Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera mantentzea “positiboa” ote den galdetu dio PSE-EEk Martin Garitanori
Batzar Nagusietako talde sozialistak Martin Garitano ahaldun nagusiari galdetu dio ea Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera eta jarduera komertziala mantentzea “positiboa” den. Rafaela Romero batzarkideak bota dizkion hiru galderetati...
Batzar Nagusietako talde sozialistak Martin Garitano ahaldun nagusiari galdetu dio ea Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera eta jarduera komertziala mantentzea “positiboa” den. Rafaela Romero batzarkideak bota dizkion hiru galderetatik bat izan da hori. Galderak atzo goizean erregistratu zituen Batzar Nagusietako Mahaiean. Garitanok idatziz erantzun beharko ditu orain.
Horrez gain, badiaren biziberritze “integrala” eta ingurukoa egungo portua mantentzearekin “bateragarriak” ote diren galdetu dio ahaldun nagusiari: “Zein neurri hartuko ditu ahaldun nagusiak Pasaiako badia eta bere ingurua modu integralean biziberritzeko?”.
Romerok nabarmendu duenez, badiaren eta bere inguruaren biziberritzea “lehentasunezko gizarte beharra” da eta bere ustez, Gipuzkoaren helburu “utziezina” da: “Biziberritze integrala egungo badia mantenduz ezin daiteke egin eta hori eztabaidaezina da. Portuko jarduera mantendu behar da baina kanpora atereaz”.
Portua Gipuzkoarentzat “motor ekonomikoa” dela nabarmendu du: “Lurraldeko enpresarik garrantzitsuenetakoa da zuzeneko nahiz zeharkako lanpostuei dagokionez”.