'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Erreboteko Euskal Herriko Finala bertan behera geratu zen igandean, Hazparnen (Lapurdi) euria ari zuelako. Etzi jokatuko dute, azkenean, 10:30ean. Bestalde, Joko Garbiko Euskal Herriko finalerdia edo finalaurrekoa ere jokatuko dute etzi Txosteko pilota...

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, asteburuan bi pertsona atxilotu dituzte herrian, edanda gidatzea leporatuta. Lezon eta Irunen beste bi pertsona atxilotu zituzten, herri bakoitzean bana. Asteburuan, guztira hemezortzi pertsona atxilotu ditu Ert...

Gazte Foruak antolatutako Xanistebanetako Futbito Txapelketako (gazteentzat) partidak ostegunetan izango diren arren, bi partida jokatu gabe gelditu ziren pasa den ostegunean. Atzo jokatu zituzten. Emaitzak ondorengoak izan ziren: Katxondoak-A Taldea, ...

Dantzan Hondarribia 2011 II Choreographic Summer Stage, ostiralean hasiko da, eta hainbat dantza estilotako ikastaroak emango dituzte igande arte. Iaz egin zuten, lehen urtez, eta izandako arrakasta ikusita, aurten ere egingo dute. Horrela, Pilar Peña Dantza eskolak antolatuta, Espainiako Estatuko dantza irakasle adituak etorriko dira Hondrribira, eta hiru eguneko dantza ikastaroak emango dituzte. Aurten ere, iazko irakasleek errepikatuko dute jardunaldietan. Honakoak dira: Amaya Galeote (klasikoa), Joaquin Lopez (garaikidea), Fernando Lazaro (jazz lirikoa eta garaikidea), Iker Karrera (jazz funk), Sabrina Vidal (hiphop) eta Silvi Rodriguez (house, voguing & waacking). Irakasleen artean, Frantziako telebista batean lanean ibili den Iker Karrera hondarribiko dantzaria nabarmendu behar da. Azken plazak ostiral arte Aurten topaketarako izena eman duten dantzarien %50a, Hondarribia kanpokoak dira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute plaza gutxi geratzen direla. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, www.dantzan2011.com-en eman behar dute izena. 626 283 659 telefono zenbakira deituz ere eman daiteke izena. Aurten iaz bezala, ikastaroek Kutxaren eta Coca Colaren laguntza dute. Dantza eta oporrak Dantzari profesionalentzat, dantza irakasleentzako eta ikasleentzako antolatutako topaketa, goi mailako irakasle eta koreografoekin teknika eta hainbat dantza lantzeko aukera izateaz gain, jendea ezagutzeko eta opor giroaz gozatzeko aukera da.

Karmenak hastear daude eta honezkero ospakizunetan dabiltza trintxerpetarrak. Bihar abestuko du pregoia Trintxer Zahar abesbatzak, Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan. Ordu erdi lehenago, parrokian bertan, Karmengo Amaren aldeko hirurrena izango da. T...

Emakumeetan Hondarribia eta San Juan ariko dira Getaria-Tolosa, Zumaia eta Oriorekin batera. 19:00etatik aurrera jokatuko da bihar Getarian Gipuzkoako Txapelketa. Guztira, bederatzi traineruk parte hartuko dute gizonen estropadan, eta emakumeen estropadan, aldiz, bost. Gizonen estropadan parte hartuko duten bederatzi traineruetatik bost, Oarso Bidasoa eskualdekoak dira. Hibaika, Trintxerpe, Pasai Donibane, Hondarribia eta San Pedro izango dira nor baino nor, eta haiekin batera baita Kaiarriba, Zumaia eta Zarautz. San Miguel Ligako azken estropada irabazita, indartsuen Hondarribi heldu da Gipuzkoako Txapelketara. Iaz beraiek irabazi zuten txapelketa eta orduko garaipena errepikatzeko asmoz itsasoratuko dira gaur. Gainontzekoek, baina, ez diote titulua irabazteko aukerari hain erraz ihes egiten utziko. Printzipioz, eta San Miguel Ligako sailkapenera erreparatuta, Hondarribiarekin batera, sanjuandarrak dira faborito. Zumaia eta San Pedro, lirateke, hurrenez hurren haien ondotik aukera gehien dituztenak. Trintxerpe, Hibaika eta Getariaren arteko lehia estua espero da. Emakumeetan, Getaria-Tolosa faborito Gizonek soilik ez. Emakumeek ere gaur dute jokoan Gipuzkoako txapelketa, Getarian bertan. Bost traineru eta faborito argi bat: Getaria-Tolosa. Edonola ere, tarteak ez dira handiak, eta Hibaikako neskekin osatutako Zumaiako ontzia ere gogor ari da Ligan, beraz sorpresak ezin baztertu. San Juango neskak ere irabazteko asmoz itsasoratuko dira eta zailagoa duten arren Hondarribikoak ere, gogor borrokatuko dira.

Hendaiako Besta Komiteak Txipiroi Festa antolatu dun biharko. Arratsean, 20:00etatik aurrera, hasiko dira txipiroiak egiten herriko elkarteak eta eragileak Hondartza auzoko Mimosa etorbidean. Eguraldi txarrarekin, bertako arkupeetan egingo dituzte txip...

Bihar elkarbizitza sustatzeko gimnasioan parte hartzeko aukera izango dute beste behin errenteriarrek. Gurutze Gorriaren ekimena Beraunen egingo dute (Pablo Sorozabal plazan), 11:00etatik 14:00etara martxan egongo diren bi karpatan. Hara hurbiltzen dir...

Mertxe Urteaga Oiasso erromatar museoko zuzendariak eta Cira Crespo historialariak Erromatarrek Pirinioetan utzitako ondarea izeneko hitzaldia emango dute etzi, Oiasson, 19:00etan. Garai haien eragina aztertuko dute.

Abiadura Handiko trenaren aurkako ibilaldia eginen dute ostegunean, hilaren 14an, Urdazuri eta Bidasoa ibaien arteko proiektuko zatian, 5-6 kilometro artekoa. Bi zutabe abiatuko dira, bakoitza ertz batetik (Biriatutik eta Ziburutik), bidearen erdian to...

Oraindik ez dakite zehazki sua zerk eragin duen, baina haize ufada bortitzen ondorioz izan dela uste dute. Trintxerpeko Arrandegi kaleko sei etxebizitza hustu behar izan zituen atzo Ertzaintzak, Ulia mendian goizeko lehen orduan piztutako sute baten on...

Heldu den larunbatean, hilaren 29an, XX. gizaldiko gerletako Deportazioko Heroi eta Martirien Lorategiaren estreinaldia eginen dute Sotua jatetxea zegoen plazan, Antxeta irratiaren parean. 11:00etan hasiko da, eta, besteak beste, Jean-Baptiste Salaberr...

2-1 irabazi zion Oiartzunek Trintxerperi larunbatean. Zuri-urdinak ez ziren gai izan Oiartzunen jokoari aurre egiteko, eta puntuak gehitu gabe, sailkapenaren hamaikagarren postuan jarraitzen dute. Oiartzuarrak, berriz, laugarren postuan daude eta hamah...

Gaur, asteazkena, Hondarribiko Udal Liburutegian ipuin kontaketa saio bat egingo dute lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzat. Maite Franko ipuin kontalaria ariko da ipuinak kontatzen arratsaldeko seietatik aurrera, euskaraz. Zuloaga Etxeko beheko sol...

Zeateakoizut? kanpainaren harira Oiartzunen saritutakoei sariak eman zizkien Irati Etxebeste Euskara zinegotziak pasa den ostegunean. Juan Miguel Ibargoien Ormazabalek bi lagunentzako otordua irabazi du Zuberoa jatetxean. Museo del Vino tabernakoek, be...

Miguel Unamuno idazle bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Luis Bermejok eta Jesus Rodriguezek, Entre la satira y la nostalgia obraren irakurketa egingo dute bihar Ikust Alaian. Errezitaldia 19:30ean hasiko da, eta sar...

Gaurko jaiegunagatik, ohi baino egun bat beranduago egingo dute udalbatzarra, eta bihar izango da, 18:30ean. Bertan, hilabete hasieran udal gobernu taldeak proposatutako zergen eta tasen %3ko igoera izango da eztabaidatuko duten punturik garrantzitsuenetakoa. Horrekin batera, egoera okerrenean daudenentzat diru laguntzak ematea ere izango dute hizpide zinegotziek. PSE-EEk aurkeztutako bi mozio ere izango dira mahai gainean, biak hondakinei buruzkoak. Lehenengoa, San Marko zabortegiari buruzkoa izango da, eta bigarrena, Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari buruzkoa. PSE-EEren eskutik, Errenteriako Jesusen Bihotza Adinduen Egoitzaren gainean ere ariko dira. Errenteriako Ezkerrak, berriz, Diru Sarrerak Bermatzeko Lege aldaketaren kontra aurkeztu du beste mozio bat, eta hori ere eztabaidatuko dute. Udalbatzarrak, guztira, hamahiru puntu izango ditu, eta hala nola, udala Eresbil Fundazioko kide egitea, Biziberritzeko Plan Nagusia 2011-2014 plangintza estrategikoa onartzea eta Errenteriako Udalean Euskararen erabilera normalizazio plana. IV. Plangintzaldia (2008-2012) onartzea ere aztertuko dute.

Gabonak gero eta gertuago dira eta herriko elkarteek loteri txartelak saltzeari ekin diote. Oraingoan, Pasaia Kirol Elkarteak jakinarazi du txartelak ohiko tokietan salgai jarri dituztela. Horrez gain, saskia zozketatuko dute, eta horretarako txartelak...

Bidasoa Bizirikek Lana eraginkortasunez bilatzea: Gara ezazu zure lanbide ibilbidea goiburuko tailerra antolatu du biharko eta etzirako, Etorkizuna duten Lanbideen El Espazio bulegoan, 15:45etik 18:45era. Ikastaroaren helburua langabeak hezitzea da, enplegua eraginkortasunez bilatzen jakin dezaten, lan eta lan helburuak identifikatuz eta kronograma pertsonalizatu bat ezarriz. Ikastarorako El Espazio bulegoan bertan eman daiteke izena (Anaka kalea, 27), edo 943 63 31 60 telefono zenbakian. Informazio gehiago behar izanez gero, bisitatu www.elespazio.com webgunea. Azaroan informatika ikastaroa Horrez gain, Bidasoa Bizirikek jakinarazi du azaroaren 8tik 18ra Informatikako hastapena ikastaroa emango dutela, ordenagailuak erabiltzen hasi nahi duten pertsonentzat. 12:00etatik 14:00etara egingo dute egunero, lanegunetan.

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak jakinarazi duenez, gripearen kontrako txertoa jaso nahi duten 60 urtetik gorako hendaiarrek Aizpurdi karrikako Denak Lagun etxera joan behar dute azaroaren 4an, ostiralarekin, edo 8an, asteartearekin. Bi egun horie...