Albisteak

1949an jaiotakoen bazkaria

1949an jaiotakoek bazkaria egingo dute azaroaren 5ean, Oiartzungo Lintzirin hotelean. Aurtengoa bosgarren aldia izango da. Parte hartu nahi dutenek aurretik dirua sartu beharko dute Euskadiko Kutxako 3035 0011 27 0111245198 kontu korrontean, 65 euro. E...

admin

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Irunen, muturreko islamismoarekin lotuta

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Hego Euskal Herrian Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, muturreko islamismoarekin lotuta. Horietako bi Irunen atxilotu dituzte, beste bat Legorretan, eta beste biak oraindik zehaztu ez dute...

admin

Bidasoa kantari jaialdiak 5. urtea beteko du igandean

Ametsa abesbatzak antolatzen duen Bidasoa kantari jaialdiaren 5. ekitaldia egingo dute ostiraletik igandera, Amaia Kultur Zentroan. Hiru egunez Bidasoaldeko hainbat abesbatza arituko dira, kanpoko eta eskualdeko abestiak kantatzen. Ostiraleko eta igand...

admin

Eklyson Marques eta Ainhoa Eraña, Lezoko BTT proban azkarrenak

2009an eta iaz bezala, Eklyson Marques da Silva usurbildarrak irabazi zuen atzoko Lezoko BTT proba gizonetan. Emakumeetan azkarrena, berriz, Ainhoa Eraña Olaskoaga arrasatearra izan zen, Ana Yuntaren lekukoa hartuz. Antolatzaileen arabera, «giro aparta» izan zen Lezon probak iraun bitartean. Hala, lehiaz gain, hainbat zozketa egin zituzten. Esaterako, Ciclos Iñakiren ekimenez Orbea markako bizikleta irabazi zuen Beñat Goya lezoarrak. 330 partaide izan ziren atzoko Lezoko BTT proban, 35 haurren kategorian eta 290 helduenean. Hala, Marques eta Erañaz gain, ondoko koadroan dauden kirolariek ere sariak jaso zituzten. Bestalde, Ciclos Iñakik 100 opari zozkatu zituen, parte hartzaile guztiei kamiseta eman zieten antolatzaileek, eta Kutxak masajeak emateko gailua eman zien kirolari guztiei. Kaialde, Oriotarra, Zaldiak eta Patxiku Enea jatetxeek ere menu bereziak oparitu zituzten. Saikapena oso-osorik ikusteko jo honako webgunera: www.kirolprobak.com Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileek «izerdi asko» bota zutela proban, beroa egin zuelako. Beste sariak Lehen lezoarra (gizonak). Igor Figeroa. Oarsoaldeko lehen emakumea (emakume lezoarrik ez zuen parte hartu). Laxia Zubia (Oiartzun). Kirolari helduenari saria. Jose Olaskoaga (Hondarribia). Urrutienetik etorritakoari saria. Basilio eta Inhar Hoyos (Gasteiz).    

admin

Umorea eta osasuna hitzaldia, bihar, udaletxean

Gazte Izanaken eskutik eta Nazaret zentroaren laguntzarekin, Umorea eta osasuna hitzaldia izango da bihar udaletxean, 17:30ean. Xabier Susperregi da hizlaria (gaztelaniaz eta euskaraz ariko da).

admin

Okindegian lapurtzeagatik lagun bat atxilotu dute

19 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Antxoko okindegi batean lapurtzeagatik. Bizilagun batek ohartarazita iritsi zen polizia okindegira, eta han harrapatu zuten gaztea, lapurretan ari zela.

admin

3-1 galdu du Trintxerpek Beti Gazteren kontra

Josu Zubiaren mutilek ezin izan zuten Beti Gazteren kontra. 3-1 galdu zuten. Partidaren lehen zatia nahiko lehiatua izan zen arren, atsedenaldiaren ondoren, Beti Gaztekoak indartsu zelairatu eta hamar minutuan bi gol egin zituzten. Amedek egin zuen Tri...

admin

Hirutik hiru irabazita, lider jarraitzen du Pasaiak

Bolada onari eusten diote zuri-gorriek. Denboraldiko hirugarren partida jokatu zuten larunbatean, eta 2-1 irabazi zioten Aloña Mendiri. Oñatiarrek sartu zuten lehen gola, baina handik gutxira Ioritz Leartek berdinketa erdietsi zuen. David Elvirak sar...

admin

Oporren ondorengo lehen udalbatzarra, etzi

Udako oporren ondoren lehenengo udalbatzarra egingo dute etzi udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Zinegotziek, guztira, hamabi puntu jorratuko dituzte: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Hainbat Batzorde informatiboetan aldaketak egiteko propos...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Celta 72-60 FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Aurrera-Hondarribia 1-1

admin

Merkatariek bilera irekia antolatu dute biharko

Higer Hondarribiko Merkataritza Elkarteko kideek bilera egingo dute bihar, 16:00etan, Zuloaga Etxean. Inguruan egiten ari diren lanei eta horien ondorioei buruz hitz egingo dute bileran. Merkataritza elkartetik bizilagun guztiei egin diete agertzeko de...

admin

Santa Zezilian, bandaren emanaldia

Tomas Garbizu Musika Eskolaren Bandak kontzertua eman zuen larunbat eguerdian Gezala Auditoriumean (irudian). Santa Zezilia ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Lezoko musika eskolak, eta horietako bat izan zen larunbateko kontzertua. Lepo zegoen Gezala, eta hainbat ikuslek zutik jarraitu behar izan zuten. Emanaldiaren zati bat hemen webgunean ikus daiteke.  

admin

Udane Eskudero, kanporaketan lehena

Antxotar bat, hiru oiartzuar eta errenteriar bat sailkatu dira V. Doinu Zahar Txapelketarako. V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortzea. 11 dantzarietatik zortzi sailkatu ziren finalera. Udane Eskudero oiartzuarrak irabazi zuen kanporaketa, eta herri bereko Izar Etxeberria izan zen bigarrena. Hirugarren postuan Elgoibarko Iraitz Gonzalez sailkatu zen, eta laugarrena Idoia Besada pasaitarra izan zen. Hondarribi handia eta Upelategi dantzak dantzatu zituzten parte hartzaileek, eta Jose Luis Vallejok, Aiert Beobidek eta Dorleta Fernandezek izan zuten dantzarien lana epaitzeko ardura. XXXI. Aurresku Txapelketa Aurten lehenbizikoz, XXXI. Euskadiko Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketaren barruan lehiatuko dira neskak. Txapelketa, Donibaneko kiroldegian jokatuko dute, larunbatean, 19:00etan. Mutilen lehian maila goreneko sei aurreskulari ariko dira, eta jokoan Tomas Muruaren garaikurra izango dute. Iker Larunbe txapelduna dago parte hartzaileen artean. Larunbek irabaziko balu, jarraian bere hirugarren garaipena litzateke, eta garaikurra Atarrabiara eramango luke. PARTAIDEAK Nesken sailkapena   Udane Eskudero. Oiartzun. Izar Etxeberria. Oiartzun. Iraitz Gonzalez. Elgoibar. Idoia Besada. Pasaia. Ane Espilla. Elgoibar. Izar Aizpuru. Oiartzun. Arantxa Ferreiro. Elgoibar. Nagore Indakoetxea. Errenteria-Orereta. Aurreskularien hurrenkera Iker Sanz. Lezo. Beñat Asensio. Lezo. Xanti Leonet. Oiartzun. Aitor [...]

admin

Donibanek 34-30 galdu du Ordiziaren kontra

Gutxigatik, baina ezin irabazi. Donibane Eskubaloiak ezin izan zion Ordiziari irabazi herenegun, eta puntuak gehitu gabe jarraitzen du. Partida bakarra irabazita, 2 punturekin, sailkapeneko hamargarrena da etxeko taldea.

admin

Husna Trintxerpe eta Pasaiaren arteko derbia

0-0. Golik gabe bukatu zen larunbatean Don Boscon Trintxerpek eta Pasaiak jokatutako derbia. Puntu bana gehituta, sailkapeneko hirugarrena da Pasaia, 21 punturekin, eta Trintxerpe zortzigarrena, 16 punturekin.

admin

Euskarari putz eginez

Portuko azken lau presidenteak lehengo ostegunean bildu ziren,  Portuko Euskara Planaren X. Urteurrenaren harira grabatzen ari diren bideoan parte hartzeko. 2001ean jarri zuten martxan Portuan Euskara Plana, Jose Ignacio Espel buru zenean. Haren atzet...

admin
Gehiago