Bidasoa kantari jaialdiak 5. urtea beteko du igandean
Ametsa abesbatzak antolatzen duen Bidasoa kantari jaialdiaren 5. ekitaldia egingo dute ostiraletik igandera, Amaia Kultur Zentroan. Hiru egunez Bidasoaldeko hainbat abesbatza arituko dira, kanpoko eta eskualdeko abestiak kantatzen. Ostiraleko eta igand...
Ametsa abesbatzak antolatzen duen Bidasoa kantari jaialdiaren 5. ekitaldia egingo dute ostiraletik igandera, Amaia Kultur Zentroan. Hiru egunez Bidasoaldeko hainbat abesbatza arituko dira, kanpoko eta eskualdeko abestiak kantatzen. Ostiraleko eta igande eguerdiko saioetan Eraiki taldeak dantza erakustaldiak eskainiko ditu, atsedenaldietan. Saio guztietarako sarrera doan da.
Parte hartuko duten abesbatzak:
Hilak 30, ostirala, 20:00etan.
- Entzun Abesbatza (Hendaia)
- Mendi Abesbatza (Doneztebe)
- Gaztelu-Zahar (Hendaia)
- Eskifaia Abesbatza (Hondarribia)
Urriak 1, larunbata, 20:00etan.
- Lesakako Abesbatza (Lesaka)
- Berako Abesbatza (Bera)
- Xatz Abesbatza (Hondarribia)
- Orereta Abesbatza (Errenteria)
Urriak 2, igandea, 12:00etan.
- Otsailan Abesbatza (Hendaia)
- Larreaundi Abesbatza (Irun)
- Nayade Abesbatza (Irun)
- Ametsa Gazte Abesbatza (Irun)

