2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Itziar Mendizabal ballet dantzari hondarribiarra, hilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten `Los vascos y la danza´ festibalaren izar gonbidatu nagusia izango da. Euskal dantzari eta koreografoei bultzada emateko antolatzen duten nazioart...

Bizikletan ez, baina autobusean harrapatu du Gipuzkoako Hitza-k Iñigo Chaurreau txirrindulari ohia (Pasai Antxo, 1973). Lanetik dator. Kutxako Finantza Kudeaketa sailean ari da lanean, bizikleta eskegita Enpresa ikasketak egin baitzituen. “Ingeniaritza ikasten hasi nintzen, baina bi urte egin eta utzi egin nuen”, argitu du Chaurreauk. Nagikeriarik ez zuen izan ikasketei ekin zienean: “Azken finean, helburu bat markatu eta aurrera egiten duzu. Diploma lortu nuen, eta orain lizentzia lortzeko ikasten ari naiz. Orain lau hilabete hasi nintzen Kutxan lanean”. Eta horretan dabil Chaurreau. Baina aritu zen ofizioagatik da ezagunagoa pasaitarra. 1995. eta 2006. urteen artean txirrindulari profesionala izan zen, hiru taldetan: Poltin, Euskaltel-Euskadin eta Ag2r-n. Txirrindularitza ez du guztiz alboratu; duela lau hilabetera arte irratian aritu da, eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioko zuzendari teknikoa izaten jarraitzen du. Kirolean, futbolean jokatzen hasi zen Chaurreau. Hala ere, ikastolatik irtetean lagunekin bizikleta lasterketak egiten zituen. Bizikletan aritzen zen osaba bat izan zen, ordea, urrats erabakigarria egitea ahalbidetu zuena: “Donostiarra taldeko eskolan izena ematera animatu ninduen. Lehiatzen hasi nintzen, eta lasterketen erakargarritasun horrekin, hartan hasi nintzen. Haurren kategorian hasi nintzen, eta ondoren etorri ziren gainontzekoak”. Euskaldunentzat oso ohikoa ez zen herrialdean egin zuen jauzi profesionaletara: Italian. “Hiru urte eman nituen afizionatuetan. Lehenengo urtean, nire ustez, emaitza [...]

Andrei Tarkovsky zuzendariaren zinema aztertuko dute ostegunean, hilaren 20an, Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegian.

CPIE Euskal Itsasbazterrak antolatuta, euskarazko natura ateraldia eginen dute larunbatean, hilaren 22an. Xedea, Abbadia eremua ezagutzea da, eta euskal testuen irakurketak eta idazleen biografiak lagundurik eginen dute ibilaldia. 14:30ean abiatuko dir...

HMT Herri Musikaren Txokoak gaurko antolatutako Udazkeneko Kontzertuan, aldaketen ondoren, bi talde igoko dira taula gainera: Daniel Peral rabelista kantauriarra eta Leire eta Luis Astiasaran trikiti eta pandero bikotea. 18:30ean hasiko da kontzertua Herri Musikaren Txokoan. Ondoren, afaria egingo dute musikariek eta ikusleek.

Bihar Como como poco me descoco antzezlana taularatuko du Quemadura Teatro taldeak. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da antzerkia, 19:00etatik aurrera.

Aurten ere emakumeentzako autoestimu tailerra antolatzea erabaki du Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Ikastaroa azaroan 9an hasiko da, eta datorren urteko otsailean bukatu. Doan izango da. Bi txanda antolatu dituzte, asteazkenero. Goizez, 09:30et...

Bihar bigarren eskuko azoka izango da herrian. Xabier Olaskoaga plazan jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara.

Aurten Arraguak antolatuta, Jai Batzordeen arteko desafioa egiten ari dira bertan. Goizean hasita, jolasak egin dituzte, baita marmitako onena kozinatzen saiatu ere. Nork irabaziko ote du?

Itsas etorbidearen berrantolatze lanak direla eta, Uribil hiribusaren linea berdeko Arbousiers eta Sokoburu geltokiak kendu egin dituzte. Geltoki horietan eta Herriko Etxean afixak jarri dituzte zerbitzuaren berri emateko.

Acampadabidasoak, Maiatzaren 15eko herri mugimendutik sortutako eskualdeko taldeak, batzarra egingo du gaur Zabaltza plazan, 20:00etatik aurrera.

Hondarribiko Udalako Euskara Zerbitzuak eta Klink elkarteak antolatuta, bertso afaria egin behar zuten bihar. Udalak jakinarazi duenez, bertan behera gelditu da bertso afari hori, «jende nahikoa apuntatu ez delako».

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Aurrera taldearen kontra jokatuk odu bihar, 15:30etik aurrera, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek, berriz, Osasuna izango du aurrean, etzi 11:15ean, Iruñeko Tajonar zelaian.

«Ez dago bere burua morotzat duen inor. Beste batzuk hartzen dute halakoa morotzat, zanpatu nahi dutenean. Eta hargatik gara edo izan gaitezke denak moroak. Musulman hala euskaldun, emakumeak nahiz homosexual, beltz nahiz pobre». Ostiraleko Berria-n Sarrionaindiaren iritzi artikuluaren pasarte hori irakurri nuenean poztu nintzen. Duela hamar urte, gauza bera adierazi nahi izan zuen Marcos komandanteordeak, bera ere, «homosexuala, beltza, lurraren kolorekoa, judua edo arabea…» zela esanez. Alegia, edozein zelarik zapalkuntza, bera zapalduekin identifikatzen zela. Poztu nintzen, zeren Berria-ren ale berean, Boga izeneko aldizkariaren «asteko errepasoan», Errenteriako Iztieta auzoaren berri ematen zen (argazkia eta guzti), aditzera emanez «haserre daude Iztietako bizilagunak… bertan lasai bizitzeko eskubidea dutela uste dute baitute». Izan ere, Iztietan, Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, arazoak daude, gehienak gizarte kapitalista honek sortutakoak, eta bizi dugun krisi garai hauetan gordindu direnak. Lasai bizitzeko eskubidea defendatu beharra dago, arazoen iturrietara joaz. Baina ez dut uste haserre hori modu egokian bideratzen denik «moroak» (alegia, magrebiarrak) arazoen iturritzat balioetsiz. Aski izan da zorigaiztoko istilu batean magrebiar bat nahastua egotea, «moroak» erruduntzat hartzeko. Ez da zuzena, eta arriskutsua da. Une honetan, inoiz baino gehiago, denok gara moroak hemen. Krisiak gogor kolpatzen du munduko lurralde guztietan, eta horren ondorioz, migrazioak areagotzen ari dira, gure gizarteak [...]

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko agindua urratu duelako. Asteazken gauean izan zen atxiloketa. Gipuzkoan beste bi emakumeen kontrako indarkeria kasu izan dira azken egunotan: A...

Beraien diskoa aurkeztu dute Anai-Arreba taldekoek Ahotsenean.

1.000tik gora haurrek marraztu dituzte Gabonak, liburutegiak antolatutako lehiaketarako. Tradizio luzea du Antxon Gabonetako marrazki lehiaketak, eta partaidetzan ere suma daiteke. Antxoko liburutegiak antolatutako lehiaketaren 48. aldian, 1.089 marrazki bildu diztute, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko pasaitarrek eginak. Pasaiako ikastetxeekin elkarlanean antolatu du Antxoko liburutegiak lehiaketa. Haurrei eskolan banatu dizkiete marrazkiak egiteko orriak. Baina kanpoan ikasten duten haur pasaitarrek ere izan dute parte hartzeko aukera, liburutegian orriak jasota. Sariak, adinaren arabera Ohi bezala, adinaren araberako kategoriak ezberdindu dituzte, guztira, bost maila zehaztuz: 4 urte, 5-6, 7-8, 9-11 eta 12-14. Maila bakoitzeko marrazkirik onenak hautatzeko, aurten, Jose Mensuro, Juan Antonio Garcia, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena bildu dira epaimahaian. Guztiak dira marrazketan eta pinturan adituak. Erabakia hartuta dute dagoeneko, eta irabazleei datorren ostiralean banatuko dizkiete sariak, kultur etxean, 18:00etan. Ordurako prest izango da haurrek sortutako marrazki guztiekin atonduko duten erakusketa. Sariak banatu ondoren inauguratuko dute, nahi duen orok bisita dezan. Sariak A maila (12-14 urte) 1. Saria: Iñaki Lasagabaster. 2. Saria: Arantza Jimenez. Accesit. Elene Sanz. Accesit. Hodei Makazaga. B maila (9-11 urte) 1. Saria: Ainhoa Muñoz. 2. Saria: Ane Alvarez. Accesit. Josu Pereira. Accesit. Nerea Intxausti. C maila (7-8 urte) 1. Saria: Aitor Soria. 2. Saria: June Cañizares. Accesit. [...]

Alderdi sozialistaren arabera, Oiartzunek, Hernanik eta Usurbilek Itsasura eraman nahi dute zabor organikoa. PSE-EEk jakinarazi duenez, Hernani, Usurbil eta Oiartzunek osatutako Garbitania elkartea Eusko Jaurlaritzarekin baimen batzuk kudeatzen ari da,...

Ehun lagun inguruk egin dituzte gerrikoa aldatzeko azterketak Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Igandean, hilaren 4an, inguruko herrietako eta Oiartzungo ia ehun pertsona hurbildu ziren herriko Honbu Japoniar Zentro Kulturalera, gerrikoa aldatzeko kenpo azterketa egitera. Lau urteko haurretatik hasi, eta 70 urteko adinekoetaraino, denetariko pertsonak pasatu ziren graduko epaimahaiaren aurretik. Kenpoko lau iraskaslek osatu zuten epaimahaia: Shihan Vidalek (8 dan), Pilar Martinezek (5 dan), Gorka Osak (4 dan), Alain Isasak (2 dan) eta Modesto Ordokik (2 dan). Kenshien —kenpo egiten duten kirolarien— maila oso altua izan zela nabarmendu dute Honbuko arduradunek: «Maila altua gerriko naranjetan, berdeetan eta urdinetan izan zen nabarmenena». Honburen ospea, gora Honbu Japoniar Zentro Kulturala ospe gehiago hartzen ari da urtetik urtera. Gero eta ikasle gehiago dituzte, eskaintzen dituzten hamaika jardueretan. «Seriotasun garantia dugu, eta emaitzak lortzeko garantia ere bai», nabarmendu dute.