‘Trilobiteen aztarna jarraituz’ erakusketa, etzitik, Luberrin

Erakusketa berria inauguratuko dute bihar Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoan: Trilobiteen aztarna jarraituz. Museoko funtsetan jasotako piezekin osatu dute erakusketa tematikoa, eta bisitariek trilobiteak ezagutzeko aukera izango dute, baita eurekin bizi izan ziren beste hainbat izaki ere. Lehen aldiz izango da horiek ikusteko aukera herrian. Trilobiteak itsasoko artropodoak izan ziren, gaur egun ezagutzen ditugun eskorpioen eta karramarroen arbasoak.   Erakusketan egongo diren fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira. Batzuek 550 milioi urte dituzte. Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek. Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari». Erakusketa hainbat hilabetez egongo da Luberrin.

Erakusketa berria inauguratuko dute bihar Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoan: Trilobiteen aztarna jarraituz. Museoko funtsetan jasotako piezekin osatu dute erakusketa tematikoa, eta bisitariek trilobiteak ezagutzeko aukera izango dute, baita eurekin bizi izan ziren beste hainbat izaki ere. Lehen aldiz izango da horiek ikusteko aukera herrian.

Trilobiteak itsasoko artropodoak izan ziren, gaur egun ezagutzen ditugun eskorpioen eta karramarroen arbasoak.

Jose Angel Torres Luberriko kideek fosil horietako bat atzean duela

Jose Angel Torres Luberriko kideek fosil horietako bat atzean duela

 

Erakusketan egongo diren fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira. Batzuek 550 milioi urte dituzte.

Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek. Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari».

Erakusketa hainbat hilabetez egongo da Luberrin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.