Bi final jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek datorren asteburuan
Datorren asteburuan, zehazki larunbat ilunabarrean, Mikel Martinez oiartzuarrak eta San Sebastian hernaniarrak Gartzarongo (Nafarroa) Txapelketako pilota finala jokatuko dute. Igandean, berriz, Ander Imaz oiartzuarrak eta Maya lesakarrak Errioxako Komu...
Datorren asteburuan, zehazki larunbat ilunabarrean, Mikel Martinez oiartzuarrak eta San Sebastian hernaniarrak Gartzarongo (Nafarroa) Txapelketako pilota finala jokatuko dute.
Igandean, berriz, Ander Imaz oiartzuarrak eta Maya lesakarrak Errioxako Komunitateko Txapelketa jokatuko dute.
Martinezek eta San Sebastianek, Aurrera Saiaza taldeko Mujikari eta Labakari 22-15 irabazi ondoren lortu zuten Gartzarongo finalerako sailkatzea asteburuan.
Mayak eta Imazek, 22-11 irabazi zieten Calvori eta Apeztegiari, eta horregatik sartu dira Errioxako finalean.
Asteburuko partidak
Bihar eta etzi hainbat partida ikusteko aukera izango da Madalensoro pilotalekuan, Oiarpek antolatuta. Bihar, bi partida izango dira, 19:30etik aurrera.
Lehenengo, Kadeteen Lehen Mailakoa jokatuko dute, eta binaka ariko dira. Oiarpe eta Ziotza ikusko dituzte zaleek elkarren kontra.
Bigarren partida Gazteen Lehen Mailakoa izango da, hori ere binaka, Oiarpe eta Hernaniren artekoa.
Etzi, berriz, lau partida jokatuko dituzte Madalensoro frontoian, 19:30etik aurrera.
Oiarpe eta Lagunak izango dira lehenengo lehiatuko direnak, kadeteetan binaka, Bigarren Mailari dagokion partidan.
Bigarren partida ere kadeteena izango da, binaka,, baina Lehen Mailakoa: Oiarpe-Txapagain taldeen artekoa.
Hirugarren partida helduena izango da, binaka eta Bigarren Mailakoa: Oiarpe eta Arrasateren artekoa.
Azkeneko partida ere helduena izango da, binaka, baina Lehen Mailakoa: Oiarpe eta Aurrera Saiaz ariko dira nor baino nor.

