Itsaskiak hartzea debekatu dute Txingudiko badian
Eusko Jaurlaritzak Txingudiko badian txirlak eta bestelako itsaskien harrapaketa debekatu du laugarren urtez eta Gipuzkoan itxita mantentzen den itsaskilarientzako eremu bakarra da une hauetan. Debekua itsaskilarientzat eta arrantzale profesionaleentzat ere izango da, eta ondorengo espeziei eragiten die: ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak. AZTI-Tecnaliak 1990. urteaz geroztik EAEko itsasertzeko moluskoen laginketa eta jarraipena egiten dihardu eta molusko-ekoizpeneko eremuetan udan egindako analisien arabera, Bidasoa ibaiaren bokalean Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa topatu duelako hartu dute erabakia “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko”. Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “Jaitzubiko golf inguruetako ur isuri batzuk ez ezik, ura geroz eta garbiagoa da”. Kaka isuri zuzenak Zentzu horretan, 2005 eta 2007 bitartean “uraren kalitatea hobetu zuelako” txirlak eta moluskoak biltzea baimendu zuen Eusko Jaurlaritzak. Baina Azti erakundeko Itsas Ikerketa Institutoaren analisiek agerian utzi dute oraindik “isuri fekal zuzenak” jasotzen dituela Bidasoa ibaiak. Egoera horren aurrean, Beteranoen Moilako Elkarteak erakunde publikoek “arazoa ahal bezain laster konpondu dezatela” aldarrikatu dute. Horretarako, “kaka eta ur zikinen iturria identifikatu eta uraren kutsadura eragiten duten isuriekin bukatzea” eskatu dute. E.Coli bakteriez gain, neurri apalagoan bada [...]
Eusko Jaurlaritzak Txingudiko badian txirlak eta bestelako itsaskien harrapaketa debekatu du laugarren urtez eta Gipuzkoan itxita mantentzen den itsaskilarientzako eremu bakarra da une hauetan. Debekua itsaskilarientzat eta arrantzale profesionaleentzat ere izango da, eta ondorengo espeziei eragiten die: ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak.
AZTI-Tecnaliak 1990. urteaz geroztik EAEko itsasertzeko moluskoen laginketa eta jarraipena egiten dihardu eta molusko-ekoizpeneko eremuetan udan egindako analisien arabera, Bidasoa ibaiaren bokalean Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa topatu duelako hartu dute erabakia “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko”.
Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “Jaitzubiko golf inguruetako ur isuri batzuk ez ezik, ura geroz eta garbiagoa da”.
Kaka isuri zuzenak
Zentzu horretan, 2005 eta 2007 bitartean “uraren kalitatea hobetu zuelako” txirlak eta moluskoak biltzea baimendu zuen Eusko Jaurlaritzak. Baina Azti erakundeko Itsas Ikerketa Institutoaren analisiek agerian utzi dute oraindik “isuri fekal zuzenak” jasotzen dituela Bidasoa ibaiak.
Egoera horren aurrean, Beteranoen Moilako Elkarteak erakunde publikoek “arazoa ahal bezain laster konpondu dezatela” aldarrikatu dute. Horretarako, “kaka eta ur zikinen iturria identifikatu eta uraren kutsadura eragiten duten isuriekin bukatzea” eskatu dute. E.Coli bakteriez gain, neurri apalagoan bada ere, beruna eta kadmioa bezalako materiale pisutsuak eta beste hainbat toxina aurkitu dituzte ur analisietan eta txirletan.

