Udane Eskudero, kanporaketan lehena
Antxotar bat, hiru oiartzuar eta errenteriar bat sailkatu dira V. Doinu Zahar Txapelketarako. V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortzea. 11 dantzarietatik zortzi sailkatu ziren finalera. Udane Eskudero oiartzuarrak irabazi zuen kanporaketa, eta herri bereko Izar Etxeberria izan zen bigarrena. Hirugarren postuan Elgoibarko Iraitz Gonzalez sailkatu zen, eta laugarrena Idoia Besada pasaitarra izan zen. Hondarribi handia eta Upelategi dantzak dantzatu zituzten parte hartzaileek, eta Jose Luis Vallejok, Aiert Beobidek eta Dorleta Fernandezek izan zuten dantzarien lana epaitzeko ardura. XXXI. Aurresku Txapelketa Aurten lehenbizikoz, XXXI. Euskadiko Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketaren barruan lehiatuko dira neskak. Txapelketa, Donibaneko kiroldegian jokatuko dute, larunbatean, 19:00etan. Mutilen lehian maila goreneko sei aurreskulari ariko dira, eta jokoan Tomas Muruaren garaikurra izango dute. Iker Larunbe txapelduna dago parte hartzaileen artean. Larunbek irabaziko balu, jarraian bere hirugarren garaipena litzateke, eta garaikurra Atarrabiara eramango luke. PARTAIDEAK Nesken sailkapena Udane Eskudero. Oiartzun. Izar Etxeberria. Oiartzun. Iraitz Gonzalez. Elgoibar. Idoia Besada. Pasaia. Ane Espilla. Elgoibar. Izar Aizpuru. Oiartzun. Arantxa Ferreiro. Elgoibar. Nagore Indakoetxea. Errenteria-Orereta. Aurreskularien hurrenkera Iker Sanz. Lezo. Beñat Asensio. Lezo. Xanti Leonet. Oiartzun. Aitor [...]
Antxotar bat, hiru oiartzuar eta errenteriar bat sailkatu dira V. Doinu Zahar Txapelketarako.
V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortzea.
11 dantzarietatik zortzi sailkatu ziren finalera. Udane Eskudero oiartzuarrak irabazi zuen kanporaketa, eta herri bereko Izar Etxeberria izan zen bigarrena. Hirugarren postuan Elgoibarko Iraitz Gonzalez sailkatu zen, eta laugarrena Idoia Besada pasaitarra izan zen.
Hondarribi handia eta Upelategi dantzak dantzatu zituzten parte hartzaileek, eta Jose Luis Vallejok, Aiert Beobidek eta Dorleta Fernandezek izan zuten dantzarien lana epaitzeko ardura.
XXXI. Aurresku Txapelketa
Aurten lehenbizikoz, XXXI. Euskadiko Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketaren barruan lehiatuko dira neskak. Txapelketa, Donibaneko kiroldegian jokatuko dute, larunbatean, 19:00etan.
Mutilen lehian maila goreneko sei aurreskulari ariko dira, eta jokoan Tomas Muruaren garaikurra izango dute. Iker Larunbe txapelduna dago parte hartzaileen artean. Larunbek irabaziko balu, jarraian bere hirugarren garaipena litzateke, eta garaikurra Atarrabiara eramango luke.
PARTAIDEAK
Nesken sailkapena
- Udane Eskudero. Oiartzun.
- Izar Etxeberria. Oiartzun.
- Iraitz Gonzalez. Elgoibar.
- Idoia Besada. Pasaia.
- Ane Espilla. Elgoibar.
- Izar Aizpuru. Oiartzun.
- Arantxa Ferreiro. Elgoibar.
- Nagore Indakoetxea. Errenteria-Orereta.
Aurreskularien hurrenkera
- Iker Sanz. Lezo.
- Beñat Asensio. Lezo.
- Xanti Leonet. Oiartzun.
- Aitor Arrieta. Errenteria-Orereta.
- Aitor Asenjo. Elgoibar
- Iker Larunbe. Atarrabia (Nafarroa).


