admin

Joakin Etxeberria pala memorialeko emaitzak

Joakin Etxeberria pala txapelketak martxan jarraitzen du, eta lau partida jokatu dituzte. Larruzko paletan honako emaitzak izan dira:  Lopez-Lete 35/ Luzuriaga-Amiano 29, eta Elortza-Sarasola 20/ Aizpurua-Soraluze 35. Pala motzean, berriz, honako emai...

admin

Haizea tabernan Frida Pipol taldea ariko da

Frida Pipol talde errenteriarrak kontzertua emango du bihar gauean Haizea tabernan (Gamon Zumardia 14). 23:30 inguruan hasiko da emanaldia. Talde errenteriarraren ardatz nagusia fusioa da. Hala, askotariko doinuak taularatuko dituzte Haizea tabernan, b...

admin

Pala txapelketa, emaitzak hilaren 16tik 22ra

Marta-Amaia/Amaia-Esti: 20-30. Martxel-Aitor/Ganix-Kpo: 27-30. Igor-Asier/Alatz-Xabi Alzuri: 16-30. Aingeru-Asier/Martxel-Jonathan: 23-30. Imanol-Jon O./Iñaki-Sardiña: 30-24. Jaione-Eneritz/Xole-Karmele: 21-30. Imanol-Jon O./Patxi X.-Jon I.: 30-9. J...

admin

Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa

Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa antolatu dute galtzarabordako kiroldegian

admin

Izeberg taldearen doinuak San Marko gotorlekuan

Igande arratsaldean musika doinuak entzuteko aukera izango da San Marko gotorlekuan. Hilabete osoan zehar aritu dira emanaldiekin, eta asteburu honetan izango da azken emanaldia Izeberg taldearekin. Bertsioak egingo dituzte. 18:30ean hasiko da emanaldia.

admin

Euskara sustatzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute

Euskara sustatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa zabaldu du Euskara sailak eta diru laguntzak bost eratakoak dira. Lehena udako euskara ikastaroak antolatzeko bideratuko dute, eta eskaera aurkezteko epea uztailaren 1ean bukatzen da. gainontzekoak ur...

admin

‘The way’ filma proiektatuko dute ostegunean

Irungo IX. Done Jakue Astearen barruan, Emilio Estevezek zuzenduriko The way filma proiektatuko dute ostegunean Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan hasita.

admin

Ongizatearen gaineko hitzaldia antolatu du Laguntasuna elkarteak

hitzaldia antolatu dute ongizatearen gainean gabierrotako jubilatuen elkarteakoek

admin

Beti Ona-Martutene eta Mariño-Touring asteburuko lehiak

Igoera postuetan jartzeko aukera bikaina dauka asteburu honetan Beti Onak Martuteneren kontra. Sailkapenari begiratuta, egoera hobean daude errenteriarrak eta gainera, etxean jokatzea ere izango dute aldeko. Lehia bihar, 16:00etan hasiko da Beraungo fu...

admin

Haurren obesitatea ekiditeko programa martxan

Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu ...

admin

Vitesse, Buffalo, Madeleine eta Addenda taldeak Mogambon

Lau taldek joko dute gaur gauean Moganbon. 21:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euro balio du. Vitesse, Buffalo, Madelaine eta Addenda taldeek joko dute. Sarrerak bertan edota Redribbonmusic webgunean eros daitezke.

admin

Ijitoen Astea egingo dute bederatzigarrenez

Camelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, IX. Ijitoen Astea egingo dute, astelehenetik larunbatera. Lau egunetarako dituzte prestatuta ekintzak, baina egun handiena, azkenekoa, larunbatera, izango da. Horien artean, EPLE...

admin

Alabergako bizilagunekin elkartuko da udala asteartean

Astero-astero herriko elkarteekin elkartzen ari da udala lehengo hilaz geroztik, eta aste honetan, Alabergako bizilagunekin bilduko da. Ohi bezala, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri mantenuko zinegotziak parte hartuko dute, eta...

admin

Hainbat pala partida, asteburuan Madalensoron

Txosteko palistek hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan Madalensoro pilotalekuan. Gaur, Txost-Zumaia partida jokatuko dute, pala motzeko Bigarren Mailan, 21:30ean. Paleta larruz, Bigarren Mailan, etziko 11:00etan jokatuko dute Txostek eta Usurbil...

admin

Anusara yoga tailerra, azaroaren 12an eta 13an

Surya Yogan (Mamuteko bulegoetan) Anusara yoga tailerra antolatu dute azaroaren 12rako eta 13rako. Hiru saio izango dira; larunbatean goizez eta arratsaldez —11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, eta igandean goizez —11:00etatik 14:00...

admin

Asteartean bilduko da kantu jira entseatzeko

Kantu jirak entsegua deitu du astearterako. 19:30ean bilduko dira abestera, azokan

admin
Gehiago