Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa

Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa antolatu dute galtzarabordako kiroldegian

Erditze aurreko prestaketa fisikoa lantzeko ikastaroa egingo dute uztailetik aurrera Galtzarabordako kiroldegian.  32. astetik aurrera   haurdun dauden emakumeei begirako ikastaroak ordu eta erdiko lau saio izango ditu eta astean behin egingo dute.
Ikastaroaren helburua,  “haurdunaldiaren garai honetarako egoekiak diren ariketa fisikoak ikastea da, erditze unera egoera fisiko hobean iristeko eta  erditze osteko errekuperazioa hobeagoa izan dadin” azaldu dute antolatzailek.
Egingo dituzten ariketekin bizkarrezurra, hanka  eta besoetako mugimendu orokorrak hobetuko dituzte parte hartuko duten emakumeek eta baita abdominalak eta perineoa indartzeko ariketak  landu “horren bidez amaren odol zirkulazioa eta haurraren oxigenazioa hobetu egiten dira” zehaztu dute. Ikastaroak 50 euro balioko ditu kiroldegiko bazkideentzat eta interesadunek Galtzarabordako Kiroldegiko harreran eman dezakete izena edota  943 44 96 90 telefono zenbakira deituta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.