'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Irunen eta Oiartzunen pertsona bana atxilotu du Ertzaintzak asteburuan, edan eta autoa gidatzeagatik. Euskal Autonomia Erkidegoan bederatzi pertsona atxilotu dituzte delitu bera egoitzita, eta beste bi gida baimenik ez izateagatik.

Ikastaroetan izena emateko plaza libreak

Arragua auzoaren biziberritzeak aurrera jarraitzen du. Pasa den astean, EuskoTrenen geltoki berria eta errailen permeabilizazioen ondorioz eraiki den zubiaren azpialdea urbanizatzeko lanak hasi zituzten, udaleko kideek nabarmendu dutenez, “inguru...

Secours Populaire laguntza elkartearen Hendaiako taldeak Haitiren aldeko nazioarteko ekintza burutuko du ostegunean Varietes aretoan, 20:30etik hasita. Antzerki emanaldi bat prestatu dute, eta, bitartean, erakusketa bat ikusi ahalko da. Haitiko lurrika...

Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketa ospatzen ari dira gaur herrian. 50. hamarkadan Gipuzkoako Txapelketetan parte hartu zuten bikoteak berriro elkartu dira gaur, eta haien artean da Patxi Larrea, gaur arratsaldean dantza soltearen alde egindako la...

Joan zen ostegunean Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordea bildu zen eta Iñaki Arruabarrena Jeneralak Komandante berriaren eta bere laguntzaileen izen abizenak eman zien bertan bildutako kapitain eta unitate buruzagiei. Javier Mitxelena izango da aurrerantzean Komandantea; Anakako konpainian desfilatu du beti, eta bertan kaboa eta alferiza izan da. Bere laguntzaileak honako hauek izango dira: Montxo Amantegi buruzagi nagusien laguntzailea, Asier Etxepare infanteriakoa, Iñaki Camara zalditeriakoa, Juan Ignacio Serrano artilleriakoa, eta Eneko Navarro aginduen turutaria edo kornetina. Arruabarrena uztailan aukeratu zuten Uztailaren 28an Agintarien Batzordeak eginiko bileran Iñaki Arruabarrena hautatu zuten Irungo Alarde Tradizionaleko Jeneral izateko, Satur Ibargoienen ordez. Arrabarrena Anaka konpainian desfilatu du 18 urte zituenetik; 1992tik 2002ra alferez izan zen, eta 2003tik 2010era kapitain bezela aritu da. 2008tik 2010era, gainera, Agintarien Batzordeko idazkaria izan da Iñaki Arruabarrena.

Jendatza bildu da gaur eguerdian Antxon, San Fermin jaien barruan erraldoiak eta buruhandiak barrutiari emandako bira. Ondoren herri bazkaria izan da eta orain mus txapelketa dago jokoan. Haurrentzako jolasak ere izango dira gaur, eta ondoren dantzaldia, Txabolsotoak antolatuta.

36ko Gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Irungo bi zinegotziak gogoratzen dituen plaka jarri dute gaur goizean Irungo udaletxeko beheko solairuan. Florencio Iracheta PSOEko kidea eta Irungo UGTko presidentea zen, eta Evaristo Larrañaga Izquierda Republicana alderdiko ordezkaria. Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta Irungo Udaleko zinegotziak izan ziren II. Errepublika garaian, 1931tik 1936ra, eta 36ko Gerran atxolitu eta erahil zituzten. Memoria Historikoaren Legeari helduz, Larrañagaren senitartekoek Irungo Udalari eskaera egin zioten, zinegotzi izandakoaren aitorpen morala egiteko. Udalbatzak, Irun erre zutela 75 urte bete direla gogoratzeko hilaren 4an eginiko ez ohiko udalbatzan erabaki zuen bi zinegotzien morala lehengoratzeko omenaldia antolatzea, eta udaletxean plaka bat jartzea. Gaurko ekitaldian Larrañaga eta Iratxetaren alabak izan dira, eta herritar ugari bildu dira udaletxe ingurura. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak izan dira ere.

Euskal Herrian izandako segalari handienen artean dago Bernardo Irastorza katearra, bi bider Espainiako txapeldun ordea izandakoa eta hainbat aldiz Euskadiko eta Gipuzkoako txapela jantzitakoa. Sariak eta txaloak jasotzea zer den badaki Irastorzak, baina gutxietan jaso du gaur eguerdian egin diotena bezalako omenaldi beroa. Katean egiten ari diren Kultur Astean Bernardo Irastorzaren auzotarrek, katearrek, kirolari emandakoak eta, batez ere, auzoaren alde egindakoak eskertu nahi izan dituzte. Euskal Jaia antolatu du gaurko Kateako Auzo Elkarteak, XVIII. Kultur Astearen barruan. Goizez hainbat ekintza burutu dituzte, herri giroan: bakailao lehiaketa pil-pil erara, pintxoen eta Ola sagardotegiko sagardo dastaketa, herri kirolak, bertsolariak… Une honetan herri bazkaria dute eskolan eta amaitzerakoan dantzaldia izango dute, eskolan bertan. Arratsaldeko beste ekitaldiak pilotalekuan egingo dituzte: 19:00etan sardina jatea, 19:30ean haurrentzako Ritala ikuskizuna, eta 21:30ean disko festa. BIhar, igandearekin, amaituko da Kateako Kultur Astea. Irungo txistularien dianarekin esnatuko dira auzotarrak, 09:00etan hasita. 11:00etan Mertxe Trantxe historialariak auzoaren historiaz mintzatuko da. 12:00etan toka txapelketa hasiko da; toka tradizio handiko jokoa da Katean. Arratsaldez musika emanaldiak izango dira pilotalekuan, 18:00etan, eta 20:00etatik aurrera bakarrizketak auzo elkartean (eta ez pilotalekuan iragarrita zegoen bezala). Antolatzaileek jakinarazi dute bihar arratsaldeko dantza erakustaldia bertan behera geratu dela.

Senpereko Saint Pee Union taldeak ezin izan zuen ezer egin Hendaiako Stade taldeko nesken aurrean. Departamenduko Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu zuten larunbatean, eta aise nagusitu ziren hendaiarrak (23-10). Iragan asteburuko porrota ...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 120 euri litro jaso zituen urrian, iazko hilabete berean baino 91 litro gutxiago.

Miarritzera eginiko bisitan Angelu Biarritz Olympique taldearen kontra garaipena eskuratu zuen Stade Hendayais Eskubaloi Klubeko gizonen taldeak (16-24), Horrenbestez, Departamenduko Ligako lidergoa sendotu dute hendaiarrek, jokatutako sei partidak ira...

EAJk izan zen indarrik bozkatuena Hondarribian herenegungo Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 3.059 boto lortu zituzten jeltzaleek, Amaiur bigarren indarrari (2.394 boto) 665 botoko aldea atereaz. EAJk 2008ko hauteskundeetan baino 370 boto gehiag...

Bidasoa eskubaloi taldeak puntu bat poltsikoratu zuen ligako hamargarren jardunaldian Pozoblancori eginiko bisitatik. Irundarrek berdinketa lortu zuten larunbatean Kordoban (28-28), eta sailkapeneko hamargarren tokian jarri dira, zortzi punturekin. Hel...

Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegiko aste honetako gaia Carrozas y diligencias, una retrospectiva cultural (Karrozak eta diligentziak, atzera begirada kulturala) izango da.

Alderdi sozialistak irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Irunen; hori bai, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan sozialistek jasandako zigorraz ez dira Irunen libratu. PSE-EEren beherakada nabarmena izan da, (16.096 bozka 2008an eta 9.671 aurten). Nolanahi ere, udal eta foru hauteskundeetako emaitzak hobetu dituzte; 7.302 irundarrek bozka eman zioten PSE-EEri udalera, eta 7.302 Batzar Nagusietarako. Hortaz, maiatzatik hona bozka asko berreskuratu dituzte sozialistek, bi mila inguru. Partido Popularra izan da bigarren indarra, duela lau urte baino 445 boto gehiagorekin. Raxoirenek, maiatzan galdutako bigarren postua berreskuratu dute hirian, EAJ hirugarren tokian utziz. EAEko leku gehienetan bezala, jeltzaleek gorakada handia izan dute Irunen ere, 2008an baino 355 papeleta gehiago, eta udal hauteskundeekin alderatuta bostehun bat gora. EAJk maiatzan Hamaikabat bozkatu zuten gehienen konfiantza lortu duela dirudi. Amaiur izan da laugarren indarra, 5.145 bozkekin, udal eta foru hauteskundeetan Bilduk eta Aralarrek lorturiko emaitzen batuketa gaindituz. IU-Ezker Anitzak, lehengo Ezker Batua-Berdeak alderdiko korronte ofizialetik sorturiko alderdiak, 1625 bozka lortu ditu, EB-Berdeak koalizioak 2008an lorturiko marka hautsiz (1.333 boto). Alderdi sozialistak galdutako bozka batzuk jaso ditu koalizio berriak; udal hauteskundeetako emaitza ere hobetu dute IUkoek. Alderdi txikiak Irungo udalean ordezkaritzarik ez dutenen artean UPyDren hazkundea nabarmendu behar da, Rosa Diezen jarraitzaileek 2008ko datuak hirukoiztu bait dituzte. Equo, [...]

Futbola Erregional Preferente Maila: Mariño-Allerru: 4-2. Erregional Lehenengo Maila: Allerru B-Urnieta: 0-0. Gipuzkoako Emakumezkoen Liga: Real Union-Allerru: 1-1. Saskibaloia Senior gizonezkoak: Allerru-Bosteko: 55-60. Areto futbola Gipuzkoako Liga: Laskorain ikastola-Allerru Jaizkibel: 4-4.

On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu, antzerkia eta solasaldia. Lehenik eta behin, 40 minutuko antzerki saioa egingo dute. Patxi Perez gidoilari eta aktore irundarrak gizonezkotasunaren eratze sozialaren gaia landuko du. Ondoren, solasaldia izango da, antzerki obraren gainekoa. Besteak beste, gizonek berdintasuna lortzeko bidean egiten dutenaz eta egin dezaketeenaz jardutea bilatzen du On:Giz elkarteak.