Albisteak

Lehenengo aldiz Arditurri Eguna ospatuko dute igande honetan

Lehenengo aldiz, Arditurri Eguna ospatuko dute igandean, hilaren 17an, Arditurriko meategietan, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Egun horretan, doaneko bisita gidatuak izango dira egun guztian zehar meategietan. Bisita horien helburua, Udaletik nabarmendu dutenez, Arditurriko meategietako aberastasuna zabaltzen jarraitzea da, herritarren eskura jartzea: “Izan ere, maiz gertatzen den modura, bertan ditugun altxorrak dira gutxien ezagutzen ditugunak. Horregatik, herritar guztiak gonbidatuta daude I. Arditurri Egunean Arditurriko meategietako altxorrak ezagutzera”. 10:00etan hasiko da I. Arditurri Eguna. Ordu horretatik 14:00ak arte, meategiak dohainik bisitatu ahal izango dira. Egun, bi ibilbide egin daitezke meategietan (motza eta luzea, arkeologoen azalpenekin osatua), eta biak ikusteko aukera izango da Arditurri Egunean. Izan ere, ibilbide luzeko lan guztiak dagoeneko bukatu dituzte, eta hori izango da egun honetan ezagutu ahal izango den berrikuntza nabarmenena. Arditurriko meategiko ibilbide luzearen eta lanen bukaeraren aurkezpena bihar egingo dute, 12:00etan. Egun osoko egitaraua igandean Arditurriko meategiak, baina, ez dira geologikoki soilik aberatsak, Udaletik gogorarazi dutenez. Horren adierazle dira iganderako antolatu dituzten tailerrak: geologia, musika eta eskulanak (azken hori, haurrentzat). Herri Musikaren Txokoak eta Luberri Ikasgune Geologikoak jarritako erakusketak ere izango dira, bisitariek ikus ditzaten. Hain zuzen ere, Luberriko Jose Angel Torresekin ordubeteko irteera egin ahal izango da 11:30ean, Arditurri inguruko mineralak ezagutzeko. Adin [...]

admin

Zinegotzi berriei elkarrizketak, sarean

Udalaren webgunean, zinegotzi berriak eta Udalaren asmoak aurkezten ari dira. Lehen elkarrizketa, Aiora Perez de San Roman alkateari egin diote, eta ondoren etorri dira Pello Aramendi Gizarte-ongizate zinegotziarena eta Irati Etxebeste Euskara zinegotz...

admin

Xake txapelketa antolatu du iganderako Kultur Sustapen Elkarteak 21.enez

Kultur Sustapen taldearen eskutik 21.enez Errenteria Hiria Taldekako Xake Txapelketa jokatuko dute igandean. Beste behin, gainera, Gerardo Elkano taldeko bazkide izandakoa eta Gipuzkoako xakean maila ona eman zuen jokalaria omenduko dute Kultur Sustape...

admin

Agenda: ‘Tatxin tatxan’ kale antzerkia

Sointek Produzioen eskutik, Gazte Antzerkiaren Jaialdiaren barruan.

admin

Egitarau zabala prestatu dute auzotarrek Gabierrotako jaiak ospatzeko

Egitarau zabala prestatu dute Gabierrotako auzotarrek jaiakospatzeko

admin

Kontzertuak Landarbaso eta Donosti Ereskirekin bihar eta igandean

Abesbatzen saio bikoitza izango da aste honetan Errenteria-Oreretan. Biharkoan, Donosti Ereskiren Schola Gregorianistak eta abesbatza mixtoak kontzertua emango dute Agustinetako elizan, eta igandean, berriz, Landarbaso abesbatzaren txanda izango da Mad...

admin

Arku jaurtiketa txapelketa izango da larunbatean

Ostadar arku jaurtiketa taldeak I. Errenteria Hiria Arku Jaurtiketa Txapelketa antolatu du larunbat honetarako. Fanderiako futbol zelaian jokatuko dute, 15:15etik aurrera, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak ikusteko aukera izango da. Arkua jaurti...

admin

Baskoien eta erromatarren musikaren gaineko jardunaldiak egingo dituzte

Herri Musikaren Txokoak eta Oiasso museoak elkarlanean,  Erromatarren eta baskoi haien musikaren inguruan izeneko jardunaldiak egingo dituzte Oiartzunen zein Irunen. Larunbatean Oiartzunen egingo dituzte ekitaldiak. Goizean, Herri Musikaren Txokoan...

admin

Udan biztanlegoa hirukoiztu delako segurtasun neurriak indartu dituzte Hendaian

Hendaiako Herriko Etxeak harrera egin die udan zehar herriko segurtasuna indartuko duten poliziei eta gainontzeko eragileei. Bi esparru nagusitan lan egingo dute horiek guztiek: kaleetako segurtasuna bermatzeko ahalegina egingo dute, eta hondartzetan gora-beherarik egon ez dadin arduratuko dira. Joan den astean egin zien harrera Herriko Etxeak segurtasunaz arduratuko diren poliziei eta gainontzeko langileei. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak jakinarazi zuen Hendaiako biztanleen kopurua hirukoizten dela uda sasoian, «Ipar Euskal Herriko kostaldeko helmuga turistiko nagusiena delako». Horrela, turisten nahiz herritarren segurtasuna bermatzeko indar berezia jarri dute herriko agintariek, «mugan kokatua izateak arazo bereziak sortzen baititu». Zereginak Ohiko segurtasun eragileek nahiz udako laguntzaileek zeregin zehatzak izango dituzte uda sasoian. Alde batetik, kaleko segurtasuna eta «gizalegezko jokamoldeak» zainduko dituzte, bai Hendaiako kaleetan bai hondartzetan. Bestalde, trafikoa arautzen lan egingo dute: autoa aparkatzeko arazoak saihesten ahaleginduko dira, eta aldi berean herri barruko trafikoan arazoak sortuko balira, horiek konpontzen saiatuko dira. Hondartzetan ere arreta berezia jarriko dute zaindariek. Bertako arauak errespetatzeko baliabideak jarriko dituzte, eta surf eskolei araudia zorrotz aplikatuko dietela ziurtatu dute Herriko Etxeko ordezkariek. Salaberri auzapezak nabarmendu du udan lanean arituko direnen arteko «sinergia eta osagarritasuna» beharrezkoak izango direla, hendaiarren eta udatiarren «segurtasuna eta lasaitasuna» bermatzeko.

admin

Allerruko nesken porrota, Amara Berriren kontra

Gipuzkoako Emakumeen Ligako seigarren jardunaldia kaskarra izan da, emaitzari dagokionez, Allerrurentzat. Amara Berriren bisita jaso zuten, eta bi gol egin zizkieten donostiarrek. Bosgarren postuan dago taldea (zazpi dira). Datorren partida Arrobi Berr...

admin

Bioaniztasunaren gaineko hitzaldia egingo dute gaur

Herriko bioaniztasunean egiten ari diren aldaketen berri ematen ari da Lezoko Udala, eta gaur arratsaldean herritar guztiei zabalduta dagoen hitzaldia emango dute Kultura Aretoan, 19:00etatik aurrera. Bioaniztasunaren hobekuntza horiek zeintzuk diren Herri Eskolako ikasleei jakinarazi zizkieten joan den ostiralean, Altamiragain parkera egindako txangoan. Bertara 60 ikasle joan ziren, eta eurei egokitutako moduan azaldu zizkieten aldaketak: ekintza eta jokuen bitartez. Herenegun, berriz, Lezo Institutuko ikasleak ziren Jaizkibelera joatekoak, baina egin zuen eguraldia dela-eta (orduko 130 kilometroko haize boladak neurtu zituzten), bertan behera utzi zuten txangoa.   Zuhaitzen landaketa Altamiragaineko parkean zein Jaizkibelen egin dituzte aldaketa horiek, ikasleek bisitatu dituzten guneetan, hain zuzen ere. Horrela, herriguneko parkean Iberdrolaren tentsio altuko kablea lur azpitik sartu zuten, eta zuhaitzak moztea ekidin zuten. Horrez gain, zuhaitz eta zuhaixka gehiago ere landatu zituzten. Guztira, 440. Landare inbaditzaileak ere kendu zituzten. Jaizkibelen, Done Jakue Bidearen eta Kredoarriren arteko eremuan, pinuak ordezkatu eta ameztiak landatzeko asmoa du udalak. Orain dela bi aste hasi ziren lan horiekin. Bestalde, hezegune bat ere sortu dute, fauna eta flora biderkatzeko asmoarekin.

admin

Etxean Ondo programa garatzeko hitzarmena sinatu du udalak

Etxean Ondo egitasmo pilotua gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu zuten pasa den ostiralean. Sinadura ekitaldian izan ziren Oiartzungo Udalaren izenean Aiora Perez de San Roman alkatea, eta Matia Fundazioaren izenean Migel Leturia, fundazioko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria. Bi erakunde horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila ere inplikatuta dago egitasmoan. Hilaren 10etik Etxean Ondo egitasmoa gauzatzen ari dira Oiartzunen. Egitasmoa garatu ahal izateko, Gizarte-Ongizate zerbitzuetako teknikariez gain beste langile bat kontratatu dute, “errefortzu gisa”. Oiartzunen kasuan, egitasmo pilotua landa-eremuan hasi dira aplikatzen, baina adineko jendea ahalik eta denbora luzeena eta ahalik eta egoera onenean euren etxeetan mantentzeko diagnostikoa egitean oinarritzen da egitasmoa: “Egitasmoa ez da soilik landa-eremuko adineko jendearen bizi-kalitateari begira garatuko, oro har, herriko adineko guztiei begira osatuko da diagnostikoa”. Urte eta erdiko epean, diagnostikoa egingo dute, adinekoen bizi-baldintzak hobetzeko etxeetara hurbildu daitezkeen zerbitzuak eta gizarteratze jarduerak zein izan litezken aztertuz.

admin

‘Isa Superestar’ antzezlana Kulturguneko entsegu gelan, etzi

Ipso Facto taldeak Isa Superestar antzezlana taularatuko du etzi. Antzezlanak, senarrak utzi ondoren, etxeko egongelan oroitzapenetan murgildurik bizi den emakumearen istoria kontatzen du. Ikuskizuna, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan egingo...

admin

‘Ladakh Tibet txikia’ diapositiba emanaldia izango da gaur

Felipe Uriarteren eskutik Ladakh Tibet txikia diapositiba emanaldia ikusteko aukera izango da gaur, udal euskaltegian, 16:00etatik aurrera. Diapositiba emanaldiaren aurrerapena egin dute antolatzaileek: “Indiako Iparraldean, Kaxmir ondoan, Ladakh...

admin

Bi final jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek datorren asteburuan

Datorren asteburuan, zehazki larunbat ilunabarrean, Mikel Martinez oiartzuarrak eta San Sebastian hernaniarrak Gartzarongo (Nafarroa) Txapelketako pilota finala jokatuko dute. Igandean, berriz, Ander Imaz oiartzuarrak eta Maya lesakarrak Errioxako Komu...

admin

Genealogiari buruzko tailerra ostiralean Meakan

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...

admin

La Herrera Herrirak topagunea deitu du larunbaterako

Trintxerpeko la Herrera Herrira herri ekimenak topagunea deitu du larunbaterako (hilak 29). 10:00etarako luzatu dute deia, Alkateordetzan biltzeko, eta 13:00 bitartean topagunean biltzeko, bi helbururekin: “Orain arte egindakoaren gaineko balantzea egin, eta etorkizunari begira plangintza definitu”.  Kaiko Herrera biziberritzeko egitasmoa eraiki dute La Herrera Herrira herri ekimenean bildu diren herritarrek, eta beren proposamena udalbatzarraren babesa jaso du. Aitzitik, asko dira kaiko Herreraren eremuaren gaineko eskumena duten erakundeek, eta herritarrenak ez diren bestelako interesak eta proiektuak landu izan dira bertan gauzatzeko. La Herrera Herrira herri ekimenak, baina, bizilagunen landutako proposamena gauzatzea dute helburu, eta erronka hori lortzeko bidean egin beharrekoak zehazteko deitu dute topagunea: “Elkarrekin egin dugun bidea oso garrantsitzua izan da” esan dute. “Fruituak eman, eman dizkigu, besteak beste, La Herrera Herrira hiritar proposamena” gaineratu dute. “Elkarrekin eraikitakoa errealitate bihurtzea da orain erronka”, zehaztu dute.

admin

Ulian ehiza debekatzeko eskatuko dio Eguzkik udalbatzarrari

Bost mozio eztabaidatuko dituzte biharko udalbatzarrean, 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Mozioak izango dira beste behin Pasaiako ohiko udalbatzarreko  protagonista. Guztira bost ageri dira biharko deitu duten plenoaren gai zerrendan. Eguzki tald...

admin
Gehiago