Albisteak

Elkarretaratzea Hernaniko hilketa salatzeko

Errenteriako talde feministek elkarretaratzea antolatu dute biharko atzo Hernanin gertatutakoa salatzeko: 55 urteko emakume bat hil zuen ustez bere bikotekide ohiak labankadaz. Ertzaintzak atzo bertan atxilotu zuen 42 urteko gizona. Aurretik ere genero...

admin

Atxilotua, 6.000 kokaina dosirekin

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Irunen, 6.000 kokaina dosirekin, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik jakinarazi duenez. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote atxilotuari. Ikerketak, bestalde, irekita jarraitzen duela jakinarazi ...

admin

San Pedro Jaiek aurrera jarraitzen dute

San Pedro barrutiko jaiek aurrera jarraitzen dute. Gaur eta bihar izango dute gozatzeko aukera barrutiko bizilagunek. Gaur, goizean, hainbat ekitaldi izan dira: Arraitxiki arrantza lehiaketa; txaranga; pala goma txapelketaren finala; lasterketa; paella txapelketa eta sari banaketak. Ondoren, koadrilen arteko bazkaria izan da frontoian, eta presoen aldeko bazkaria Antxeta Elkartean. Hoa gaur arratsaldeko egitaraua, eta biharkoa: Gaur: 17:00. Koadrilen arteko jokoak frontoian. 18:00. Buruhandi eta erraldoiak 19:00. Sokamuturra txotoekin Frontoian. 20:00. Presoen aldeko enkartelada 21:00. Torreko Afaria. 00:00. Yelow Page eta LosDelGas. Bihar: 12:00. Helduen Inude eta Artzainak. 14:00. Erretiratuen bazkaria. 18:30. Txikien danborrada. 20:00. Sardin jatea frontoian. 20:00. Erromeria Modestoren eskutik Frontoian. 23:00. Zezensuzkoa.

admin

‘Txinpart’ aldizkariak 50. zenbakia atera du

Haurtzaro Ikastolako aldizkaria da Txinpart. Ekainean kaleratu dute azkeneko zenbakia, eta dagoeneko 50.a da. Honako atalak jaso dituzte ikasleek eta arduradunek: Haurtzaro informatzen; Hatzak bete lan; Ikastolaren eguna; Euskararen txokoa; Gu ere kaze...

admin

Ti Tu Veo erakusketa berria inauguratuko dute

Erakusketa berria ireki dute Modotti tailerrean eta Dolo Marina Zufia artistaren lanak daude ikusgai uztailaren 31 arte. Ti Tu Veo erakusketaren inaugurazioa astelehenean egingo dute 19:30ean Kale Nagusiko tailerrean eta ordutegia lanegunetan 17:30etik...

admin

Oposizioaren ekimenez, talde politiko bakoitzak liberatu bana izango du Pasaian

Liberazioen kopurua murriztu nahi izan zuen atzo Gobernu Taldeak, lehen udalbatzarrean, baina asmoak porrot egin zuen. Oposizioko alderdi guztiek bat egin eta zuzenketa aurkeztu zioten gobernu taldearen proposamenari, talde politiko bakoitzarentzako liberatu bana eskatuz. Zuzenketa aurrera atera zuten (aldeko 9 boto PSE-EE, EAJ,  EB, PP eta gobernu taldearen kontrako 8ak) eta, hori ikusita, gobernu taldeak aurrez aurkeztutako proposamenaren kontra botatu zuen gerora. “Proposamena gurea den arren, eta funtsean haren alde gauden arren zuzenketa hau txertatuta guk ez dugu babestuko. Izugarria iruditzen zaigu, krisi garaian, eta langileekin elkartasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, halako erabakia hartzea, batez ere ezkerreko politika egiten dutela dioten alderdien ahotan. Nola azalduko zaio herriari? Nola justifikatu inongo kargurik gabeko zinegotzien liberazioa? Guk aurka botatuko dugu” esan zuen gobernu taldearen bozeramaile Oihane Oronozek. Arduren banaketa Antolaketari lotutako kontuak izan ziren atzoko udalbatzarrean erabaki zituzten gehienak. Hala, talde bakoitzaren eledun zein izango den jakinarazi zuten. Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz izango da, eta Josu Goikoetxea izango da haren ordezkoa. PSE.-EEren kasuan, aldiz, Izaskun Gomez izango da taldeko bozeramailea eta Lore Suarez haren ordezkoa. Nahikari Otermin izango da EAJren eleduna eta Jaun Carlos Martin bere ordezkoa, eta azkenik, PPko bozeramaile David Vicente izango da eta ordezkoa Maria Garmendia. Barrutietako alkateordeak [...]

admin

Lurlan feria egingo dute bihar

Bihar larunbata Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, 9:00etatik 14:00etara Lurlan feria egingo dute. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da. “Bertar...

admin

Astelehenean jarraituko dute Zuloaga oroitaldiarekin

Ekainaren 19an Kadete Mailakoek jokatu zituzten XVII. Zuloaga Oroitaldiaren finalak, eta datorren astean jarraituko dute partidekin, Gazte Mailan, promesetan eta afizionatuetan. Oroitaldiaren bigarren faseak hiru aste iraungo  ditu, eta hilaren 22an a...

admin

Kontzertuak, Arte Lorategia eta erakusketa San Markon

San Marko Gotorlekua Errenterian kokatutako eraikin militarra da, eta izen berdina duen mendi tontorrean dago. XIX. mendean eraiki zuten eremua babesteko, baina gaur egun ez du erabilera  militarrik: Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural gisa. San Markon, gozatzeko hainbat gune daude: gotorleku kanpoan kokatutako jolas gunea, Errenteriako Turismo Bulegoa eta museo-gunea, eta jangela eta terraza zabalak dituen Aldura jatetxea, besteak beste. Eta lehen mailako bazkari baten ostean, postre paregabea ere eskaintzen du San Markok: gotorlekuak goialdean eskaintzen duen begiratoki ikusgarria. Bertara, 360 gradutako ikuspegia eskaintzen duen igogailu panoramikoan igo daiteke. Gotorlekuak berak, bestalde, barrutik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen du. Bertan Armen Patioa bisita daiteke, poternetatik sartu eta artilleria-bateria ezkutuetaraino iritsi, elkar lotzen dituzten tunelen bidez. Halaber, Gotorlekua inguratzen duen lubanarroak defendatzen zituen Kaponerak ikus daitezke. Bisita libreaz gain, bisita gidatuak eskaintzen dituzte hainbat hizkuntzatan. Gotorlekuaren historia eta gordetzen dituen txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea da. Gainera bisita gidatuak sorpresa bat dakar: bisitaren tiketarekin San Marko pintxoa doan dastatu daiteke, Dastatzeko moduko gotorlekua ekimenean parte hartzen duen Errenteria-Oreretako hamasei tabernetako batean. Udako jarduerak Baino hau ez da dena. Berrikuntza gisa, bisitariari eskaintza zabalago bat eskaini asmoz hainbat jarduera jarri dituzte martxan uda garairako. Hasteko, doako kontzertuak izaten ari [...]

admin

Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera mantentzea “positiboa” ote den galdetu dio PSE-EEk Martin Garitanori

Batzar Nagusietako talde sozialistak Martin Garitano ahaldun nagusiari galdetu dio ea Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera eta jarduera komertziala mantentzea “positiboa” den. Rafaela Romero batzarkideak bota dizkion hiru galderetati...

admin

Egindako lana, saritua

EAT Errenteriako Atletismo Eskolako Amaia Narbartek, 2010-2011 denboraldiko Challange  saria jaso zuen joan den larunbatean Kutxaren eskutik. Narbarte Gipuzkoako txapeldun izan da altuera jauzian eta disko jaurtiketan, eta txapeldunorde pisu jaurtiket...

admin

Funtzionario izateko azterketen datak argitaratu dituzte

Lezoko Udalak lau funtzionario postu bete nahi ditu, eta azterketen datak argitaratu dituzte. Jakinarazi dutenez, epaimahaiak hala erabakita, lehenengo proba “azaroaren 1etik 15era egingo dute, Gipuzkoan”. 3. mailako hizkuntza profila ez du...

admin

Hip-hop doinuak izango dira Kelysen etzi

XDS eta Caste taldeeak hip-hop doinuak taularatuko dituzte Kelys tabernan. Kontzertua 23:30ean hasiko da etzi, eta Caste taldekoek, gainera, Desde mi límite diskoko abestiak aurkeztuko dituzte. Sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

admin

Patxi Sanz: kirol arrantzaren maitalea

Arrantza zuen maite Patxi Sanz Elorzak. Urte asko pasatu ditu itsaso aurrean, arrainak amuari kosk noiz egingo zain, eta halako batean azkeneko aldiz egin diote kosk. 53 urterekin hil da Sanz. Kaputxinos auzoan bizi zen, eta surf-casting arrantza modal...

admin

Lehen postua eskuratu du Zubizarretak Goierrin

Goierri Garaiko IV. Mendi Lasterketan txapela jantzi zuen Izaskun Zubizarretak igandean, bi ordu eta 11 minutuko denborarekin. Bigarrena Aiako Nerea Amilibia izan zen, eta hirugarrena, Beasaingo Elena Calvillo. Gizonetan, Ionut Zinca iritsi zen lehenen...

admin

Urrezko ahotsak

Irungo Ametsa Abesbatzak Burgosko X. Abesbatza Txapelketa Nazionala irabazi zuen asteburuan. Bertan, Espainiako Estatuko beste bost korurekin parte hartu zuten irundarrek, denak maila handikoak, larunbatean eta igandean. Ametsako kideak pozez gainezka daude lortu duten sari garrantzitsuarekin. Fernando Etxepare Gomezek zuzendu zituen ahots irundarrak Burgosen. Abesbatza guztiek derrigorrez abesti bat kantatu behar zuten, Antonio Jose Marinez Palaciosen El molinero. Hiru kantako errepertorioa osatzeko Libera me (Ludovicius Bardos) eta Xauli xauli (Tomas Garbizu lezoarrak konposatua) abestiak hautatu zituzten Ametsakoek. Aukeraketa ona izan zen, zein emaitza eman zuen ikusita. Baina kantak ederrak izanagatik ere, horiek ondo abesten jakin behar da. Irunen, sorpresa Avilako (Gaztela-Leon, Espainia) Amicus Meus, Murtziako (Espainia) Benedictus, Kataluniako Sant Sadurni d’Anoia, Guadalajarako (Gaztela-Mantxa, Espainia) Vocal Kromatika eta Ciudad Realeko (Gaztela-Mantxa, Espainia) unibertsitateko koruak izan zituzten lehiakide irundarrek. Abesbatza horien maila ikusita, garaipena Bidasoko kulturarentzako «oso garrantzitsua» izan dela esan dute Ametsatik, eta horregatik, Burgosen egindakoaz oso harro daude. Hartara, igandean, hainbat zale zituzten zain Irunen bertan Ametsakoek, San Juan plazan, ongi etorria emateko, pankarta eta guzti. Izan ere, Ametsak bost hamarkada daramatza Irunen lanean, eta hiritik kanpo ere bertako kultura ezagutarazteko konpromisoa dute.

admin

Musika arloa sustatzeko bilera, igandean, Arraguan

Oarsoaldean musikaren arloa sustatzeko asmoz talde bat sortzen ari dira. Oraingoz bilera bat egin dute, eta bigarrena igandean egingo dute, 18:00etan, Goiko Eskolan. Taldea ahalik eta zabalena izatea da helburua, eta eskualdeko talde, norbanako eta era...

admin

100 lagunek baino ezingo dute sartu Luzuriagako etxeen zozketara

Bihar (hilak 29) zozkatuko dituzte Antxon, Luzuriagako babes ofizialeko 144 etxebizitzak, erosketa erregimenean. Kultur Etxean da zozketa, 11:00etan, notario aurrean. Hala ere, Etxebideren webgunean irakur daitekeenez “aretoaren tamaina txikia de...

admin

Emakume bat erasotu dute asteburuan

Gizon batek ustez 26 urteko emakume bat erasotu zuen Errenteria-Oreretan joan den igandean. Gertaerak goizeko zazpi eta erdietan izan ziren, emakumea bere etxeko atarira sartu zen unean. Errenteriako Ertzain Etxetik jakinarazi dutenez, bertan erasotzai...

admin

‘Trilobiteen aztarna jarraituz’ erakusketa, etzitik, Luberrin

Erakusketa berria inauguratuko dute bihar Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoan: Trilobiteen aztarna jarraituz. Museoko funtsetan jasotako piezekin osatu dute erakusketa tematikoa, eta bisitariek trilobiteak ezagutzeko aukera izango dute, baita eurekin bizi izan ziren beste hainbat izaki ere. Lehen aldiz izango da horiek ikusteko aukera herrian. Trilobiteak itsasoko artropodoak izan ziren, gaur egun ezagutzen ditugun eskorpioen eta karramarroen arbasoak.   Erakusketan egongo diren fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira. Batzuek 550 milioi urte dituzte. Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek. Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari». Erakusketa hainbat hilabetez egongo da Luberrin.

admin
Gehiago