AHTren kontrako martxara joateko autobusak
Oarsoaldeko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Kontrako Taldeak autobusak antolatu ditu urriaren lehenean Araba aldera joateko. Egun horretan martxa egingo dute Urbinatik Gasteizera goizean, eta manifestazio nazionala Gasteizen bertan arratsaldean. Bi ekimenak, 2009ko urtarrilean AHTren kontrako ekintza bategatik auzipetu zituzten sei lagunen kontrako epaiketa salatzeko dira: urriaren 5ean epaituko dituzte.
Urriaren 1ean Araba aldera joateko autobusen zerrendak Errenteria-Oreretako Landaren, Sindikaton eta Arkaitzan jarri ditizte. Lezon, berriz, Txerrimuñon eman daiteke izena: etzi (ostirala, hilak 29) da izena emateko azken eguna.