Txosteko palistek hiru partida jokatuko dituzte bihar eguerdian
12:30etik aurrera, hiru pala partida izango dira bihar Madalensoro pilotalekuan. Txosteko palistek hiru partida jokatuko dituzte larruzko paletarekin. Lehenengoa, Hirugarren A Mailakoa izango da: Txost 2-Euskal Jolas 1. Bigarrena, Bigarren Mailakoa: Tx...
12:30etik aurrera, hiru pala partida izango dira bihar Madalensoro pilotalekuan. Txosteko palistek hiru partida jokatuko dituzte larruzko paletarekin.
Lehenengoa, Hirugarren A Mailakoa izango da: Txost 2-Euskal Jolas 1. Bigarrena, Bigarren Mailakoa: Txost-Oiangu 1. Eta hirugarrena, Lehenengo Mailakoa: Txost-Usurbil. Pilota zaleek gozatzeko aukera izango dute.

