Astelehenean jarraituko dute Zuloaga oroitaldiarekin

Ekainaren 19an Kadete Mailakoek jokatu zituzten XVII. Zuloaga Oroitaldiaren finalak, eta datorren astean jarraituko dute partidekin, Gazte Mailan, promesetan eta afizionatuetan. Oroitaldiaren bigarren faseak hiru aste iraungo  ditu, eta hilaren 22an a...

Ekainaren 19an Kadete Mailakoek jokatu zituzten XVII. Zuloaga Oroitaldiaren finalak, eta datorren astean jarraituko dute partidekin, Gazte Mailan, promesetan eta afizionatuetan. Oroitaldiaren bigarren faseak hiru aste iraungo  ditu, eta hilaren 22an amaituko da, herriko jaietan.

EPLEtik jakinarazi dutenez, jokatzekoak ziren hiru pelotarik (Mendizabal, Aretxabaleta eta Untoria) ez dutela egin ahal izango, laster profesionaletarako pausoa emango dutela. Horrek txapelketaren maila altua erakusten duela gaineratu dute.

Tartean, EPLEko pilotari batek parte hartuko du, Donibane Zangituk. Pazosekin batera ariko da Gazte Mailan.

Asteleheneko lehiak

Gazte Mailan: Agirre-Apezetxea/ Lujanbio-Murgiondo
Afizionatuetan: Mitxelena-Madariaga/ Ojuel-Gorrotxategi

Astearteko lehiak

Gazte Mailan: Ijurra-Beraza/ Maia-Andueza
Promesetan: Arribillaga-Ugalde/ Bendoiro-Lasa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.