Itziar Mendizabal Euskaldunako oholtza gainean

Itziar Mendizabal ballet dantzari hondarribiarra, hilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten `Los vascos y la danza´ festibalaren izar gonbidatu nagusia izango da. Euskal dantzari eta koreografoei bultzada emateko antolatzen duten nazioart...

Itziar Mendizabal ballet dantzari hondarribiarra, hilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten `Los vascos y la danza´ festibalaren izar gonbidatu nagusia izango da.
Euskal dantzari eta koreografoei bultzada emateko antolatzen duten nazioarte mailako jaialdia da. Hondarribiarra

Londreseko Royal Ballet konpainiako dantzari bakarlari nagusia da gaur egun, eta Royal Ballet munduko bost konpainia garrantzitsuenetakoa da.

Hala, hondarribiarrek aukera gutxi izan dituzte urteotan Itziar Mendizabal dantzan ikusteko. Lau urterekin Elvira Ubierna Eskolan dantza ikasten hasi zenetik, ibilbide luzea egin du. Victor Ullate Ballet Eskolan ikasi zuen Madrilen, eta bertatik Zurich-eko eta Leipzig Ballet konpainiako bakarlaria izan zen, Londreseko Royal Ballet taldera iritsi arte.

Beraz, Bilboko jaialdiak aukera paregabea eskaintzen du Mendizabal zuzenean ikusi ahal izateko. Hala, sarrerak 10 eta 55 euroen artean salgai daude www.generaltickets.com/bbk webgunean.

Euskal kantuak oinarri
Itziar Mendizabal bere lankide Johannes Stepann dantzari austriarrarekin batera ariko da Euskalduna Jauregiko oholtza gainean, eta Jon Ugarriza bilbotarrak egindako Kai ballet ikuskizuna estreinatuko dute.

Jon Ugarriza bera Londresen egon da Royal Ballet konpainiako estudioetan Itziar Mendizabal eta Johannes Stepann dantzariekin elkarlanean koreografia prestatzen. Itoiz taldearen Lau Teilatu edota Mikel Laboraren Baga, Biga, Higa euskal kantuetan oinarritu da aurkeztuko duten obra egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.