Urdaburuk Urumeako birarekin jarraituko du
Asteburu honetan beste irteera bat egingo dute Urdaburu mendi elkarteko kideek, eta Urumeako birarekin jarraituko dute. Dagoeneko bosgarren bira izango da, eta oraingoan, Usategieta gainetik Zubietara joango dira. Bidean, Irakurri, Iruñarri, Larregoie...
Asteburu honetan beste irteera bat egingo dute Urdaburu mendi elkarteko kideek, eta Urumeako birarekin jarraituko dute. Dagoeneko bosgarren bira izango da, eta oraingoan, Usategieta gainetik Zubietara joango dira. Bidean, Irakurri, Iruñarri, Larregoiena eta Sorginzelai gailurretatik pasatuko dira. Zeharkaldia bost ordukoa izango da.
Goizean, 07:30ean, bilduko dira Zumardiko autobus geltokian. Izena eman nahi dutenek elkartetik pasatu beharko dute datozen egunetan. Bi egun jarri dituzte horretarako, bihar eta osteguna. Arratsaldez, 20:30etik 22:00etara egongo da irekita elkartea. Bestela, telefono zenbaki bat ere jarri dute herritarren eskura: 943 52 78 79.