Albisteak

Allerruk lau gol eta Oiartzunek bost

Lau partida jokatu eta laurak irabazi. Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek ederki hasi du denboraldia. Asteburuan, Allerru izan zuen aurrean laugarren jardunaldian, eta 4-5 irabazi zuen herriko taldeak. Lehenengo partidetako emaitza onei esker, lider d...

admin

Bordari eta Satarka Lehiaketan parte hartzeko epea, 31 arte

Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ko eguerdira arte zabalik egongo da Hondarribiko BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Lanek euskaraz idatziak behar dute izan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak. Gaia ...

admin

San Tomas Batzordearen lehen bilera, bihar, azoka prestatzeko

Oraindik bi hilabete falta diren arren, San Tomas Batzordea dagoeneko hasi da lanean, eta hain zuzen, bihar, egingo dute aurtengo azoka antolatzeko lehen bilera. 19:00etan jarri dute hitzordua Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Horrenbestez, azal...

admin

Kukubiltxoren ‘Txirrikiz’ antzezlana, etzi

Eskolatik Kalera ekimenaren barruan, Kukubiltxoren Txirrikiz antzezlana ikusteko aukera izango da, etzi, 17:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Haurrei, eta oro har, familia guztiari zuzendutako ekimena da. Antzezlan horrek Txirrikiz neskatila etorki...

admin

Allerru Bk berdindu egin du, etxean

Allerru Bk bina berdindu zuen joan den larunbatean Plazetan jokatu zuten partidan. EAS 08 taldea jaso zuten zuri-berdeek, eta ezin izan zuten orain arteko garaipen boladarekin jarraitu. Lezoarrek bigarren postuan jarraitzen dute, hamahiru punturekin, l...

admin

Ordenantza fiskalak aztertuko dituzte gaurko udalbatzarrean

Gaur arratsaldean ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena aztertuko dute. Bigarr...

admin

Zergen eta tasen igoerak eta San Markoren mozioa, gaurko plenoan

Udal Gobernu Taldeak proposatutako zergen eta tasen %3ko igoera izango da gaurko udalbatzarrean (18:30ean) eztabaidatuko duten punturik garrantzitsuenetakoa. Horrekin batera, udalak egoera ekonomiko okerrenean daudenentzako diru laguntzak ere proposatu...

admin

Hirubelakaskoa mendira irteera antolatu dute

Hirubelakaskoa mendia igoko dute Portu Agintaritzako Mendi Taldeko kideek. Larunbaterako deitu duen irteeran izena eman nahi dutenek 943 35 18 44ra deitu behar dute.

admin

XX. Ulia Mendiola Ibilaldi Neurtua antolatu dute iganderako

Igandean dute urteroko hitzordua Trintxer Mendi Taldekoek, herrian bertan. Mendiola Ulia Ibilaldi Neurtua egingo dute, martxaren XX. ekitaldia, hain zuzen, eta eguraldiaren iragarpenek ez badute huts egiten, euririk behintzat ez dute izango. Hori bai, ...

admin

David Iglesias: “Ez gaude ametsetan, igoera zaila da, baina bideragarria”

David Iglesias Albizu (Pasaia, 1975) izango da aurrerantzean Trintxerpeko traineruaren entrenatzailea. Etxeko arraunlaria da, nahiz eta azken urteetan kanpoan aritu den arraunean. Urdaibain, Orion, Zumaian eta Donostiarran arraunean aritu eta gero, etxera bueltan da, estreinakoz entrenatzaile izateko. Etapa berria hastear da zuretzat. Nola bizi duzu momentua? Ilusio handiarekin. Iaz eskaintza berbera egin zidaten, baina orduan ez nuen denborarik, eta ezetz esan nuen. Ordutik ideia buruan bueltaka izan dut, aurten nire lagun eta taldeko presidente ohi Jokin Pegorekin elkartu nintzen arte. Berari nire prestutasuna helarazi nion, berak zuzendaritza berriari komentatu zion, eta ados jarri gara guztiak. Zuzendaritza ere berria da. Zeintzuk dira proiektu berriaren ardatzak? Trainerua hobetzea da erronka, urtero legez. Nik, nire aldetik, lanerako behar dudan guztia topatu dut. Instalazio oso onak, eta orain arte entrenatzaile izandako Manu Perezek utzitako taldea. Berak egin du lan zikina, bost hasiberriri arraun egiten erakutsi dielako. Lana nahiko aurreratua dago, beraz, aurten lortzen dugun guztia aurretik lan ona egin delako izango da. Denboraldia urruti dagoen arren, ziur baduzula lan planteamendurik. Azaroaren 2an hasiko gara entrenatzen. Baliteke bajaren bat izatea, baina talde osoak jarraituko duela espero dut. Horrez gain, nirekin batera Tolosako beste bi arraunlari berri datoz Trintxerpera, Jon Ander Agirre eta Beñat Luluaga, eta [...]

admin

Kontserbatorioko haize egur tresna ikasleen emanaldia, astelehenean

Astelehenean, hilaren 19an, Udal Kontserbatorioko haize egur tresna ikasleek entzunaldia eskainiko dute. Emanaldia Kontserbatorioko auditorioan izango da, doan. Arratsaldeko seiak eta erdietan hasiko da.

admin

Bidasoaren bi aldeetako 13.000 enpresen direktorioa osatu du Innov Mugabek

Innov Mugabeko batzorde politikoaren bigarren bilera egin zuten atzo Ficoba erakustazokan. Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Michel Hiriarte Biriatuko auzapezak, Innov Mugabeko bi presidenteek, prentsaurrekoa eman zuten bileraren ondotik, eta au...

admin

Mintzalagunak topaketa egiten ari dira Xenpelar Etxean

mintzalagunen topaketa egin dute xenpelar etxean

admin

Jesus Egigurenek hitzaldia emango du ostegunean

Jesus Egigurenek hitzaldia emango du

admin

Oiartzungo Udalak baraualdia egin du euskal presoen eskubideen alde

Aste honetan euskal preso politikoen eskubideen alde hasi den ekimenarekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko Bilduko zinegotziek. Hori dela eta, atzo baraualdia egin zuten euskal preso politikoen eskubideen alde. Eguerdian, Udaleko langileekin eta zenbait herritarrekin batera, elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan. Adierazpen instituzionala ere egin zuen udalak: “Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako Akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da eta. Preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio eta presoek ere parte izan behar dute. Azken asteetako hitzei eta ekintzei begira jarriz, Madrildik eta Paristik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenak askatzea”. [...]

admin

Preacher Donald Gayren gospel kontzertua Amaian

Gaur, gospel kontzertua izango da Preacher Donald Gayren eskutik. Amaia Kultur Zentroan izango da kontzertua, 20:00etan. Sarrera orokorrak 12,80 euro balio du eta 8,30 euro ordaindu beharko dute langabeek, 14 urtez azpikoek eta 65 urtetik gorakoek.

admin

Erreklamazio orriak S@C bulegotik aurkeztu daitezke

Aste honetatik bertatik Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan egiten diren zenbait tramite internet bidez egin daitezke, sac.irun.org webgunean. “Pixkanaka zerbitzu elektroniko berriak udal jarduera osora zabaltzeko lanean ari gara, ...

admin

Bularreko minbiziaren gaineko hitzaldia emango dute

Abenduaren 20an, datorren asteartean, bularreko minbiziari buruzko hitzaldiai egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Hizaldia Katxalin elkarteko kideek emango dute. Katxalin bularreko minbizia duten emakume gipuzkoarren elkartea da. 17:00etan hasiko da ...

admin

Txistorra banatuko dute Aiton Bordan, San Tomas Egunean

Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzan txistorra banatuko dute San Tomas Egunean. Adinduak gonbidatuta daude bertara hurbildu eta txistorra dastatzera. 18:00etatik aurrera hasiko dira txistorra banatzen.   Kontzertua, Gezalan Ostegunean, berriz, Aiton Bordako abesbatzak kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean. 19:30ean hasiko da emanaldia. Eurekin batera Sutargi, Txinparta eta Atzekoate abesbatzak ariko dira.  

admin

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala du EPLEk gaur, Zegaman

Gaur arratsaldean Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute EPLEko Donibane Zangitu eta Antton Aranburuk Añorgaren kontra. Partida 19:00etan hasiko da, Zegamako pilotalekuan. EPLEk jakinarazi duenez, finala gogorra izango da Añorgak...

admin
Gehiago