Ijitoen Astea egingo dute bederatzigarrenez

Camelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, IX. Ijitoen Astea egingo dute, astelehenetik larunbatera. Lau egunetarako dituzte prestatuta ekintzak, baina egun handiena, azkenekoa, larunbatera, izango da. Horien artean, EPLE...

Camelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, IX. Ijitoen Astea egingo dute, astelehenetik larunbatera. Lau egunetarako dituzte prestatuta ekintzak, baina egun handiena, azkenekoa, larunbatera, izango da. Horien artean, EPLE eta ijito komunitateen artean egingo duten pilota partidua egingo dute. Jose Ramon Montxo Jimenez presidente zenaren omenez egingo dute, Fanderiako pilotalekuan, 19:00etan.

Egitaraua:
Hilak 17, astelehena
10:00-13:00: Ijito kafea, Xabier Olaskoaga plazan.

Hilak 19, asteazkena
18:00: Ijitoen kulturari buruzko tailerra, Merkatuzarren.

Hilak 20, osteguna
18:00: Kutxa flamenkoa egiteko tailerra, Merkatuzarreko Gaztelekuan.

Hilak 22, larunbata
17:00: Zaldi desfilea Alabergatik Zumardiraino, Biteri kalean zehar.
17:30-18:30: Flamenko emanaldia, Zumardia.
19:00: Jose Ramon Moncho Jimenez presidente zenaren omenez, EPLE eta ijito komunitatearen artean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.