2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Joan den asteburuko Zaharren Egunaren harira, egoitzetan sartzeko zain dauden irundarren itxaron zerrenda Gipuzkoako handiena dela salatu du EAJk —354 egunekoa, aldundiaren datuen arabera—, eta Arbesko egoitza lehen baino lehen eraikitzeko exijitu ...

Aitor Azurkiren Maizales bajo la lluvia liburuaren aurkezpena egingo dute ostiralean Amaia Kultur Zentroan, 19:30ean. Faxismoaren aurkako borrokalariei omenaldia egiten die Azurki donostiarrak bere azken lanean, eta horietako batzuen testigantzak jaso ...

Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak Merezi Duelako programa abiatu zuen 2009an, euskararen familia bidezko transmisioa sustatzeko. Horren baruan kokatzen da Familiaola programa, aisiako tailerrak baliatuz, “euskararekin modu naturalean kutsatzeko&#...

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Jai Batzordeen arteko desafioa egingo dute herriko auzoetako jaien antolatzaileek. Arraguan izango da, etzidamu —igandean—, 11:00etatik aurrera. Arraguako Jai Batzordeak antolatu du.

Eusko Jaurlaritzak Txingudiko badian txirlak eta bestelako itsaskien harrapaketa debekatu du laugarren urtez eta Gipuzkoan itxita mantentzen den itsaskilarientzako eremu bakarra da une hauetan. Debekua itsaskilarientzat eta arrantzale profesionaleentzat ere izango da, eta ondorengo espeziei eragiten die: ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak. AZTI-Tecnaliak 1990. urteaz geroztik EAEko itsasertzeko moluskoen laginketa eta jarraipena egiten dihardu eta molusko-ekoizpeneko eremuetan udan egindako analisien arabera, Bidasoa ibaiaren bokalean Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa topatu duelako hartu dute erabakia “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko”. Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “Jaitzubiko golf inguruetako ur isuri batzuk ez ezik, ura geroz eta garbiagoa da”. Kaka isuri zuzenak Zentzu horretan, 2005 eta 2007 bitartean “uraren kalitatea hobetu zuelako” txirlak eta moluskoak biltzea baimendu zuen Eusko Jaurlaritzak. Baina Azti erakundeko Itsas Ikerketa Institutoaren analisiek agerian utzi dute oraindik “isuri fekal zuzenak” jasotzen dituela Bidasoa ibaiak. Egoera horren aurrean, Beteranoen Moilako Elkarteak erakunde publikoek “arazoa ahal bezain laster konpondu dezatela” aldarrikatu dute. Horretarako, “kaka eta ur zikinen iturria identifikatu eta uraren kutsadura eragiten duten isuriekin bukatzea” eskatu dute. E.Coli bakteriez gain, neurri apalagoan bada [...]

Urrian zehar hainbat kontzertu emango ditu Landarbaso abesbatzak, eta igandean Astigarragako Andra Mari elizan ariko da. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Kontzertu horretan hilaren 29tik azaroaren 5era Tolosako Nazioarteko Lehiaketarako prestatu dituzten ...

Iñaki Alberdi akordeolari irundarrak kontzertu lirikoa eskainiko du ostiralean, hilaren 7an, Abbadiako gazteluan. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Ezezagunok Antzerki Elkarteak izena emateko epea ireki du, antzerki taldean sartu nahi dutenei pertsonentzat. Ezezagunok elkartea 2007an sortu zen, adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduta. Informazio gehiago jasotzeko interesdunek 630 31 36 42 te...

Bidarrai-Ainhoa zeharkaldia. Giriziarekin. Datorren asteazkenean —hilaren 12an—. Mendizaleak 07:00etan aterako dira ikastolako aparlekutik. Bidarraira joan (Nafarroa Beherea) eta han hasiko dute Ainhoarako bidea (Lapurdi). Sei-zazpi orduko ibilaldi...

Kinto festa antolatu dute 1958. urtean jaiotakoek hilaren 29rako Irungo Atalaia hotel-jatetxean. Oiartzunen jaiotakoek zein Oiartzunen bizi direnek parte hartu ahal izango dute. Egun horretan, 13:00etan elkartuko dira eta bazkaldu aurretik luntxa izang...

Gaurko Andreak-ek bideo foruma egingo du bihar Nabartenean, 19:30ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldien barruan. Te doy mis ojos filma ikusi, eta ondoren solasaldia egingo dute.

Ingurumen Aholku Kontseilua sortzeko azken urratsak ematen ari dira, eta gaur, hain zuzen, horri buruzko bilera antolatu dute, 19:30ean, Reina aretoan. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, bilkura horretan kontseiluaren lan ild...

Eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu asteburu honetan EPLE 2k. Aurrez aurre Alegiako Intxurre taldea izango du. Etxetik kanpo jokatuko dute partida, 19:00etan, Alegiako pilotalekuan.

Larunbatean Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozio aurkeztu zuen atzoko udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere. Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea. Bilduren mozioak, baina, ez zuen nahi zuen babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman, baina EB abstenituz egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen.Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek kontsentsuaren beharra nabarmendu zuten. Atzo, aitzitik, ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa euskara politizatzen zuela iritzita. EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen. PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten. Azkenean, baina, eta adostasunerako izan zitezkeen denbora eta agenda arazoak tartean, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak. Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu); kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) eta abstentzio 1 (EB) lortu zituen bilduren mozioak. Etxebizitzaz Gai zerrendan zeuden beste bi mozioek etxebizitzaren gaiari [...]

Alkartasuna dantza taldearen loteria nahi duenak aste honetan du erosteko azken aukera. Gaur, 18:30etik 22:00etara eta larunbatean, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa den hilaren 17an, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldea hizkuntza eskubideen urraketa salatzera gerturatu zen herrian dagoen Carrefour merkatal zentrora. Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko beste kideen babesa jaso zuten, eta horiek ere, merkatal gune horretan euskararen egoera «larria» dela salatu zuten. Carrefourreko erreklamazioa orriak betetzeaz gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere helarazi dituzte kexak, behatokiak berak hizkuntza urraketak salatzeko eskaintzen duen orria betez. Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek urteak daramatza euskararen «egoera larria» salatzen herriko bi merkatal zentroetan. Baina, hala ere, Carrefourren jarrera salatu du bereziki: «Aurrerapausoak eman beharrean, atzerapausoak ematen ari da: errotulu berriak gaztelaniaz soilik jarri ditu, kaxa lagunak erdal hizkuntzetan soilik eskaintzen ditu…». Euskal Herrian Euskarazeko kideek, herritarrak hizkuntza urraketa horie erantzuna ematea animatu dituzte, «merkatal zentroko erreklamazio orriak betez, edo Oiartzungo udaletxeko informazio bulegoan dauden Behatokiko orriak betez».

Frantziako Brest hiriko Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko ikasle talde bat izan da aste honetan Hondarribian. Talaia Institutuko kideekin egin dute elkartrukea eta Txomin Sagarzazuk, Hezkuntza zinegotziak, harrera egin die Hondarribiko udaletxean. Frantziako ikasleak hondarribiarren etxeetan izan dira, eta bertako ohiturak bizitzeko aukera izan dute. Hondarribiako ikasleek, Brest Frantziako mendebaldean dagoen itsas hiria bisitatuko dute 2012aren hasieran.

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Behobia: 1-0. Espainiako Estatua. Emakumeen Bigarren Maila. San Juan-Oiartzun: 0-0. SASKIBALOIA Helduen Hirugarren Maila. Billabona- Saskilagunak: 53-45. Gazteen A taldea. Saskilagunak-Zarautz: 61-54. ...

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Iztietako egoeraren berri emateko garaian objektibitateari lehentasuna emateko eskatu die hedabide guztiei: “Modu horretan, denok benetako eta egiaztatutako informazioa jasoko dugulako, eta Iztieta au...

Ereintza Eskubaloi Taldeak 33-20 irabazi zuen larunbatean Trapagaran taldearen kontra. Errenteriarrak bigarrenak dira sailkapenean, liderretik puntu bakar batera.