Argazki lehiaketako sariak banatu ditu HITZAk

Iasone Paradak irabazi du aurten OARSO BIDASOKO HITZA-ren Udako Argazki Lehiaketa, Andeetan (Txilen) ateratako argazkiarekin. Ostegunean jaso zuen saria, HITZA-ko zuzendari Urko Etxebesteren eta Valentin argazkilaritza dendako arduradun Orhi Aizpuruaren eskutik: 300 euroko bonoa argazkilaritza dendan gastatzeko. Bigarren saria eta Errenteriako argazki onenarena Imanol Pachechok eskuratu zuen, Lanean argazkiagatik. 50 euroko bonoa jaso zuen.
HITZAko Argazki lehiaketa. Sari banaketa

Goian: Imanol Pacheco (2. sariduna) eta Iasone Parada (irabazlea). Behean: Orhi Aizpurua Foto Valentineko arduraduna eta Urko Etxebeste OARSO BIDASOKO HITZAko zuzendaria

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.