Albisteak

Hondarribiko hiru pintxo, Valladolideko Pintxo Lehiaketa Nazionaleko finalean

Kaialdeko Oscar Gonzalezen Txipiroiak tintan, Gran Soeko Bixeten Muñozen Pepis andereñoa eta Goxodendako Carlos Nuezen eta David de la Calleren txerri esku coulant-a eta piper txorizeroen praline-a. Hondarribiko hiru pintxo horiek lortu dute Valladolideko Pintxo Lehiaketa Nazionaleko finalerako txartela. Azaroaren 7tik 9ra egingo dute lehiaketaren azken txanpa. Hondarribiak lortu du Gipuzkoa Valladoliden ordezkatzea, Irunekin batera. Gipuzkoatik lehiaketara aurkeztu duten laugarren pintxoa Gaztelumendiko Felix Mansorena eta Angela Basaberena da.

admin

Fitness funtzionala probatu ahal izango dute Elorsoroko bazkideek, dohainik

Elorsoro kiroldegiko bazkideek fitness funtzionala zer den probatzeko aukera izango dute, dohainik, hilaren 22an. Elorsoro kiroldegiak antolatu duen proba saioa 10:00etan hasiko da, AKNE-FEDA Gipuzkoa elkartearen eskutik. Fitness funtzionala fitness mu...

admin

La Anunciata ikastetxeak bi sari eskuratu ditu

Madrileko XVII. San Viator Sarietan bi sari irabazi dituzte La Anunciatako lau ikaslek. Bigarren batxilergoko Leire eta Olatz Iparragirrek Ekologiako Sari Berezia lortu zuten Hezeguneen planktona kate trofikoaren oinarri bezala; Plaiaundi parke ekologikoan ikerketa lanarekin. Beste saria zientzia alorrean eskuratu zuten Andrea Garciak eta Nuria Sanchezek. Bigarren batxilergoko bi ikasle horiek Kotoiak engainatzen digu? Lurra garbitzeko produktuen higienea eta garbitasuna eta bere ondorioak ingurumenean lana aurkeztu zuten. Joan den ikasturtean egin zituzten ikerketa lan horiek eta 485 proiektuen artean saritu dituzte.

admin

Estrataburu baserria: “Eskubideen aldarrikapenak”

Estrataburu baserriko sendiaren salaketa gutuna: Eskubideen aldarrikapenak Non dira edo zeintzuk dira eskubide berdintasunak? Badira urte batzuk gurea egin genuela jabetza bat. Eskritura horietan agertzen denez, lur sailez gain, bertan kokatuta zegoen baserri bat dago, neurriak, tamaina eta dagokion antolamendua edo banaketa. Denbora dezente igaro ondoren, gurasoei baimena eskatu eta baserria berritzeko baimenak edo eskariak egitera animatu gara. Esan behar da baserria lurrera erorita dagoela eta horma batzuk dituela zutik. Gure ezusterako, eta bi pauso eman baino lehen, ezezko borobila entzun genuen. Arrazoia: teilaturik ez daukala baserriak eta, beraz, arau subsidiarioak kontuan izanik, ez dugula eskubiderik baserria berritzeko. Haserrea, inpotentzia, pena, alukeria… eta abar luze bat etorri zitzaizkigun burura. Handik denbora gutxira, gure ezagun batek istripua izan zuela, eta non gertatu zen jakin-minean, bertaratzea bururatu zitzaigun, txango bat aprobetxatuz. Guri halaxe esanda, pabilioi baten proiektua-edo ikusteko asmoa ere bagenuen, baina sekulako ezustekoa hartu genuen. Guk ikusitako hori pabilioi bat egiteko bada… Badirudi bertako baserritarrak lau behi eta zazpi ardi gordetzeko pabilioia egiteko eskaera egin eta baimena lortu duela. Lepoa jokatuko genuke Oiartzunen eraiki diren etxeen erdiak estruktura txarragoarekin egin direla. Baina hori ez da okerrena. Nola liteke guk lehendik zegoen baserri bat berritzeko baimenik ez izatea, eta animalia buru batzuen [...]

admin

Biriatuko Herriko Eskolak 40. urtebetetzea ospatuko du gaur

Biriatuko Herriko Eskolak 40. urtebetetze besta ospatuko du gaur, hilaren 15ean, goizez eta arratsaldez. Ekitaldi guztiak urririk dira. Biriatuko Herriko Etxeak bestarekin lagundu du. 11:00etan hasiko dira ekintzak, 17:30era arte. Egitaraua: 11:00etat...

admin

Sutargi abesbatza kide berrien bila ari da

Sutargi abesbatza hasi da entseguak egiten, eta kide berriak beso zabalik jasoko dituztela jakinarazi dute. Ostegunetan entseatzen dute, 20:00etatik 21:30era, Tomas Garbizu Musika Eskolan. “Kantu koraleko zaletu guztiei dei egiten diegu bertara h...

admin

Bixi-Bixi: “Nazioa gara” (gutuna)

Atzo, urriak 12, nonbait, espainiarrek bazuten zer ospatu. Euskaldunok, ordea, argi zein ozen adierazi nahi izan genuen guretzat lanegun arrunta izan beharko lukeela. Eta, horretarako, hain zuzen ere, Bixi-Bixi kultur elkarteko kideok nahiz Bai Euskal ...

admin

Jose Antonio Santano: “Udaletxeko paretak gardenak direla erakutsi behar dugu”

Gipuzkoako langabezia tasarik altuena du Irunek, herrialdeko bigarren hiri handienak. Hauteskundeetan herritarrek mezu bat bidali zieten zinegotziei: gardenago, zorrotzago eta herritarrengandik gertuago lan egiteko mezua. Alkateak mezua jaso du Ekainaren 11n hirugarren aldiz hartu zuen aginte makila eskuetan Jose Antonio Santanok (Irun, 1965). Aste gutxitan San Juan plazako obrak amaitzen ikusiko ditu bere bulegoko leihotik; «XXI. mendean eraikitako erdigune berri baten hasiera da», esan du. Normalizazio prozesuan udalek asko egin dezaketela uste du, elkarbizitza berreskuratze aldera. Nola joan dira lehen 100 egunak? Agintaldi bakoitza ezberdina da, eta hau bereziki, bizi dugun egoera ekonomikoa oso zaila delako. Iniziatiba eta erabakiak hartzea ezinbestekoa da. Lan handia egin behar izan dugu, gobernuaren antolamendua errotik moldatu dugu, eta oraindik aldaketa batzuk egin beharko ditugu bizi dugun egoerari aurre egiteko. Udal Etikarako Dekalogoa, hori izan zen zure lehen ekarpenetako bat. Hiru zutabeetan oinarritzen da: gardentasuna, austeritatea eta parte hartzea. Nola doa horren garapena? Hauteskundeetan mezu argi bat jaso genuen, hiritarrek gurekiko duten sinesgarritasunaren, eta politikoek gardentasunaren gainekoa. Denek egin behar dugu zerbait eta, alkatea naizen aldetik, ni gauzak egiten hasi naiz, besteak beste, nire patrimonioa eta nire soldata publiko eginez. Baina gauza gehiago egin ditugu: kontratazio mahaia alderdi guztiei ireki, udal proiektuei buruzko iritzia emateko [...]

admin

Porlan eta gasolio isuria Antxoko Marealtan

Marealta Eguna antolatzen duen antxotar taldeak salatu du gaur porlan eta gasolio isuria egin dutela Marealtan. Zehazki, Luzuriagako parke berriaren ondoan dagoen hodi batetik egin dutela isuri hori jakinarazi dute, 11:00ak aldera. Hala, antxotarren arabera, laugarren aldia da horrelako isuri bat izaten dela azken urtean, eta horregatik haserre daude: “Marealta Eguna bezalako ekimenekin gure barrutiko erreka garbi mantentzen saiatzen gara, eta gainera, urtean zehar Marealta biziberritzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Horrelako isuriek dena zapuzten dute”. Isuriaren berri izan eta berehala Pasaiako Udaltzaingori jakinarazi diete gertatutakoa. Aldi berean, 14:00ak inguruan, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikariak isuriaren gunean zeuden, azterketak egiten. Marealta Egunaren antolatzaileen arabera, berez gasolioa errekara botatzea “onartezina” bada, porlanak ere “oso modu basatian” eragiten dio Marealtako zoruari, “bertan dauden landaretza eta animaliak ito egiten dituelako, ez daukate arnasbiderik”.

admin

Pedro Martinez piraguista, Singapurren lehian

Santiagotarrak taldeko Pedro Martinez ur lasaietako piraguistak igandean Singapurren egingo den Beteranoen Munduko Maratoi Txapelketan parte hartuko du. K-1ean eta K-2an parte hartuko du Martinezek, azken maila horretan, Francisco Herrador zamorarrarek...

admin

GPuntuko finalerako sarrerak, salgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako (GPuntuko) finala hilaren 18an jokatuko dute, Donostiako Illunben, 16:30etik aurrera. Bertara joan nahi duenak jada eskuragarri ditu sarrerak. Oarso Bidasoko taberna hautan eros daitezke sarrera horiek: Arkaitzan (Err...

admin

Minbiziaren aurkako kanpaina jarri du martxan Klink elkarteak

Klink elkarteak Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute.   Gainera, etzi Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua ere bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan.     1.010 euro azaroan Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin zuen Zorioneko saltoak eman kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak Caritasi eman zizkion Klink elkarteak iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman zituen Caritasek, eta dirua behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.

admin

Electric Therapies saioa Pagoan, gaur, 16:00ak arte

Electric Therapies izeneko saioa egingo dute gaur goizean eta arratsaldean Pagoa dantzalekuan. Zehazki, 06:00etan hasiko dute jaia, eta 16:00etan bukatu. Wei eta Titof disko jartzaileak arduratuko dira musikaz. Bihar, berriz, techno gaua izango da 00:0...

admin

Gazte Afaria antolatu dute etzirako gazte independentistek

Arratsaldean poteo berezia egingo dute, eta 21:00etan afaltzen hasiko dira Landare elkartean Urtero moduan, eta dagoeneko hogeita bigarrenez, herriko gazte independentistek Gazte Afaria antolatu dute etzi gauerako. Aurtengoa zertxobait berezia izango d...

admin

Kultur laguntzak eskatzeko deialdia egin du udalak

Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak; elkartearen ibilbidea izango dute kontuan Errenteriako Udalak datorren urtean egingo diren kultur jardueretarako programak diruz laguntzeko deialdia egin du. Laguntza horiek herriko elkarteei zuzenduta daude, eta laguntzak eskuratu nahi badituzte hilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta dokumentazioa, udaletxeko erregistro orokorrean. Informazioa edota dokumentazio lortu nahi duenak webgunea bisita dezake. Eskabideak baloratzeko garaian, irizpide batzuk izango dituzte kontuan. Horietan gehien kontuan izango dutena programa bera izango da, gehienez 70 punturekin; erakunde eskatzailea ere baloratuko dute, gehienez 30 punturekin. Irizpideei buruz ondoko koadroan ikus daitezke xehetasun gehiago. Ebazpena sei hilabetetan Ebazpenari dagokionez, berriz, gehienez sei hilabete baino lehen emango dio udalak bere erabakiaren berri eskaera egin duen erakundeari. Epe horretan ez bada ebazpenik ematen edo horren berri ematen, eskaera atzera bota dela ulertuko da. Irizpideak Erakundea (30 puntu) Elkartearen ibilbidea, errotzea, iraunkortasuna, egonkortasuna. 11 puntu. Elkartearen helburuak bat etorriko dira urteko ekitaldien programarekin. 5 puntu bitarte. Finantza baliabideak. 6 puntu bitarte. Jarduera kolektiboetan eta/edo udal jardueretan parte hartzea. 5 puntu bitarte. Lokala. 3 puntu bitarte. Programa (70 puntu) Programaren ibilbidea, kalitatea, proiekzioa eta eragin soziala. 30 puntu. Sailak ezarritako helburuei programak egiten dien ekarpena. 5 puntu bitarte. Proposatutako (proposamen berritzaileak) programa/jardueren [...]

admin

Anai-Arrebak taldekoekin solasaldian

Durangoko Azokan zertan aritu diren azaldu diote ETBri talde horretako abeslariek.

admin

Xabier Leteren azken kontzertua biltzen duen CDa aurkeztu dute Durangon

Joxeanjel Arbelaitz eta Joxan Goikoetxea Ahotsenean izan dira Xabier Lete zuzenean, azken kontzertua diskoa aurkezten.

admin

Pinturas Iztietak margolan lehiaketan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, haur, gazte eta helduen mailetan. Dagoeneko hamaseigarrenez, margolan lehiaketa antolatu du Pinturas Iztietak. Urtetik urtera sona hartzen ari da lehiaketa, eta aurten ere herriko eta inguruko margolariek ez dute hutsik egingo. Hala ere, herritarrak parte hartzera animatu dituzte Pinturas Iztietatik. Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak margolariek. Margolanik onenak zeintzuk diren erabakiko du epaimahaiak, eta horren berri hilaren 26an emango du. Ohi bezala, ekitaldia egingo dute Pinturas Iztietaren dendan (Diputazio plaza 1). Hiru mailatako egileentzat izango dira sariak. Helduen Mailan lehenengo saria 500 eurokoa izango da, eta irabazlearekin batera, bigarren saridunak ere Titan olio maleta handia eramango du. Gazteen (14 eta 18 urte bitartekoak) eta Haurren (13 urte arte) mailetan ere Titan olio maleta  handia emango diote irabazleari. Horrez gain, 10 urtetik beherako artisten lanik aipagarriena ere sarituko dute Titan olio maletarekin. Irabazleez gain, saririk gabe geratzen direnek ere eramango dute zerbait etxera. Izan ere, Donosti sagardotegian bi pertsonentzako afari bat eta arte ederretako hainbat material zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Lehengo urtean, Helduen Mailan, Anabel Irasuegi Lopetegi izan zen lehen saritua, eta bigarren saria, berriz, Joaquin Arregi Bacailoak irabazi zuen. Gazteen Mailan, [...]

admin

Geltoki auzoko auzotarrek bilkura dute bihar

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.

admin
Gehiago