Haizea tabernan Frida Pipol taldea ariko da

Frida Pipol talde errenteriarrak kontzertua emango du bihar gauean Haizea tabernan (Gamon Zumardia 14). 23:30 inguruan hasiko da emanaldia. Talde errenteriarraren ardatz nagusia fusioa da. Hala, askotariko doinuak taularatuko dituzte Haizea tabernan, b...

Frida Pipol talde errenteriarrak kontzertua emango du bihar gauean Haizea tabernan (Gamon Zumardia 14). 23:30 inguruan hasiko da emanaldia. Talde errenteriarraren ardatz nagusia fusioa da. Hala, askotariko doinuak taularatuko dituzte Haizea tabernan, besteak beste, groove, funk, rock, jazz eta afro reggae doinuak. Antolatzaileek gogorarazi dute sarrera doakoa izango dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.